Norvegiako arrain hau, parekorik ez duena, iritsi da gure arrandegietara. Goza ezazu etxean bere zapore paregabeaz eta testura sendo eta mamitsuaz. Oraindik ezagutzen ez baduzu, jakin ezazu munduko bakailao freskorik onena dela; ahalik eta probetxurik handiena ateratzen erakutsiko dizugu.
Zergatik da horren berezia Skrei bakailaoa?
Sendoa, mamitsua eta zapore delikatua duena, EROSKI Natur skrei bakailaoa Artikoko ur hotzetatik negu oro iristen den itsasoko bitxia da. Norvegiako kostalderaino 1.000 km baino gehiagoko bidaiak testura paregabea eta nutrizio profil bikaina ematen dizkio, proteina eta omega 3 ugari ditu. Sasoiko arraina, soilik urtarril eta apiril bitartean arrantzatzen dena. Zure mahaian falta ezin den arrain liluragarria!
-
Liluragarri egiten duten abantailak
- Proteina eta omega 3 ugari ditu, dieta orekatu baterako ezin hobea.
- Freskotasuna bermatuta: harrapatzen denetik gure dendetara iristen den arte soilik bost egun pasatzen dira.
- Gantz gutxi du eta erraz digeritzen da; ezin hobea da zaporeari uko egin gabe afari arina izateko.
Modu jasangarrian arrantzatua
Lizentzia duten arrantzaleek modu selektiboan harrapatua da. Horri esker, bakailao populazioak osasuntsu mantentzen dira urtez urte. Hori dela eta, gure arrandegietan aurkituko duzun EROSKI Natur skrei bakailaoak skrei zigilua du, eta zigilu horrek espeziea kontserbatzeko eta produktuaren kalitatea kontrolatzeko sistema zorrotz baten mendeko arrantza bermatzen du. Gainera, Skrei populazioaren kudeaketa jasangarria WWF-k aitortzen du eta Marine Stewardship Council-ek (MSC) ziurtatzen du.


-
Bakailaoa erosi eta kontserbatzeko aholkuak
- Ipini arreta etiketan: skrei autentikoak Norvegiako kalitate zigilua darama. Zigilu horixe darama gure EROSKI Natur skrei-ak.
- Gorde hozkailuan 0 eta 4 ºC bitartean, eta kontsumitu 24-48 ordutan unerik onenean gozatzeko.
- Izoztu egin nahi duzu? Hobe zatitan eta ongi bilduta, hotzak eragindako erredurak saihesteko.
Itsasotik zure mahaira: kozinatzeko ideiak
Eta beti preziorik onenean
Eta jaki gozo honetaz gozatzeko aukera ez dezazun galdu, EROSKIn Beti Prezio Ona zigilupean aurkituko duzu. Hainbat aukera konbinatu ahalko dituzu EROSKI produktuez betetako orgarekin errezeta gozo-gozoak egiteko, 70 euro baino gutxiagoren truke.