Dendak

Gabon-egunean eta Gabon-zaharrean zabalik gaude!

Lana, haurrak, urtearen bukaerak sortzen dizkigun konpromiso mordoa… Kontua da azkenean, Gabon-gaua eta Gabon-zaharra iritsi eta zezenak harrapatzen gaituela!

Menua prestatzeko, ondorengo errezeta erraz hauek eskaintzen dizkizugu aurten. Denek izango dituzte gogoko, seguru!

Osagaiak enkargatu ditzakezu eta dendan jaso besterik ez duzu beharko, presarik, ilararik eta itxaron beharrik gabe. Gainera, gure Gabonetako eskaintza bereziak balia ditzakezu.

Ziur asko, aspaldi bidali zenuen buzoira desioen eskutitza: haurrentzako jostailuekin, helduentzako opariekin, belle Natural markako azken produktuez betetako perfume-saski batekin eta denek maite duten EROSKI SeleQtia produktuez betetako gourmet saski batekin!

Glutenik gabeko produktuak behar izango dituzu? EROSKIn 3.000 produtktu baino gehiago eskaintzen ditugu, zure gonbidatuentzako aukera guztiak eskura izan ditzazun.

Esan bezala, Gabon-egunean eta Gabon-zaharrean ohikoa da azken orduko produkturen bat behar izatea; horregatik, gure dendak zabalik izango dituzu.

Zein ordura arte irekitzen dugun jakin nahi duzu?

Datorkizun dendaren ordutegia kontsultatzea gomendatzen dizugu. Izan ere, ordutegi etena izan ohi duten supermerkatu batzuek (bazkaltzeko etenaldia eginez) ordutegi jarraitua izango dute Gabon-zaharrean, 16:00etan itxiz. Eta beste supermerkatu batzuetan, ordea, 19:00etara arte irekiko dugu.

Hipermerkatuetan ere ezberdintasunak egongo dira denden arabera, baina ia guztiek 9:30ak eta 19:00ak artean zabalik egongo dira. Horietako askok 9:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dituzte ateak. Erne! Ordu hori baino beranduago ez gaituzu aurkituko.

Hala ere, seguru izan denda guzti guztietan ahalegin handia egingo dugula bezeroei ahalik eta ordutegirik handienean arreta emateko eta gure irribarrerik handienarekin azken uneko premia horiek konpontzen laguntzeko. Galde iezaguzu behar duzuna!

Eta bukatzeko, gau zoriontsua opa dizugu.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
192363