Beste urte batez, mahai inguruan bilduko gara berriz ere. Eta elkartzearen prezioak gora egin duen arren, pixka bat errazago jarri nahi dizugu. Horregatik, Gabonetako menu ekonomiko bat proposatuko dizugu, iazko prezioak dituzten ezinbesteko produktuen sorta batekin prestatzekoa: lupia, olagarroa, turroiak… Prestatuko dugu Gabonetako menu bat osagai hauekin?
Hasierakoa, olagarroa parrillan bi saltsekin
2021eko Prezioak dituen Gabonetako menu ekonomikoan, olagarroa da lehenbiziko protagonista. Lehen platera edo hasierako mokadu gisa har daiteke, eta curry-maionesa eta romesko saltsarekin lagunduko dugu. Olagarroa aldez aurretik egosita dago prestaketa errazteko. Romesko saltsa egiteko, tomateak, baratxuria, ñora, fruitu lehorrak, ogi lehorra, ozpina, oliba-olio birjina estra eta piperrauts gozoa. Curry maionesa egiteko, arrautza bat, oliba-olio birjina estra, currya eta gatza baino ez ditugu beharko. Bi saltsa bikain, zartagian markatuko dugun olagarroarekin batera zerbitzatzeko.
Bigarrenerako, lupia labean, zitriko-saltsarekin
Labean egindako lupia zapore handiko plater nagusia da, eta barazkiekin, bihi osoko arrozarekin edo kinoarekin lagun daiteke. Zitrikoen sasoia dela aprobetxatuko dugu eta arrainari gehituko dizkiogu, bai xerratan, labean sartuko dugunean, eta baita saltsa egiteko ere. Lupia gure arrandegian aurkitu ahal izango duzu, iazko prezioan. Errezeta hau probatzera animatuko zara?
Postrerako, turroiak
Ba al dago turroiak baino Gabonetako produktu ezagunagorik? Hori dela eta, gure menuari amaiera emateko hainbat zaporetako praliné turroi-sorta dakargu: hiru txokolate, marrubi-jogurta eta trufa. Ezinbestekoak Gabonetan!



#PilatuAurrezkiaPilatu Gabonak