Udaberriro, antxoa Kantauri itsasora itzultzen da, Atlantikoko uretan hazi ostean, sen, tradizio eta natura hutsa den bidaia osatuz.
Martxoa eta ekaina bitartean egoten da bere unerik onenean: gantz ugarirekin, zaporetsu eta tamainarik egokienean. Orduan, kostera hasten da, gehien espero den arrantza denboraldia, itsasoaren konpasari jarraitzen diona eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako ondarea errespetatzen duena.
Egun bat Getariako portuan
1. Gaua itsaso zabalean. Hasi da abentura.
Zu lo zauden bitartean, Kantauriko itsasoaren iluntasunean, dozenaka itsasontzi itsasoratzen dira hainbat portutatik, hala nola Getariatik. Marinelek badakite gaua luzea izango dela. Taldean joaten dira, urte sasoi honetan kostaldera hurbiltzen diren antxoa bankuen bila. Lehen eguzki-izpia agertu arte itxaron behar da, espero den banku hori ager dadin. Orduan, sarea botatzen da, eta inguratzeko teknika tradizionala erabiltzen da, soilik nahi den hori harrapatzen duena: tamaina egokiko antxoak. Arte zaindua da, itsasoa errespetatzen duena, eta horregatik du MSC Zigilu Urdina. Behin bilduta, arrantzaleek izotzez betetako kaxetan jartzen dituzte harrapaketak. Azkar egiten dute guzti hori, baina mimo handiz. Badakitelako freskotasuna lehen minututik zaindu behar dela
2. Egunsentia portuan. Hasi da mugimendua.
Goizeko 9etan, itsasontziak Getariako portura sartzen hasten dira pixkanaka-pixkanaka. Giroa bizia da, baina erritmo lasaiarekin. Kaian Jose Antonio Bereziartua izango dute zain, EROSKIn historikoa, 30 urte baino gehiago baitaramatza Bizkaiko Golkoko lonjetan arraina erosten. Lehen kutxak ikusi bezain laster, badaki eguna ondo joango ote den. Eta badirudi gaurkoa ederra izango dela. Tripulazioak kaxak deskargatzen dituen bitartean, bi marinelek lonjara eramaten dituzte laginak, kontrolerako eta enkanterako. Minutu gutxitan gertatzen da dena. Ez dago denbora galtzerik: arraina eroslearen eskuetan zenbat eta lehenago egon, orduan eta freskoago iritsiko da zure mahaira.

3. Kalitate-kontrola. Piezarik onenen hautaketa.
Lonjan, antxoak pisatu, neurtu eta sailkatu egiten dira araudiaren arabera, ikuskatzaileen eta balizko erosleen begiradapean. Eta zalantzarik balego, MSCk berak ausazko DNA analisiak egiten ditu merkatuan, eskaintzen dena benetan dena dela eta kalitatezko antxoak direla baieztatzeko. Ezer ez da zoriaren esku uzten. Onenak, EROSKI Natur izan daitezke

- Zergatik da berezia EROSKI Natur antxoa? Kantauri itsasoan bakarrik arrantzatzen da, sendotasun eta zapore handiagoa ematen duten ur hotzetan, eta gutxienez 13 cm-ko tamaina izaten du. Gainera, MSC zigilua du, arrantza arduratsua ziurtatzen duena baxurako inguraketa-sistemarekin, izan ere, teknika tradizionala da, eta oso eragin txikia du beste espezie eta itsas hondo batzuetan. Gutxieneko tamainak eta antxoa-kuota errespetatzeko bermea ere bada, espezieari eusteko eta itsasoaren etorkizuna babesteko.
4. Enkantea. Urrea balio duten segundoak.
Iritsi da erosteko unea. Antxoak monitorizatutako gela batera pasatzen dira eta beheranzko enkantea hasten da. Segundo gutxitako kontua da: prezioak behera egiten du pixkanaka, norbaitek eskua altxatu arte. Bereziartuaren ondoan handizkariak, kontserba-fabrikak, arrandegiak… daude. Denek nahi dute piezarik onenak eskuratu. Prezioa tamainaren araberakoa izaten da, iritsiera hurrenkeraren araberakoa (goizen iritsi direnak hobeto ordaintzen dira), eta merkatuaren egoeraren araberakoa. Ondoren, kostu erantsiak datoz: BEZa, garraioa, soldatak, marjina… Prozesu gardena


5. Garraio bizkorra. Freskotasuna bere horretan gordetzen da.
Bereziartuak, antxoa erosten duenetik, azkar ibili behar du. Kaxak kamioi hoztuetan kargatzen dira. Kamioiek arraina bi gradu baino gutxiagora edukitzen dute, eta bi ibilbide hartzen dituzte: zuzenean kostaldetik gertuen dauden zentroetara eta banaketa-plataformetara, gainerako establezimenduetara bideratzeko. Arrandegira iritsi aurretik freskotasun pixka bat ere ez galtzea da helburua.


6. Zure arrandegian. Ia harrapatu berritan bezala.
Prozesu zaindu horri esker, EROSKI arrandegira iritsi eta antxoa freskoa ikusten duzunean erakusmahaian, badakizu ordu gutxi batzuk baino ez direla igaro harrapatu dutenetik (24 ordu, gehienez). Eta onena: itsasoa errespetatuz, espeziea zainduz eta arrantza jasangarria bermatuz iritsi da zuregana. MSCren Zigilu Urdina izango du, ziurtatutako arrantza jasangarriko produktuetan ikusiko duzuna. Itsasoaren iluntasunean hasten den… eta zure platerean amaitzen duen istorio bat.
Ezagutu Kantauriko EROSKI Natur antxoa kalitate goreneko arrain bihurtzen duten sekretuak.