Badakizu zergatik gomendatzen den egunero barazki gordinen anoa bat hartzeko?
Sukaldean eginez gero, bitamina eta mineral kopuru bat galdu egiten da, beraz, gordinik janez gero bitamina eta mineral guztiak edukiko ditu. Noiz eta nola sartu barazki gordinak?
Has gaitezen!
Gosarian, goizerdian edo askarian:
- Ogitarteko eta osoko tostak: tomate osoa edo birrindua, uraza, luzokerra, tipula.
- Zizka-mizkak: cherry tomateak, azenarioak, barazkien (azenarioa, piperrak, luzokerra, apioa, tomatea, errefaua, endibia, kuiatxoa) crudité-ak bakarrik edo igurztekoekin jateko, frutekin nahastutako irabiakietan.
Bazkari eta afarietan:
- Barazkiak gordinik jateko gehien erabiltzen den platera entsalada da, hainbat motakoak egin daitezke sasoiaren arabera, uraza edo tomate motak aldatuz, osagai desberdinak erabiliz…
- Gazpatxoak eta salmorejoak ere oso egokiak dira.
- Apur bat originalagoa da barazkiekin egindako carpaccioa. Horretarako egokienak eta oso xafla finak egin daitezkeen hauek dira: alberjinia, kuiatxoa, perretxikoak, txanpinoiak, azak, orburuak, kuia, erremolatxa.
- Barazki-espagetiak. Ohikoenak azenario-, kuiatxo- edo kuia-espagetiekin egindakoak dira:
Zer egin barazki gordinekin elikagai bidezko toxiinfekzioak saihesteko?
Produktuak ez duenez berorik jasaten, eta beroa denez mikroorganismoak hiltzeko moduetako bat, higienearekin kontu handia izan beharko dugu mikroorganismoak kentzeko eta platera prestatzean kutsadurarik egon ez dadin. Fruta eta barazki freskoek lurreko, ureztatzen erabilitako ureko edo manipulazio-, garraio- eta biltegiratze-prozesuko mikroorganismoak izan ditzakete. Hori dela eta, garrantzitsua da ongi garbitzea uretan, txikitu edo kontsumitu aurretik.
Gogoan izan elikagaiak manipulatu aurretik eta ondoren eskuak ongi garbitu behar direla ura eta xaboiarekin eta ongi lehortu zapi garbi batekin edo erabilera bakarreko zapi batekin. Gainera, elikagaiak prestatzeko erabiliko duzun azalera (gaineko sukaldea edo ohola) eta tresnak oso garbiak izan behar dira.

Gomendioak
- Egunean 5 anoa gutxienez. Egunean 500 gramoa inguru, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) esanetan.
- C bitamina ugariko fruta anoa bat
- Barazki gordin anoa bat
- Elikagaiak galtzen ez dituzten teknikak erabili sukaldean: lurruna, mikrouhina, lapiko azkarra, salteatua.
- Sasoiko eta gertuko produktuak erabili.
- Kolore bat baino gehiagoko barazkiak aukeratu.
- Ziazerbek, zerbek eta borrajek nitrato ugari izaten dutenez, ez dira gomendagarriak urtebetez azpiko haurrentzat.
Barazki gordinen propietateak
- Ura
- Zuntza: disolbagarria eta disolbaezina
- Bitamina eta mineral ugari eta askotarikoak
- Akzio antioxidatzailea duten fitokimikoak:
– Kolorea ematen duten pigmentuak: karotenoak, antozianinak, klorofila… - Kaloria eta gantz gutxikoak
- Glutenik eta laktosarik gabe
Zergatik galtzen da bitamina eta mineral kopuru bat?
- Bitamina batzuek ez dute beroa jasaten (C bitamina, azido folikoa, A bitamina edo E bitamina) eta beroaren eraginez zati garrantzitsu bat suntsitu egiten da. Zenbat eta tenperatura handiagoan eta denbora luzeagoz egon, orduan eta bitamina gehiago galtzen da.
- Gainera, mineralak egositako urean barreiatzen dira eta ur hau botatzen badugu, mineralak ere bota egiten ditugu.
ERRONKA BERDEA MAITE DUGU!
Hilabete osorako barazkiak dohain lortu nahi dituzu*? Klik hemen
Hobeto jateko plan bat daukagu!
11.- Elikadura orekatua, bizitzako etapa bakoitzean!
10.- Osasungarri eta prezio onean jatea
9.- Gabonetarako menua, gozo-gozoa eta osasungarria!
8.- Etxetik kanpo (ondo) jan daiteke
7.- Nutri-Score etiketarekin, ongi jatea erraz-erraza da
6.- Hidratazio egokirako gakoak
5.- Jarduera fisikoaren indarra
4.- ‘Superelikagaiak’, zer dira?
2.- Eta behar berezirik badut edo bizi-estilo desberdina badaramat?