EROSKI enpresa

MSC zigilua EROSKI legatz izoztura iritsi da

Hilabete honetan, MSC zigilua aurkituko duzu EROSKI Legatzetan, xerratan azalarekin nahiz gabe, trontzotan eta medailoietan. Harrapatu eta ordu gutxitara ultraizozten da legatza, zapore guztia eta testura mantentzeko, eta arrain freskoak dituen nutrizio-ezaugarri berberak izateko.

Albiste ona da; izan ere, horrela handiagoa da MSC zigiluaren barruan eskaintzen ditugun arrainen barietatea. Zigiluaren bitartez, arrainak arrantzaleku jasangarrietatik datozela bermatzen dugu, elikadura osasungarriagoa eta arduratsuagoa izateko aukerak emateko gure konpromisoaren ildotik.

Duela urtebete baino gehiago iragarri genuen Marine Stewardship Council (MSC) nazioarteko erakundearen auditoretza gainditu genuela, arrantzategi jasangarrietatik datozen arrain freskoen zaintza-katea ziurtatzeko. Hala, Espainian hori lortzen zuen txikizkako banaketako lehenengo katea eta bakarra bihurtu ginen.

Zigilu horrekin merkaturatu genituen lehenengo produktuak bakailaoa, Kantauri itsasoko antxoak eta hegaluzea izan ziren. Eta, pixkanaka, abakandoa, bakailao gatzgabetua eta surimia eskaini ahal izan ditugu. Guztiak ere EROSKI Natur freskoen markaren barruan.

MSC erakundeak faktore hauek hartzen ditu kontuan arrantzaleku bati arrantza jasangarriko ziurtagiria emateko: arrantza-populazioaren egoera, zer eragin duten arrantza-aparailuek habitatean, eta arrantzategiaren kudeaketa.

Hemen ezagut dezakezu gure Arrantza jasangarriaren politika.

Gehiago jakin nahi?

“Arrantza jasangarriari esker, etorkizunean antxoaz, hegaluzeaz eta antzeko jaki gozoez gozatu jarraitu ahal izango dugu”

“EROSKIn, errazagoa da produktu osasungarri eta jasangarriak erostea, bizitza hobea izateko” –Alejandro Martínez, EROSKIko Osasun eta Jasangarritasuneko zuzendaria”

Arrantza jasangarria, betirako itsasoak

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
152827