Egunetik egunera berdeagoak. Horrela da veggie mugimendua, animalia-jatorriko elikagaien kontsumoa ezabatzea edo murriztea eta eguneroko dietan landare-jatorriko elikagaiena handitzea bilatzen duen bizimodua, osasunagatik dela, edo animaliekiko kontzientziagatik edo/eta ingurumenagatik dela ere. Beganismoaz, begetarianismoaz eta flexitarianismoaz ari gara.
2019 urte beganoa izan bazen, 2023 veggie urtea izango da The Economist-en arabera. Espainian, 5,1 milioi pertsonak veggietzat hartzen dute bere burua jada, hau da, lehentasuna ematen diote barazkien kontsumoari gainerako elikagaien gainetik.
Veggie talde horren barruan, % 0,8 beganoak dira (% 100 landare-jatorriko elikagaiez soilik elikatzen dira eta ez dute animalia-deribaturik jaten) eta % 1,4 begetarianoak (haien dietatik haragia eta arraina kanpo uzten dute; eta kasu batzuetan, baita arrautzak edo esnekiak ere). Gainerakoak flexitarianoak dira, eta dieta begetariano malgua daukate, hau da, oso modu moderatuan, tarteka, haragia edo arraina jaten dute.
Gainera, “veggie” izendapenetik kanpo, badaEAT-Lancet plataforma zientifikoaren gomendioak jarraitu nahi dionik ere. Dieta osasuntsu eta jasangarri bat gomendatzen du, eta astean 200-400 gramo haragi jateaz hitz egiten du (hau da, hanburgesa bat). Gainerako dietaren oinarria arraina, lekaleak, prestakin beganoak eta haragirik gabeko beste elikagai batzuk dira, eta horien eskaria % 161 hazi da Espainian.
Dieta begetarianoa eta bere formarik zorrotzena, hots, beganoa.
Dieta begetarianoek fruta, barazki, zereal, lekale, hazi eta fruitu lehorrak dituzte. Esnekiak, arrautzak eta eztia ere bai. Nabarmendu behar da begetarianoen artean beste dieta mota batzuk daudela: adibidez, esnea eta esnekiak hartzen badituzu, laktobegetarianoa izango zinateke. Eta zure elikaduratik kanpo uzten ez duzuna arrautzak badira, zurea obobegetarianismoa da.
Beganoa izatea dieta mota batetik haratago doa. Bizimodu % 100 begetala da, animalien esplotaziorik gabea, eta ingurumenaren jasangarritasuna eta bertako edo gertuko produktuen kontsumoa sustatzen dituena. Ez dute animalia-jatorriko elikagairik (esnea, arrautzak eta horien deribatuak eta eztia barne). Haren dieta izango litzateke begetarianismoaren modurik zorrotzena.
Badakizu zer den dieta flexitarianoa? Flexitarianoak, veggie mugimenduan gehiengoa direnak, begetariano malguak dira: haragia eta arraina saihesten dituzte, baina ez beti. Elikatzeko moduak malgutasunarekin du zerikusia, eta batzuetan haragia, arrainak, itsaskiak, hegaztiak eta abar kontsumitzen dituzte.
Veggie dieta baten arriskuak, benetan al daude?
Baliteke dieta batzuek osagarriak behar izatea. Dieta begetarianoek B12 bitamina osagarria behar izaten dute, eta omega-3 osagarria haurdun dauden emakumeen kasuan. Garrantzitsua da ondo planifikatuta egotea, edozein arrisku saihesteko, elikagai-talde batzuk ezabatzen direlako. Hala berretsi zuen Ameriketako Dietetika Elkarteak (ADA) 2019an: “Behar bezala planifikatuta, dieta begetarianoa eta dieta beganoa osasungarriak eta nutrizio-aldetik egokiak dira, eta osasunerako onurak ekar ditzakete zenbait gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan. Ondo planifikatutako dieta begetarianoak egokiak dira bizi-zikloaren etapa guztietarako, haurdunaldia, edoskitzaroa, haurtasuna, haurtzaroa eta nerabezaroa barne, baita kirolari guztientzat ere”. Hona hemen informazio gehiago, dieta begano perfektua nolakoa den jakiteko.
Veggie bat sukaldean: errezeta erraz eta gozoak
Badakizu zertan datoz bat gazpatxo bat, salmorejo bat, eskalibada katalan bat, pisto mantxatar bat edo barazki sofritu on bat? Guztiak errezeta tradizionalak dira, baita veggieak ere.
Animalia jatorriko osagairik gabe eta sukaldean bildu gabe osasuntsu prestatzea dirudiena baino askoz errazagoa da. Zure ohiko errezetak mantendu ditzakezu, eta pixkanaka animalia-jatorriko produktuen ordez antzeko testura eta/edo zaporea duten beste batzuk erabil ditzakezu: lekaleak, soja testurizatua, seitana…
ideiak behar dituzu? Hona hemen errezeta osasungarriak eta beganoak veggie mugimenduan hasteko:
Lehenengo plater beganoak:
Plater bakar beganoko errezetak:
Eta postrerako, aukera veggieak ere egin ditzakegu:



