Babarrun pikartak barazki espeziatuekin

  • 8552 bisita
Eskualdea
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Babarrun pikartak barazki espeziatuekin

Descargar

kcal
436 22%
Azukreak
6,47g 7%
Koipeak
8,81g 13%
Koipeak saturatuak
1,56g 8%
Gatza
0,32g 5%
3/5 izar. 2 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Aurreko gauean babarrunak ur hotzetan beratzen ipini. Hurrengo egunean, lapiko batean jarri koilarakada bat oliba-olio birjina estra eta bi baratxuri-ale (azalarekin), utzi frijitzen pixka batean, xukatu babarrunak, gehitu lapikora eta ur hotzarekin estali. Utzi egosten 2 orduz, 2 ordu eta erdiz eta irakiten hasten denean bota babarrunei ur hotza hiru aldiz. Babarrunak eginda daudenean, xamur daudenean, bereizi alde batetik babarrunak eta bestetik salda. Gorde. Lapiko batean jarri bi koilarakada oliba-olio birjina estra eta frijitu 5 minutuz brunoisse erara txikitutako tipulatxoa, beste baratxuri-ale bat, azenarioa xaflatan eta piper berdea dadoetan; gero gehitu tomate birrindua eta espeziak eta utzi egiten beste 5 minutuz. Gehitu babarrunak eta egostean sortutako saldaren edalontzi bat eta utzi egiten beste 5-10 minutuz su motelean estalkiarekin, zaporeak elkartu daitezen. Txikitutako martorriarekin eta perrexilarekin hautseztatu eta zerbitzatu.
Espeziek nutrizio-propietate onak dituzte, zaporea ematen dute eta gatz gutxiago erabil daiteke horiek erabilita. Normalean kantitate txikiak erabiltzen dira; errezeta gehiagotan erabiltzera animatzen bagara, nutrizio-propietatea gehitzen joango da.

Osagaiak (4 pertsonak)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/