Arantxa Goenaga ekintzaile gaztearekin hitz egin dugu, tradizioa, berrikuntza eta lehen sektorearekin konprometitutako begirada uztartuz familia-proiektu baten lekukoa hartzen jakin duen gaztearekin. Landa-eremuan eta belaunaldi berrietan ekiteko erronkez ari gara. Eta bai, jogurtez, hartziduraz eta ongizateaz ere ari gara. Baina, batez ere, ekoizteko, berritzeko eta elikatzeko beste modu bat posible dela frogatzen ari diren pertsonena.