Infoodencers Eroski

Logo Infoodencers

ORAIN PODCAST-EAN

Infoodencers

Iztueta esnekiak

Eñaut Sala

Atal honetan Eñaut Salarekin hitz egingo dugu. Esnekiaren sektoreari lotuta mende bat baino gehiagoko ibilbidea duen familia baten laugarren belaunaldiko kidea da. Istorio guztia Lazkaomendiko Iztueta baserrian hasi zen, haren birraitonak bere behien esnea banatzen zuenean. Belaunaldiz belaunaldi, familiak urrats bat harago egitea erabaki zuen, eta yogurrak, gaztak, esne-postreak eta, geroago, artisau-izozkiak ekoizten hasi zen. Gaur egun, Eñaut Salak ondare hori bere gain hartu du, eta tradizioa eta berrikuntza elkarrekin uztartu daitezkeela erakusten digu. Sustraiez, ekintzailetzaz, tokiko produktuez eta aurreko belaunaldiek eraikitako ondareari jarraipena ematearen garrantziaz aritu gara berarekin.