Askotarikoa

Eramateko, bustitzeko, gozatzeko…

Galletak betidanik gure artean izan ditugun produktu tradizionala dira, esnetan bustita gosaltzeko, lagunekin noiznahi partekatzeko edo kafearekin dastatzeko.

Galleta-mota asko daude: cookie-ak, mariak, zuriak, beltzak… pipitekin, sagarrarekin, laranjarekin. Egia esan, gero eta gehiago axola zaigu osagai osasungarriak izatea, baina plazerari uko egin gabe.  Azukre-kantitate handirik ez duten galleta integralak, superelikagaiekin, frutekin edo irin bereziekin egindakoak.

Jarraitu irakurtzen eta aholku eta trikimailu erraz batzuk aurkituko dituzu, zure plazer-uneari uko ez egiten lagunduko dizutenak, baina zure osasuna zainduz. ? …

 

Aholku batzuk galleta perfektuak prestatzeko, hala nola gurina eta arrautzak giro-tenperaturan erabiltzea, horrela osagaiak hobeto nahastuko baitira.

Gurina eta azukrea ondo irabiatu, krema leuna osatu arte. Horrela, aire-burbuilak sortuz, azukre-kristalek gurina aireztatzen lagunduko dute. Gainera, irin-kantitatea murrizten badugu, galleta samurragoak egitea lortuko dugu.

Hobe da orea hoztea labean sartu aurretik. Hozkailuan utz dezakegu ordu erdi batez, gutxienez. Horrela, errazago maneiatu ahal izango da eta gurinaren zaporea nabarmenduko da.

Beste trikimailu bat ebakitzaileak eta arrabola irineztatzea da orea hobeto lantzeko. Eta jartzen badugu gatz larri pixka bat txokolatezko galleten gainean, ukitu zoragarria emango dio.

Labean sartu ondoren, jaitsi labearen tenperatura azken minutuetan. Horrela, cookiearen kanpoaldea ez da kurruskariegi jarriko barrualdea egin baino lehen.

Azkenik, utzi galletak erabat hozten kurruskariago gera daitezen.

Orain, aditua zarenez, errezeta hauekin praktika dezakezu:

Halloween-eko munstro-gailetak

Jengibrezko galleta “osasungarriak”

Olo-cookieak madariarekin

Gure dendetan 300 aukera baino gehiago dituzu une biribil baterako. Edo zuk nahi duzun formakoa! Gainera, bazkidea bazara, % 10 itzuliko dizugu galletatan 4 unitate edo gehiago erosiz gero. Sartu webgunean edo EROSKI APPean, eta aktibatu zure kupoia.

EROSKI zurekin.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
367790