Ondo jateak ez du esan nahi ezeri uko egitea, baizik eta behar den oreka aurkitzea. Ez da beharrezkoa ezeri (edo ia ezeri) uko egitea, baina dena neurri egokian jan behar da. Kontua da era kontzientean jatea, oreka egon dadin behar diren nutriente eta kalorien, betetasunaren eta pertsona bakoitzaren beharren artean. Nutrizio-semaforoaren eta Nutri-Score ereduaren informazioa lagungarria gertatuko zaizu zure aukera egokiena izan dadin.
Aukeratzeari buruz ari garelarik, hil honetan, apirilean, nutrizio-piramideko lehen mailako hiru elikagairi ematen diegu protagonismoa, alegia, barazkiei, oilaskoari eta arrautzei. Sukaldean era askotan erabil daitezke, nutriente asko dituzte eta prezio onean eskura daitezke; beraz, osasunerako eta poltsikorako egokia den oreka eskaintzen dute.
Udaberriko barazkiak: kolorea, zaporea eta nutrizioa
Udaberrian barazki aukera handia izaten da, eta, horri esker, gure jatorduak biziagoak dira. Adibidez, hori ditugu lekak. Dieta mediterraneoan ezinbestekoak dira; zuntz eta bitamina asko dituzte, eta plater nagusi modura edo beste jaki baten edo entsaladaren lagungarri modura jan daitezke. EROSKIn era guztietan dituzu, freskoak, potean, izoztuak eta zerbitzatzeko prest.




Udaberrian, zainzuriak ere izaten dira, ezin goxoagoak eta nutrizio-balio handikoak. Gure frutategian zainzuri freskoak aurkituko dituzu, eta, garaiz kanpo, kontserban ere bai.





Oilaskoa, aukera osasungarria
Nutrizio-balio handikoa, goxoa eta merkea. Baina oilasko guztiak ez dira berdinak. Hazkuntza motak eragina du oilaskoaren zaporean (ez, ordea, haren nutrizio-propietateetan), testuran, kolorean eta prezioan. Desberdinduko al zenituzke? Hona hemen gure saltokietan aurkitu ditzakezun Eroski oilasko motak:
- EROSKI oilaskoa. Barnealdean hazia; haragi gihartsua eta guritsua du. Sojarekin eta zerealekin (gari-aleak barne) hazia. Zenbait modutan zatituta aurkituko duzu; adibidez, Eroski oilasko-hegalak edo bularki-xerra estrafinak.
- EROSKI Natur baserriko oilaskoa. Barnealdean hazia 56 egunez gutxienez, toki eta argi gehiagorekin eta aireztapen naturalarekin. Haren elikadura %100 begetala da, bitamina eta mineralekin osatua. Haragiak zapore sendoagoa eta biziagoa du.


- EROSKI Natur landako oilaskoa. Oilategian hazia 56 egunez gutxienez, eta aire zabalera ateratzeko aukera izan ohi du. Haren elikadura guztiz begetala da, soja barne, eta bitamina eta mineralekin osatua; horrek gure osasunean ere eragin onuragarria du. Haragiak zapore biziagoa du, eta testura aparta.


EROSKI oilasko guztiek dute animalien ongizatearen WelFair zigilua. Zigilu horrek ekoizpena etikoa dela ziurtatzen du, eta zenbait alderdi ebaluatzen ditu, hala nola animaliaren elikadura, egonlekua eta jokabidea.

Halaber, EROSKI Natur oilaskoak European Chicken Commitment ekimenaren irizpideak betetzen ditu; ekimen horrek oilaskoen ongizatea sustatzen du.
Arrautza, elikagai paregabea
Jan ohi ditugun elikagaien artean, nutriente-proportzio gehien dutenetako bat dugu, oinarrizko osagaia da sukaldean, era askotan eta erraz presta daiteke, eta kalitate-prezio erlazio ezin hobea du. EROSKIn berezko markako arrautza-aukera zabala aurkituko duzu, adibidez:
• EROSKI Natur landako arrautzak. Aire zabalean bizi diren oiloek errunduak; oilo bakoitzak behar duen lekua du, eta dieta ugaria dute, alea eta baserri-inguruko belarra barne. Dieta horri esker, arrautzak krematsuagoak eta zaporetsuagoak dira. Arrautza aukera bikaina da mahairako, eta aukera arduratsua ere bada, animalien ongizatea kontuan hartu, eta nekazaritza jasangarria babesten delako.
Arrautza bat landakoa dela jakiteko, begiratu kodearen lehen zifrari (1 izan behar du) eta kartoiko testuari (“landakoa” edo “aire zabaleko oilaskoak” jarri ohi du).




- EROSKI Natur BIO arrautza. EROSKI Natur BIO arrautzak erruten dituzten oiloak, han eta hemen libre ibiltzeaz gain, arauak ezarritako baldintza zorrotzak kontuan hartuta hazten dira. Arau horiek nekazaritza ekologikoko pentsuarekin elikatu direla eta ekoizpen ekologikoko eskakizun bereziki zorrotzak betetzen dituztela bermatzen dute.



Halaber, EROSKIn zuregandik gertu dauden ekoizleen arrautzak aurkitu ditzakezu. Tokiko ekonomia babestuz, ingurune bakoitzeko komunitateari eta ekonomiari laguntzen diogu.
• AHOLKU gehiago: erosten dituzunak erosten dituzula, gogoan izan arrautzak giro-tenperaturan zein hozkailuan gorde daitezkeela (hozkailuan gordetzen badituzu, ez atera kartoitik, kartoia arrautza babesteko pentsatuta baitago!), eta ez dira garbitu behar; izan ere, oskola porotsua da eta mikroorganismoak sar daitezke.
EROSKIn elikadura osoa izaten laguntzen dizugu, tokiko aukera askoko elikagaiekin eta, gainera, hilabete guztietan prezio onean egon ohi diren produktuekin.
Denetik jan, eta aurreztu.