EROSKI

Aurreztu 1€/anoa baino gutxiagoko errezeta osasungarriekin

Era osasuntsuan jan nahi duzu 1€ baino gutxiagoren truke? EROSKIn duzu aukera. Oso erraza da eta guk lagunduko dizugu. 

Hona hemen hobeto jaten laguntzeko hainbat errezeta osasuntsu, barazkiak, pasta, arroza, arrainak, lekaleak, haragiak eta postreak prestatzeko preziorik onena eta Nutri-Score etiketako A eta B maila duten produktuen sorta zabal batekin.

Gainera, deskargatu errezeta-liburu hau prezio oso merkeko produktuekin 20 errezeta osasuntsu prestatzen ikasteko eta izan errezetak tabletean edo mugikorrean eskuragarri:

Eskuratu errezeten osagai nagusiak preziorik onenean:

 

 

 

Eta aurrezten jarraitzeko, zure eguneroko saskiko 800 produktutik gora preziorik onenean. Zure ohiko EROSKI dendan adierazita aurkituko dituzu, baita online supermerkatuan ere:

Osasuntsu jatea garestia dela dioen mitoa hautsiz: horrelakoa da dieta osasuntsu eta merke bat

Bizitza osasungarria izateko funtsezko ardatzetako bat da elikadura. Horregatik, EROSKIren helburua da janari osasuntsuarekin lotutako aurrezpena bultzatzea, hori izaten baita etxe orotako gastu nagusietako bat. 

Etiketa nutrizionalak ondo irakurtzea (erabaki egokiak egiteko), jaki freskoak lehenestea, otorduak ondo planifikatzea, plater orekatu eta oso bat zer den jakitea… gidalerro eraginkorrak dira modu osasuntsuan jateko eta, aldi berean, aurrezteko 

 

Lehenik oinarrizkoa: zer da modu osasuntsuan jatea? 

Ondo jatea da zure osasuna babesten eta hobetzen, gaixotasunak prebenitzen eta planeta errespetatzen lagunduko dizun elikadura-patroi bat hautatzea eta erabiltzea. Hala, EROSKIren asmoa da familia ororen eskura jartzea dieta orekatu, jasangarri eta merke bat izateko moduko elikagaiak.  

Osasuntsu jateko oinarrizko saski batek izan beharreko jakiak zein diren jakin nahi baduzu, gogoan hartu gidan adierazitako gomendio dietetikoak AESAN Elikadura eta Nutrizio Segurtasunaren Espainiako Agentziak berriki sortutako erosketa-saski osasuntsua osatzeko. Era berean, EROSKI clubeko gida osasungarrian, elikadura osasuntsua izateko gidalerroak eta gomendioak aurkituko dituzu. 

Elikagai freskoak eta sasoiko jakiak lehenestea, haragi gutxiago eta lekale gehiago kontsumitzea, eta bihi osoko zerealak, oliba-olioa eta arrautzak barne hartzea. Horiek izango dira helburu nagusiak prezio merkean eta modu osasuntsuan jan eta ingurumena zaindu nahi badugu.  

Bestalde, nutrizio-piramidea tresna bikaina da menuen prestaketari buruzko orientazioa eskaintzeko. Eskema erraz eta bisual baten bitartez, hartu beharreko elikagai moten kopuruak eta maiztasuna zehazten ditu.  

Inoiz ez dugu gaur egun bezainbeste informazio izan elikadura jasangarria zehazki zer den jakiteko. Zergatik ez diogu etekinik ateratzen?  

 

Ondo hautatzeko, irakurri ondo etiketa nutrizionalak 

Nutri-Score sistema da Espainiak aukeratu duena aurrealdeko etiketan informazio nutrizional argia eta intuitiboa emateko. EROSKIn formula hori ezarri dugu jada eta, beraz, gure produktu guztien aurrealdean, kalitate-nutrizionalari buruzko sailkapenari dagokion etiketa aurkituko duzu. Horretarako, letren eta koloreen eskala bat erabiltzen da: A berde ilunetik (baloraziorik onena) E laranja ilunera (baloraziorik txarrena).  

Ez izan zalantzarik, erabili Nutri-Score sistema produktuen kategoria beraren barruan aukerarik onenak aurkitzeko. Produktuaren balorazio orokorraz gain, osagai jakin baten kantitate zehatza jakin nahi baduzu (gatza, gantz asea edo azukrea, adibidez), gogoratu gure EROSKI markako produktuek semaforo nutrizionala daramatela inprimatuta. 

 

Supermerkatutik etxera: eta orain, zer? 

Sukaldean dituzun elikagaiekin, hautatu dituzun mantenugaiak biltzen dituen platera egin beharra dago. FAO erakundearen arabera, mila elikadura-gidatik gora dago munduan, batez ere, piramide formarekin. Baina gida horiek osasuntsu jateko modua ondo adierazi arren (Espainian, dieta mediterraneoa oinarri hartuta), gida bisualago batek platera diseinatzeko modua erakustea behar genuen. Eta hori egin zuen Harvardeko Unibertsitateak jarraian ikusiko duzun plater osasungarri ikonikoa atera zuenean.

  • 2/4 barazki: zenbat eta mota gehiago, hobe. Patatek ez dute balio.  
  • 1/4 bihi osoko zereal: ogia, kinoa, pasta, arroza… 
  • 1/4 de proteina osasuntsu: lekaleak, arrautzak, arrainak, haragi gihartsuak… 

 

Platerak fruta errazio bat sartzea gomendatzen du. Kolore guztietakoak konbina ditzakezu. Dietetikaren arloko nobedadeetako bat da barietate kromatikoa kontuan hartzea. Koipe osasuntsuak, alegia, oliba-olio birjina, gatzik gabeko fruitu lehor gordinak edo txigortuak, ahuakatea, etab., barne hartu behar dituzu. 

Janaria prestatzeko teknikei dagokienez, lurrunetan egostea, sueztitzea, erretzea, laberatzea eta plantxan egitea dira osasuntsuenak.  

 

Etxetik kanpo ondo jateko gomendioak 

Ikasitako ezagutza hauek tuperretan ere sar ditzakegu, bulegoan jateko bazkaria eramateko edo umeei askaria parkean emateko. Aurreztu nahi badugu, gure ontzia eraman behar dugu, eta “moldatuko naiz” bezalako pentsamenduak baztertu. Etxean eta etxetik kanpo ondo jatea posible izan dadin lortuko dugu. Idatzi gomendio hauek:
 

  • Planifikatu. Aste osoko menuak antolatuz, elikadura orekatu baten patroia errespetatuko duzu. 
  • Eskuratu elkarren artean bereizitako hainbat departamentu dituen tuper bat, plater bikaina diseinatu ahal izateko. 
  • Izan zaitez berritzailea lekaleekin. Entsaladetan erantsi ditzakezu, edo pasta zein irin moduan baliatu, lekale-hanburgesak egin…
  • Zizka-mizka arin bat behar duzu? Eraman 50 g fruitu lehor natural: proteina, aminoazido, mineral, E bitamina eta azido foliko ugari dituzte. 
  • Baliatu aurreko eguneko apurrak. Zergatik ez dituzu atzoko orburu gozo horiek aprobetxatuko? Janari-apurrak aliatu bikaina dira, funtsezko bi arrazoirengatik: ez duzu janaririk botako eta denbora oso baliotsua aurreztuko duzu.

 

EROSKIk aurrezteko eta, aldi berean, elikadura osasungarria izateko aukera eskaintzen digu. Gure errezeta-liburuaren Nutri-Score A eta B mailako errezetekin eta preziorik onena duten produktuekin. Osasuntsuak, desberdinak, zaporetsuak, originalak eta 1€ baino gutxiagoren truke. Hori baita osasuntsu jatea: norbere burua zaintzea eta, aldi berean, gozatzea.    

Pilatu aurrezkia funtsezkoenean apartekoaz gozatzeko. #PilatuAurrezkiaEROSKIn 

   

EROSKI Zurekin   

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
421051