Ekilibria

Enpresa-ekimen onenari NAOS Saria

XII. NAOS Estrategiaren Sarien epaimahaiak gure EKILIBRIA programari eman dio ‘enpresa-ekimen onenari’ saria.

Sari hauek Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari atxikitako erakunde autonomoak, hots, Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN), bultzatzen ditu, Osasun eta Kontsumo Idazkaritza Orokorraren bitartez.

EKILIBRIA programa aintzindaria da Espainian, eta Informazioaren teknologia berriak erabiliaz gure bazkide-bezeroei nutrizio-diagnostiko pertsonalizatua eskaintzen die, beren eros-ohiturak oinarri hartuta.

Era berean, nutrizio-kalkulagailu bat du, kontsumitzailearen gorputz-masaren indizea, energia-gastua eta beste adierazle batzuk ezagutzeko, eta, modu horretan, haren nutrizio-egoeraren balorazioa osoagoa egiteko.

Ebaluazio horrek erosketako orga hobeto betetzen laguntzen dizu, zure nutrizio-beharrak oinarri hartuta produktu-konbinazio hobea izan dezazun. Programak hilero txosten pertsonalizatua egiten du, modu erraz batean zure erosketa orekatua den jakin dezazun, elikagai-multzo ezberdinak eta zure beharretara egokitutako kalorien eta beste mantenugaiak aintzat hartuz. Horrez gain, azken hamabi hilabeteetako bilakaera erakusten dizu, denboran zenbat hobetu duzun ikusteko.

Errezeta osasungarriak etanutrizio-aholkularitza barne hartzen ditu EROSKIren nutrizionista-taldearen gomendio eta erantzunekin.

Bigarren NAOS Saria 

Sari honek 2008an “EROSKI contigo” nutrizio eta ongizate programarekin lortu genuen sariarekin bat egiten du. Programa hark aurreikusten zuen berezko markako produktuen nutrizio-kalitatea hobetzea landare-gantz partzialki hidrogenatuak baztertzearen bidez, produktuen nutrizio-etiketak hobetzea nutrizio-semaforoatxertatzearen bidez eta kontsumitzaileari zuzendutako hezkuntza-eta informazio-jarduerak eta haurren gizentasunaren prebentziorako kanpainak burutzea.

Sari horiekin batera 2011n, 2014an eta 2018an lortutako hiru accesit ditugu, baieztatuta geratu delarik elikadura osasungarriarekin dugun konpromiso irmoa eta jasangarria.

Konpromiso hori hain justu duela 10 urte aurkeztu genuen Osasunaren eta Iraunkortasunaren 10 Konpromisoen barruan.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
264541