Abendua gertu dago, eta, horrekin batera, 5 jaiegunetako 5 menu ‘bereziak’: Gabon- eta Urtezahar-gauetako afariak eta Eguberri-, Urteberri- eta Errege-egunetako bazkariak. Baliteke pozez itxarotea ospakizun horiek, eta dudak edukitzea ere. Izan ere, urte osoan elikadura zaintzen baduzu, egun horietan zer egin beharko zenuke?
Egia esanda, noizbehinkako ‘gehiegikeria’ batek ez dio gure nutrizio-osasunari kalte egiten. Urte osoan bizitza-ohitura orekatuak mantentzen baditugu bereziki.
Alabaina, denbora luzez (hilabetez edo gehiagoz) gehiegikariak egiten baditugu, hala nola etengabeko ospakizunak familiarekin, lagunekin, lankideekin…eta astean zehar menuen plangintza on bat jarraitzen ez badugu eta osasungarri jateko gidei eta elikadura-piramideari edo sukaldaritza-teknika osasungarrieijaramon egiten ez badiegu, ondorio kaltegarriak izan ditzakegu.
Eguberrietako gozokien tentazioa.
- Pasadan urtean zenbat gozoki erosi zenituen, eta noiz arte ibili ziren etxetik bueltaka? Hobe da erosketa egokitzea, otsailera arte hondarrak jaten egotea baino.
- Une zehatzetan bakarrik atera, eta, horrela, ez dira begien bistan egongo denbora osoan.
- Eguberrietako gozokien erretiluan gutxi batzuk jar daitezke zatituta, bazkalostean -goserik gabe-, ‘dena amaitu arte jan eta jan ez aritzeko’.
- Erne, ‘kopuru txikiak’ ez baitu esan nahi erretiluak hutsik egon behar duenik. Gainera, Eguberrietako gozokiekin ezin hobeto uztartzen duten beste proposamen osasungarri batzuk daude: fruitu lehorrak, fruta deshidratatuak, ozpinetakoak…
Ariketa egin beti!
- Egunero ariketa egiteko ohitura onari zergatik uko egin?
- Gainera, jaiegunetan aire zabalean ariketa fisikoa egiteko aprobetxa dezakezu: errazenetik hasita, oinez ibiltzea kasu, neguko kirolak praktikatzeraino, izotz gaineko patinajea, eskiatzea… Baita etxeko txikienekin jolasteko ere!
Aukerako edaria, ura.
- Badira beste edari osasungarri batzuk: saldak, infusioak, alkoholik gabeko garagardoa…
- Saiatu zara zaporeetako urak prestatzen?
- Alkohola edan behar baduzu, zenbat eta gutxiago are hobeto. Osagarri bat izan behar da, eta ez edari nagusia. Ardo-koparen aldamenean beti ur-kopa bat jarri!, egarria asetzeko ezinbestekoa da.
EGUBERRIETAKO MENUA EGITEKO IDEIAK
Hasierakoak:
- Entsaladak
- Barazkien eta fruten kanapeak
- Zainzuriak ozpin-olioan
- Barazki-frijituak labean igurztekoekin (hummusa, guakamolea, oliba-patea…).
- Barazki-pastela
- Itsaski-koktela
Lehenengoak:
- Barazkiak plantxan
- Barazki-zopak edo -kremak
Bigarrenak:
- Arraina labean barazkiekin eta panadera patatekin
- Arrainez edo itsaskiz betetako piperrak
- Arrautza beteak
Azkenburukoak:
- Fruta erreak
- Jogurta eta konpota, espezia eta fruitu lehorrekin.
- Etxeko izozkiak, irabiakiak…
Edariak:
- Zaporeetako urak: luzokerrarekin, limarekin, limoiarekin, fruta deshidratatuekin…
Irudimenarekin eta gure errezeta-liburuarekin plater ikusgarriak eta originalak lor ditzakezu.
GURE PROPOSAMENA:
Hasierakoa – Ahuakate-krema otarrainxkekin
Lehen platera – Bexamelaz eta perretxikoz betetako orburuak.
Bigarren platera – Lupia ganba-saltsan