Nolabaiteko aurreikuspenarekin, erraza da elikadura osasuntsu bat eramatea. Baina, zer gertatzen da etxetik kanpo goseak jotzen bagaitu eta janaririk ez badugu? Aukera oso interesgarri bat izan daiteke gure dietan otorduen arteko zizka-mizka on bat sartzea. Modu horretan, gainera, frutak, barazkiak edo fruitu lehorrak bezalako jaki osasuntsu gehiago kontsumitzeko parada ederra izango dugu. Inspiraziorik behar duzu?
Gakoa da elikagai hiperkalorikoak edo ultraprozesatuak baztertzea eta elaborazio errazetan oinarritutako mokadu nutritiboak aukeratzea. Etxean igarotzen dituzun arratsalde lasai horietan edo paseo bat ematen duzun bitartean gosegarri osasuntsuren bat hartuz gero, bazkarira edo afarira goseak jota iristea saihestuko duzu.
Zer deritzezu gose-erasoei aurre egiteko ideia hauei?
ALDEZ AURRETIK PRESTATU BEHAR EZ DIREN ZIZKA-MIZKAK
Etxetik presaka ateratzen zaren egun horietan, goiz-erdiko gosegarria prestatzeko denborarik ez baduzu eta azken unean zerbait hartu behar baduzu, edo kanpoan zaudenean, mokadu osasuntsu baten bila bazabiltza… honako hauek aukera ditzakezu. Gogoan hartu!
Produktu naturalak atsegin dituztenentzat
1. Sasoiko fruta-ale bat. Leku guztietan daude! Eroski NATUR marka ezagutzen duzu? Bere zaporeagatik hautatutako eta modurik jasangarrienean hazitako fruta

2. Zatitxotan moztuta eros ditzakezun frutak eta barazkiak; hala nola: azenario-taketak, anana zatitua, fruitu gorriak edo fruta nahasien sortak (adibidez: kiwi, mango eta marrubiekin).
3. Kuia-pipita batzuk edo gatzik gabeko fruitu lehor gordin eta txigortuen eskukada bat.

4. Jogurt natural, kefir edo formatu txikiko esne-brik bat.
5. Gazta leunak zatitxotan edo xerratan.
6. Bihi osoko piko batzuk edo arroz- edo arto-opiltxoak. Probatu dituzu Eroski BIO sortako artobeltzezko, kinoazko eta lihozko opiltxoak?

Gaziak
1. Ozpinetakoak (adibidez: tipulinak, gildak edo luzokertxoak) kanpora eramateko aukera ederra dira, edo etxetik kanpo gaudenean mokadu bat eskatzeko.
2. Kontserbako arrainak eta itsaskiak (adibidez: muskuiluak, sardinak, berdela edo antxoak) bitamina eta mineral iturri ona dira.

3. Moztutako gazta onduak edo erdi-onduak.
4. Kontserbako oilaskoa edo indioilarra
Mokadu gozo bat behar dutenentzat
1. Txokolate beltzeko ontza bat (gutxienez, % 70eko kakao edukiarekin).
2. Fruta deshidratatu naturala, azukre erantsirik gabe.
3. Eta gogoratu gozoki ezin hobea izan daitezkeela bananak, mahatsak, aranak, pikuak edo kakiak bezalako zenbait fruta fresko. Zenbat eta helduago, orduan eta gozoago.
Ezagutu gehiago jaki prozesatu osasuntsuei buruz HEMEN
ALDEZ AURRETIK PRESTATU BEHARREKO ZIZKA-MIZKAK
Bestalde, etxean lasai geratu bazara, familiarekin jolasten edo film bat ikusten, berehala prestatzeko moduko hainbat aukera dituzu gose-erasoei aurre egiteko.
Gaziak
1. Bihi osoko ogizko mini-ogitartekoak barazkiekin, oilasko-paparrarekin, urdaiazpiko eta tomatearekin…
2. Ogitarteko eta ogi txigortu arinak eta errazak; adibidez: bihi osoko ogia eta gazta, atuna, sardinak, hummusa, guakamolea…
3. Dipeatzeko kremak, hummusa edo pateak: atunezkoak, berenjenazkoak, jogurt greziarreko saltsa, muhammara… Nahi izanez gero, zuk zeuk prestatu eta hozkailuan gorde ditzakezu, edozein unetan jateko.
4. Etxeko krispetak: mikro-uhin labean, minutu gutxi batzuen buruan izango dituzu prest
5. Barazki freskoen taketak (cruditéak). Edozein barazki erabili dezakezu: azenarioa, piperra, apioa… Aukeratu gehien gustatzen zaizuna.
? #EroskiTrikimailua: Egin bat Crunch-arekin! Zaporetsuagoak eta erakargarriagoak dira mokadu kurruskariak. Animatu etxean gosegarri kurruskariak egiten: espeziaz ondutako barazkiak eta txitxirioak labean, sagarrezko edo azenariozko chip-ak…

Ukitu gozo batekin
1. Etxeko kiwi-opiltxoak: familian eta edozein unetan egiteko erraz-errazak. Erabili bihi osoko irina eta fruta asko. Saia zaitez azukre-kopurua murrizten edo kanelarekin ordezkatzen.
2. Etxeko zereal-barratxoak: zorroan edo motxilan eramateko ezin hobeak.
3. Etxean egindako kakao-krema osasuntsua, kakaoarekin, hur gordinekin, olo-edariarekin eta azukrearen ordez, datilekin.
4. Fruta ugarirekin egindako irabiakiak #EroskiTrikimailua testura krematsuagoa lortzeko: jakiak birrintzerakoan, erantsi banana izoztua.
5. Jogurt-katiluak olo-malutekin, fruitu lehorrekin, frutekin, kanelarekin…
Mokaduak ere osasuntsuak izan daitezke, baina, horretarako, nolabaiteko aurreikuspena egin behar duzu aldez aurretik: produktu osasuntsuez betetako jaki-toki batekin, errazago inprobisatuko dituzu gosegarri healthyenak.