Uda oso gustuko sasoia da fruta-zaleentzat. Sasoi egokia izaten da gure dietan hezurra duten frutak, barietate freskoagoak eta ur askokoak sartzeko. Frutak prestatzeko hainbat modu ikasiko ditugu, gosarian hasi eta afarira arte fruta jan ahal izateko. Erne! Frutak garbitzeko gomendioak jarraitu beti.
HAS GAITEZEN!
Gereziak, aranak, melokotoiak, arbeletxekoak, nektarinak… hezurra duten frutak dira, sasoi honetako urtsuenetakoak eta eguraldi ona badatorrela adierazten digute. Maiatzean hasten dira eta uda izaten da fruta horiek jateko garairik egokiena. Hezurra duten frutez gain, sasoi honetakoak dira beste batzuk ere, esaterako, pikua, meloia, sandia edo ahuakatea.
NOLA SARTU GURE DIETAN
Gosarian, mokadu bat egiteko, azkenburuan edo gure plateretan ere bai. Kopuru eta barietate handia dagoenez, zergatik ez? Ausartu sukaldean frutak erabiltzen. Hona hemen une bakoitzerako ideia batzuk…
GOSARIAN
- Jogurt naturala, zerealak eta marrubiak, gereziak edo melokotoi zatitxoak.
- Gerezi-smoothiea txokolatearekin. Gerezi zatitxoak egin (katilukada bat) eta katilukada bat esne edo landare-edari bota, kakao hauts puruaz gain. Irabiatu eta kito!
- Ahuakate-tostada. Fruta bihurtutako miraria. Aukeratu ongi heldutako bat eta bota limoi edo oliba-olio apur bat.
GOIZERDIAN
- Zizka-mizka gisa. Fruta-barratxoak, olo-malutak, haziak (lihoa, sesamoa, kuia-pipak…), fruitu lehorrak (almendrak, anakardoak…), melokotoia eta datil hidratatuak edo fruta deshidratatuak. Irabiatu melokotoia eztiarekin. Labean egin 5 minutuz zerealak eta haziak. Ondoren, nahastu dena ongi eta sartu labean 25 minutuz 160 gradutan. Barratxoak egin eta hozten utzi.
- Frutekin infusionatutako ur freskoa. Udan edateko oso egokiak dira frutekin eta belar usaintsuekin hotzean infusionatutako urak. Hozkailuan utzi behar dira, urak fruta horien usaina eta zaporea har ditzan.
BAZKARIAN
- Gazpatxoan, meloia eta urdaiazpikoarekin. ERREZETA IKUSI
- Errekiekin eta haragiekin. Zergatik ez areagotu haragiaren zaporea freskotasuna eta kontrastea emanaz? Zure errezetekin batera fruten saltsak eta goarnizioak atera ditzakezu, esaterako, aranak.
- Parrillan egindako haragi- eta arrain-broxetetan. Sartu broxeta batean oilaskoa, txerria edo arraina, itsaskiak eta gehien gustatzen zaizkizun frutak.
ASKARIAN
- Fruta-broxetak. Nahi dituzun frutak dado eran txikitu, sartu makilatxoan eta toppinen batzuk gehitu besterik ez duzu egin behar: kanela apur bat edo fruitu lehor zatiak… Nahi duzuna!
- Etxean egindako fruta-poloak. Ez dago mugarik, hamaika zapore konbinatu daitezke, ahabiak, mugurdiak eta menta, aranak, melokotoiak, nektarina eta albertxikoa. ERREZETA IKUSI
- Frutak nahastea baino gehiago da, fruta-konbinazio egokia egitea da kontua. Adibidez, meloia eta anana jogurt naturalarekin edo irabiatutako gazta freskoarekin nahasi ditzakezu (menta ukitu bat ere bota); edo melokotoia kiwiarekin, bananarekin eta laranjarekin.
AFARIAN
- Entsaladetan. Freskagarriak eta arinak dira. Azkar eta erraz egin nahi izanez gero, erabili ahuakatea, haritz-hosto uraza eta errukula, arraspatutako azenario, pistatxoak eta muskuiluak. Hona hemen hiru aukera: ERREZETA IKUSI
Eta frutari hezurra kentzeko modurik egokiena zein den ez badakizu, trikimailu batzuk dituzu jarraian: TRIKIMAILUAK IKUSI
FRUTAK GARBITU
Garrantzitsua da higienea izatea nahiz frutak erosterakoan nahiz kontsumitzerakoan.
Frutak manipulatzen hasi aurretik, eskuak garbitu. Ireki ur hotzaren txorrota, jarri frutak azpian eta igurtzi kontsumitu aurretik. Ondoren, zapi garbi batekin edo sukaldeko paperarekin lehortu.
