Oporren ondoren egunerokotasunera itzultzeko eta buruhausterik gabe elikadura osasuntsua eta erlojuaren tik-taka uztartzeko aukera emango dizun familia osoarentzako plana…? Ondo jatea ez da zertan garestia izan behar… Plan hau jarraitzen baduzu, otordu bakoitza 1 €-tik aterako zaizu pertsona bakoitzeko… Ez dago gaizki, ezta?
Nola egingo dugu?
Oso erraz izango duzu proposatzen dizugun 15 eguneko planarekin. Plan honek hurrengoa eskaintzen dizu:
- Erosketa osasungarriaren zerrenda bat gure Marka Propioaren produktu freskoekin, eta gehienbat Nutri-Score A eta B produktuekin, eta palma-oliorik gabe. Nutri-Score adierazleari esker hobeto jatea kolore bat aukeratzea bezain erraza da. Nutri-Score onena duten produktuak “onenak” dira nutrizio-edukiari dagokionez, eta Nutri-Score balorazio txarragoa duten produktuen aurretik lehenestea gomendatzen da.
- Bi menu (bat astean) arreta handiz eginak, gure dieta mediterraneo osasuntsuan Produktu freskoaren aldeko apustua egiten dugu, sasoiko frutak eta barazkiak kontuan hartuta. Hau guztia bizitza osoko errezeten xumetasunetik. Menu honetako errezeta guztiak aurreko puntuko zerrendarekin egin ahal izango dituzu.
Zer alderdi hartu ditugu kontuan plan honetarako?
- Gomendatutako eguneko eta asteko errazioak betetzea, elikadura osasungarria osatzen duten elikagaiak kontuan hartuta: bihi osoko zerealak eta deribatuak, barazki gordinak, C bitaminan aberatsak diren frutak…
- Energia nahikoa dutenak. Pertsona bakoitzari egokitu beharreko kopuruen araberakoa izango den arren, egunero 1.900 eta 2.300 kcal arteko ekarpena egiten dute.
- Menua sasoiko elikagai freskoetan edo gutxi prozesatutako produktuetan oinarritzea, nutrizio-kalitate handienekoak aukeratuta, Nutri-Scoreko balorazioaren arabera.
- Plateren aniztasuna, otorduetako monotoniatik ihes egiteko.
- Asteko menuak askeak dira; horrela, zure gustura gehien egokitzen dena aukera dezakezu.
- Batch Cooking metodoa jarraitzen dugu, sukaldatzen duzunean praktikoa izatean oinarritzen dena. Adibidez, txitxirio eta barazki gisatu bat baduzu, ez izan eskulabur! Biharamunean irabiagailutik pasa eta horra hor! Badaukazu txitxirio pure gozo bat.

Gainera, 2 menuak familia osoarentzat dira; eta kopuruak bakoitzaren goseari, jarduera fisikoari eta adinari egokitu besterik ez duzu egin behar. Izan ere, garrantzitsua da dieta izatea zuen beharretara egokitzen dena, eta ez alderantziz.
Menu horietan eguneko 4 otordu sartzen dira, maizen egiten direla dakigunak, baina, adibidez: ikusten baduzue postreak askarira edo berrafarira pasa daitezkeela, ez lotsatu!
Edo mokadu batzuez gozatu nahi baduzue, banatu menuan dauden errazioak zuen gosearen arabera.
Deskargatu hemen menu osasungarrien zerrenda eta jarri hozkailuko atean nahi duzunean kontsultatu ahal izateko.
- Errezeta sinpleak eta oso gozoak. Hona hemen planaren barruan aurkituko dituzun bi adibide: oilasko moussaka eta txitxirio hanburgesak.
- Eta aurrezten jarraitzeko, gainera, EROSKI Club-eko bazkidea bazara, bai zure dendan bai gure online Supermerkatuan, %5eko deskontua duzu planeko produktu GUZTIETAN.
- Ez da baliozkoa izango Galiziako eta Leongo EROSKI supermerkatu eta hipermerkatuetan edota Galiziako, Leongo eta Palentziako Familia Autoserbitzu Supermerkatuetan.
Ikusten duzunez, ondo jatea oso erraza da! Erosketa osasungarriaren zerrendari eta asteko 2 menuei esker, ez duzu denborarik galduko zer erosi eta zer prestatu pentsatzen. Horrela, denbora gehiago izango duzu benetan garrantzitsua dena egiteko.! 😉
Oops! We could not locate your form.
Zuen gustuetara egokitzen den plana
Baina familia bakoitza mundu bat denez, proposatzen dugun 15 eguneko menua hitzez hitz jarraitu nahi ez baduzu, aldaketak egin ditzakezu. Urrats erraz hauek jarraituz, plan hau zure familiaren gustuetara, zure inguruko produktuetara eta, jakina, urteko sasoi bakoitzera egokitu ahal izango duzu.
1# Zerrendako produktuak aldatzen badituzu, saia zaitez gehienbat Nutrizio-Piramidearen oinarrikoak izan daitezen, astero kontsumitzen diren beste batzuekin batera.

2# Eman lehentasuna produktu freskoei eta sasoikoei
3# Plater osoaren araua jarraitu, erosketa-saskiaren proportzioetan ere:
- fruta eta barazkiak % 50.
- zerealak % 25, hala nola pasta, haziak edo bihi osoko arrozak.
- proteina osasungarriak % 25, hala nola lekaleak, arrautzak, haragi zuriak, arrainak edo itsaskiak.
4# Despentsa-hondotik probetxua ateratzeko gai bazara, lehenetsi landare- eta arrain-kontserbak, lekaleak (egosita edo lehorrak), pasta eta arroza. Denak dira osasungarriak!
Ikusten duzunez, menu bat prestatzea erraza eta azkarra izan daiteke! Hartu inspirazioa gure errezeta guztiekin.
Gogoratu, gure amek eta amonek dioten bezala, jaten duguna garela…?
EROSKI, zurekin