Familiak

Frutak eta barazkiak egunero! Eta familia guztiarentzat

Barazkiak eta frutak egunero jatea nutrizio-arloko adituek gehien errepikatzen duten gomendioetako bat da. Bi elikagai multzoak funtsezkoak dira dieta osasuntsu eta orekatu baterako. Baina zer gertatzen da zure umeek ez dituztenean jaten? Pazientzia handia izateaz gain, ondoren proposatuko dizkizugun ideia hauetakoren bat ere beharko duzu. Auskalo! Azkenean, agian maitatuko dituzte.  

Frutek eta barazkiek bitaminak, mineralak eta ur asko ematen digute, gantz gutxi dute, ezaugarri antioxidatzaileak eta zuntza dituzte… Nahikoa onura dira familia osoaren eguneroko elikaduraren oinarria izateko. Halaxe da, zure umeek egunero jan behar dituzte barazkiak eta frutak! Gutxienez kontsumitzea gomendatzen da 5 anoa egunean: Otordu nagusietan (bazkaria eta afaria) sar daitezkeen edo otorduetatik kanpo jan daitezkeen 2-3 fruta-pieza eta bi barazki-anoa izan daitezke.  

Jakin nahi al duzu trikimailu bat ez nahasteko eta anoak kalkulatzeko? Erabili familiako kide bakoitzaren eskuak bakoitzarentzako kantitatea kalkulatzeko: Fruta anoa bat, esku batean sartzen dena. Eta barazki anoa bat, bi eskuak katilu baten moduan jarrita sartzen dena. Baina ez ahaztu garrantzitsua dela bakoitzaren gose- eta asetasun-sentsazioa errespetatzea. Aurkitu HEMEN nutrizio-piramideko elikagai bakoitzaren anoa batek duen kantitatea. HEMEN erakutsiko dizugu nola neurtu eta kalkulatu anoen kantitateak.

Frutak eta barazkiak egunero! Eta familia guztiarentzat

Orain ikus ditzagun txikienen elikaduran sartu beharreko fruta eta barazkien eguneko 5 anoetara iristeko erabil ditzakegun hiru estrategiak: 

 

1. Saiatu 20 aldiz!

Batzuetan, barazkien testurak, usainak eta koloreak berriegiak izan daitezke txikienentzat. Garrantzitsua da pixkanaka hastea, pazientzia izatea eta jarraitzea. Badakizu esaera: saiatu eta lortuko duzu! 

  • Utzi beraiei nahi duten kantitatea hartzen eta gehiago nahi duten ala ez erabakitzen. Beraien erabakien erantzule sentituko dira. 
  • Denok jaten dugu begiekin, zenbat eta aurkezpen erakargarriagoa, hobe; umeei berritasunak gustatzen zaizkie. Erabili irudimena eta sortu irudi edo forma jostagarriak. 
  • Gehitu barazkiak eta fruta zure plater gustukoenei: pasta, bihi osoko arroza, arrautzak, ogitartekoak, jogurtari… 
  • Errespetatu umeen gustuak: barazkiren bat gehiago gustatzen bazaio, jan dezala maizago.  
  • Saiatu otorduarena momentu lasaia izan dadin eta ez behartu umea, ez du emaitza onik izaten  
  • Eta ereduarekin predikatu, zuk probatzen ez badituzu fruta eta barazkiak, nekez probatuko dituzte seme-alabek.  

 

 

2. Beste teknika batzuk barazkiak gogoko ez dituzten umeentzat

Ez zaizkit gustatzen! Brokolia berriro? Ezaguna egiten al zaizu? Zure seme-alabak zaharragoak badira, baliteke horrelako esaldiak esatea platerean zerbait berdea ikusten duten bakoitzean, zaporea ez zaielako gustatzen edo testuragatik. Kasu horietan teknika hauekin proba dezakegu:  

  • Modu desberdinetan prestatu gehien gustatzen zaiena aurkitu arte: salteatuak, wokean, lurrunetan, krematan, mikrouhin-labean, plantxan, txipetan, beste barazki batzuekin nahastuta… 
  •  Egosketa-denborek testura alda dezakete: zenbat eta denbora gutxiago, kurruskariago egongo dira; zenbat eta denbora gehiago, leunago eta krematsuago (kontuz ibili, badira mindu daitezkeen barazkiak).  
  • Eta mozketak ere aldatu egiten dira: probatu tamaina desberdinak egiten: xerra meheagoak edo handiagoak, zerrendatan, birrinduta, xehatuta… 
  • Konbinatu barazkiak gustatzen zaizkien beste janari batzuekin, esaterako, pasta, arroza,  arrautzak, patatak.. 
  • Edo goza itzazu saltsa eta espezia desberdinekin, gazta birrinduarekin, haziekin… 

 

3. Erabili irudimena, errezeta sortzaileak:

Errezeta originalak prestatzeko orduan norberaren irudimena da muga bakarra, eta gustu on pixka bat izatea. Idatzi: 

Frutak eta barazkiak gordinik: 

Entsalada bat eta fruta-pieza bat aukera bikaina dira barazkiak eta frutak gordinik jateko. Tomate eta urazazko entsalada klasikoaz aparte, hainbat eta hainbat konbinazio egin daitezke erakargarriago bihurtzeko. Txikienentzat, hobe kolore ikusgarriak eta jateko errazak izatea, hau da, osagaiak zati txikitan moztuta egotea edo eskuekin hartu ahal izatea.
Entsaladetan frutak ere sar daitezke, kolorea eta gozotasuna ematen baitute: marrubiak, sagarra,
 anana, fruitu gorriak (ahabiak, mugurdiak…), etab. 

Errezeta gehiago:  

  • Barazki-taketak (apioa, luzokerra, azenarioa edo piperra) bustitzeko saltsa desberdinekin (guakamolea, tzatzikia, humusa…)
  • Entsaladak testura kurruskariekin eta fruta freskoarekin, fruitu lehorrak ere gehitu ditzakezu, eta jogurt-saltsarekin edo mahonesa arinarekin gozatu.

-Fruta exotikoen entsalada

-Ziazerba, indioilar eta fruta entsalada

  • Hosto berde desberdinak (askotariko urazak, errukula, ziazerbak, balerianelak, iturri-belarrak…) ez entsaladatan soilik, baita ogitarteko eta hornigaietan ere.
  • Fruta-zatiak jogurtean, askaritarako tupperrean , sasoiko fruta-sorbeteak edo broxetatan, gazta freskoarekin tartekatuz edo % 70etik gora kakao duen txokolatetan bustita. 
  • Zopa hotzak elikagai gordinekin egindakoak, esaterako, gazpatxo tradizionalarekin edo marrubiekin, erremolatxarekin edo angurriarekin, meloi- edo luzoker-zopa, hosto desberdinekin egindako irabiatu berdeak…

-Gerezi-gazpatxoa

-Meloi-zopa hotza urdaiazpiko-zatiekin

Fruta eta barazki kozinatuak: 

  • Askotariko barazkien flana edo pastela, haragi edo arrainekin, arrautzarekin eta gazta-ukitu batekin konbinatuta.
  • Oilasko-, indioilar-, txahal- edo barazki-broxetak barrengorriekin, piperrekin, cherry tomatearekin, kuiatxoarekin, alberjiniarekin…
  • Ziazerba eta haragizko kaneloiak, haragi eta orburuzkoak edo hegaluze eta piperrezkoak. Beste aukera bat landare-lasagna da, pasta-geruzen ordez barazkiak (alberjinia (moussaka), kuiatxoa) erabiliz.
    ​ 
     
  • Etxean egindako pizzak azalore-oinarriarekin eta barazkiz egindako gainarekin edo sueztitutako landareekin (kuiatxoa, alberjinia, tomatea, azenarioa, piper berdea, olibak, etab.).

-Azalore-pizza

  • Baliabide erraza: zainzuri- eta baratxuri-tortilla begetala, kuiatxo-, tipula- eta gazta-tortilla, piper-tortilla, azalore-tortilla… Irudimena nagusi! Probatu eta ezagutu!

-Azalore barratxoak

  • Landare-hanburgesak edo landare-bolak.

-Landare-bolen errezeta

  • Saltsak barazki desberdinekin (kuiatxoa, alberjinia, piperra, azenarioa, tomate lehorra…) pastari eta arrozari nahasteko. 

Ba al zenekien guretzat Peke hitza oso garrantzitsua dela? Osasungarria eta jateko erraza esan nahi du! Honelakoak dira gure denda, web-orri eta sare sozialetan ‘Peke’ hitzarekin identifikatuta aurkituko dituzun errezetak eta janariak. Askotariko janari osasungarri eta desiragarriak prestatu ahal izateko fruta eta barazki askorekin. 

Aurkitu HEMEN gure peke sorta berria.

Gainera, gure dendetan eta on line supermerkatuan produktu asko aurkituko dituzu, euren nutrizio-ezaugarriengatik eta kontsumitzeko erraztasunagatik txikienentzat aproposak direnak. Honako hauek dira gure proposamenetako batzuk: 

Eta gogoan izan ondo jaten irakasteko nahitaezkoa dela janari osasungarriak eta jasangarriak aukeratzea, ingurumena eta gure ingurunea errespetatzeko. Hauxe da gure aholkua: ahal duzun guztietan erosi sasoiko eta bertako frutak eta barazkiakmerkeagoak eta zaporetsuagoak dira, ingurumena gehiago errespetatzen dute elikagaien ziklo naturala mantentzen dutelako eta, bertakoak direnez, ekoizle txikiei laguntzen diezu tokiko ekonomiaren garapena sustatuz. 

Aurkitu HEMEN gure elikagaien egutegia, horietako bakoitzaren sasoia zein den jakiteko.

 Eroskin, sortu ginenetik dugu konpromisoa tokiko ekoizleekin. 2.700 ekoizle txiki baino gehiagorekin egiten dugu lan eta tokiko 20.000 produktu baino gehiago ditugu . Gure markek gero eta tokiko produktu gehiago dituzte: arrautzak, haragia, arraina, esnea, frutak eta barazkiak, ogia, ardoa, eztia… 

Horiei buruzko guztia jakin nahi baduzu, zatoz HONA.

Beraiekin sukaldean aritzeak, eredu eman eta frutak eta barazkiak egunero jateak, prestakinak aldatzeak edo familia osoa mahaian dela gutxienez otordu bat egiteak… aldaketa handiak eragin ditzakete gure umeengan.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
352695