Eguraldi ona iristearekin batera, egunak luzatu egiten dira, eguzkiak indar handiagoz egiten du distira eta udako energia sentitzen hasten gara. Prest al zaude uda besoak zabalik hartzeko? Hona hemen sasoi honetaz ahalik eta gehien gozatzeko gakoetako bat: fruta hezurdunak.
Kolorea eta bitaminak
Gauza gutxik prestatuko zaituzte fruta hezurdunek baino hobeto: mamitsuak, freskoak eta kolorez beteak. Aranek, gereziek, brinoiek, albertxikoek, mertxikek… urtaro berria iragartzeaz gain, bitaminaz, zuntzez eta energia naturalez ere betetzen zaituzte. Haiek zure dietan sartzea modu erraza da egunean bost errazio fruta eta barazki hartzearen gomendioa betetzeko. Eta orain sasoiko daudenez, zaporetsuagoak eta elikagarriagoak dira. Gure fruta hezurdun guztiak Espainiakoak dira. Tokiko ekoizleekin eta zure inguruko izendapen onenekin egiten dugu lan.
- Gereziak. Sasoian daude maiatza eta uztaila bitartean. Gure EROSKI pikota eta gerezi guztiek Jerte Jatorrizko Deitura Babestua (JDB) dute.
Mundu mailan ezagunak dira zapore gozoagatik eta azal leun-leunagatik. 500 metrotik gorako altueran landatzen dira, eta eskuz jasotzen dira unerik onenean.



-
-
- Bertako gerezia: Aragoi, Andaluzia, Nafarroa eta Errioxako gure dendetan, aurkitu zure ingurune hurbilenean eta heltze-puntu justuan bildutako gereziak.
-
- Mertxika. Bere sasoia maiatza eta urria bitartean da. Kataluniatik eta Aragoitik datoz gehienak. Iraila eta urria bitartean, Calanda JDB (Teruel) mertxikaz gozatu ahalko duzu, gozoa eta handia da. Banan-banan poltsaratzen dira zuhaitzean, ontze-prozesuan babesteko.

-
-
- Bertako mertxika: Aragoi, Andaluzia, Nafarroa eta Errioxan, zelaitik zuzenean dendara iristen diren mertxika gorri eta horiak dastatu ahal izango dituzu.
-
- Brinoia. Maiatza eta iraila artean aurkituko dituzu




-
-
- Bertako brinoia: Aragoi, Errioxa eta Andaluzian zure inguruko brinoiak aurkituko dituzu.
-
- Albertxikoa. Maiatzetik abuztu amaierara arte

- Paraguaioa. Bere sasoia maiatzetik irailaren erdira artekoa da.


-
-
- Bertako paraguaioa: Andaluzian, Nafarroan eta Errioxan, EROSKIk bertako nekazarien paraguaioak eskaintzen dizkizu
-
- Arana. Arangorria maiatzetik abendura bitartean dago eskuragarri, eta klaudia arana, berriz, abuztutik urrira.

-
-
- Bertako arana: Errioxa, Nafarroa, Balearrak eta Andaluziako aranak ditugu
.
- Bertako arana: Errioxa, Nafarroa, Balearrak eta Andaluziako aranak ditugu
-
Gure tokiko fruta hezurdunak kanpainan bakarrik daude eskuragarri, barietate bakoitzaren erritmo naturala errespetatzen dugulako. Horrela etxera frutarik onena bakarrik eramango duzu, freskotasuna, zaporea eta jatorria bermatuta.
Zergatik dago fruta hezurduna luzaroagoan?
Ikerketari eta barietate berrien garapenari esker, gaur egun askoz luzaroagoan goza dezakegu gure fruta hezurdun gogokoenez. Aukera berri horiek indartsuagoak dira hotzaren aurrean, tenperatura baxuko ordu gutxiago behar dituzte garatzeko eta hobeto eusten diote lehorteari. Horri guztiari esker, oso emaitza onekin landatu dira lehen pentsaezina zen lekuetan.
Horri “berez” dugun zerbait gehitu behar zaio: klima pribilegiatua. Iberiar Penintsulako altitude eta tenperaturen aniztasunari esker, denboraldia modu naturalean “luzatzen” da. Guztia hegoaldean hasten da, lehen fruituak apirilean iristen baitira bertara, eta irail edo urriraino luzatzen da leku freskoagoetan edo mendi-inguruetan, hala nola Aragoin edo Kataluniako Pirinioetan. Hala, ia urte erdiz goza dezakegu udako zaporeaz.
Zapore arduratsua
EROSKIn lurra mimoz zaintzen duten nekazariekin egiten dugu lan, ingurumena errespetatzen duten teknikak erabiliz eta fruta fresko, gozo eta naturalaren alde eginez. Tentu handiz hautatzen diren frutak. Hori dela eta, gure gozotasun-, tamaina- eta kalitate-estandarrak betetzen dituztenak bakarrik sartzen dira EROSKI Natur-en. Natur zigilua duzu gerezietan, pikotetan, mertxikan, brinoi horian, paraguaioan, albertxikoan eta klaudia aranean. Kilo erdiko erretiluetan eta soltean aurkituko dituzu.

Errezeta osasuntsuak fruta hezurdunekin
Entsaladan, gazpatxo goxo-goxoan edo postre gisa… gozatu sasoian dauden bitartean