Osasuna

5 ohitura osasungarri etxeko egunerokorako

Gure errutina egun batetik bestera aldatu da. Eta badakigunez une batzuetan zaila izan daitekeela etxean geratzea, konfinamendua modu osasungarrian eramateko ideia batzuk emango dizkizugu.

1. Ezarri ordutegi batzuk eta saiatu horiek betetzen. Ordena mantentzeak eta atsedenaldia zaintzeak hobeto antolatzen eta sentitzen lagunduko dizu. Telelanean ari bazara, garrantzitsua da lanaren eta bizitza pribatuaren arteko oreka mantentzea.

2. Planifikatu zure otorduak eta antolatu zure jakitokia. Aprobetxatu ondo etxean duzun guztia, hartu gogoan zer den galkorrena, eta egin zerrenda bat behar duzun guztia antolatzen joateko eta erosketara ahalik eta gutxien joan behar izateko. HEMEN aurkituko duzu erosketa osasungarria nola egin. Eta, erosketa egitera zoazenean, ez ahaztu ematen dizkizugun gomendioei jarraitzea. Dendan aurkituko dituzu.

3. Ongi elikatu, eta egin otordu arinak eta askotarikoak; izan ere, orain kaloria gutxiago erreko ditugu. Hona hemen zenbait ideia:

– Chia- eta kiwi-budina

– Marrubi- eta banana-smoothiea

  • Lekaleak: ezinbestekoak jakitokian. Kontserban, ezin hobeak dira plater azkar eta osasungarria prestatzeko.
  • Ez zaizkizu falta behar haragi zuriak, arrainak eta arrautzak ezta ere. Ezin baduzu arrain freskorik lortu, gogoan izan kontserbakoa aukera osasungarria eta lagungarria dela mokadu bat jateko (oliotako hegaluze- eta pipermin-tosta; muskuilu naturala limoi-zuku apur batekin…). Ikasi Arrautzak modu osasungarrian kozinatzen.
  • Fruitu lehorrak: mokadu bat jateko aukera ona izan daitezke jakitokian dagoen guztia irensteko gogo menderaezinak sartzen zaizkizunean.
  • Esnekiak hobeto azukre gehigarririk gabeak: adibidez, esnea, jogurtak, kefirra edo gaztak.
  • Hidratatu zaitez ondo: edan ur, zuku natural eta infusio asko.
  • Saihestu elikagai ultraprozesatuak eta edari azukredunak.

4. Mugitu. Saia zaitez egunero ariketa batzuk egiten: luzapen-taula bat edo YouTube-n aerobic, yoga, edo antzeko klaseren bat, eta abar.

5. Mantendu burua lanpetuta eta harremanetan egon. Aprobetxatu denbora hau familiarekin jarduerak egiteko, sukaldean aritzeko, liburu on batez gozatzeko nahiz zure telesail gogokoenaren denboraldi osoa ikusteko. Antolatu bideo-konferentziak familiarekin eta lagunekin; baita zure haur txikientzat ere, haiek ere lagunekin kontaktua izan behar dute eta.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
309808