Askotarikoa

Udari zaporea emateko 6 fruta hezurdun

Urtsuak, freskagarriak eta era askotakoak, udaren eta “realfooding” delakoaren protagonistak dira fruta hauek. Mertxikek, abrikotek, nektarinek, paraguaioek, aranek eta gereziek, sasoia ez ezik, hezurra ere partekatzen dute!

Beroarekin, udako frutek ura, bitaminak, mineralak eta zuntza ematen dizkigute. Horregatik da garrantzitsua horiek gure dietan sartzea. Gordin, irabiakietan, entsaladetan, gazpatxoetan… eta erreta ere har ditzakezu. Eta gaizki sentitu gabe ordu artean jateko mokadu bikaina dira.

Gogoan hartu hezurdun fruten berezitasunak ezagutzeko gomendio hauek eta ikasi zein den haien sasoirik onena, nola kontserbatzen diren eta nola atera diezaiekegun etekinik handiena sukaldean.

 

Tamaina eta kolorea garrantzitsuak dira hautaketa egiterakoan

Barneko haziaz gain, hezurdun frutek hainbat ezaugarri dituzte amankomunean: zenbat eta handiagoak izan eta kolore hobea izan (barietate berekoekin alderatuta), heltze-unerik hobeagoan egongo dira. Beraz, testura, usain, gozotasun-maila eta zapore hobea izango dute.
Fruta garaiaren sinonimoa da uda garaia eta gure hezurdun fruta gero eta hobeagoa da.

Badakizu zergatik? Zuhaitzaren kanpoaldean hazten diren fruituak direnez, zenbat eta eguzki-izpi gehiago jaso orduan eta zaporetsuagoak eta osasuntsuagoak direlako. Etxe barruan, hezurdun frutak 7 egunera arte kontserbatu ahal dira hozkailuan, heltze-puntuaren arabera.

Apirilean azaltzen dira lehengo gereziak eta aranak, eta abuztu bukatzen da haien sasoia. Mertxika, abrikot, nektarina eta paraguaioen barietate desberdinei dagokienez, maiatzetik irailera ditugu eskuragarri. Kontsultatu hemen sasoiko fruten egutegia.

 

Mertxika gorriak edo horiak

Mertxika gorria izaten da fruta-dendetako linealetan agertzen den lehena. Asko esportatzen denez, berdeago biltzen da eta zapore gazi-gozoa du. Mertxika horia uztail erdian jasotzen da, heltze-puntu justuan, eta beraz, gozoagoa eta zaporetsuagoa da.

Garrantzitsua da mertxika helduak erostea. Ez du zentzurik, gehiago iraun dezaten, fruta berdeak hautatzea, mertxikak ez baitira platanoak bezalakoak. Zuhaitzean heldu ez badira, frutaontzian ere ez dira helduko. Hautaketa egokia egiteko, aukeratu atzamarrekin estutzen dituzunean oso gogor sentitzen ez dituzunak.

Kontsumitzeko iradokizunak

Zer deritzezu hezurdun frutez betetako oilasko-tako batzuei?  Zure errezetetan fruta txertatzeko modu ezberdin bat!

Entsaladen zalea bazara, proba ezazu mertxika gordinen zatitxoak, hosto berdeak eta ahuakatea edo gazta nahasten. Edo mertxika erreak errukularekin, parmesano gaztarekin eta pinaziekin. Aho zabalik geratuko zara!

MELOCOTON ROJO NATUR (1)

Abrikota, mokadu gozoa

Urtsua, freskoa eta oso gozoa, izugarri gustatzen zaie etxeko txikiei.

Puntu egokian dagoen ezagutzeko, atzamarrekin arinki estutu eta nolabaiteko samurtasuna nabaritu behar duzu. Aukeratu abrikot irmoak, azalean kolperik ez dutenak, haien zapore biziaz eta testura delikatuaz gozatzeko.

Kontsumitzeko iradokizunak

Probatu duzu inoiz abrikot-hostopil bat egiten? Edo abrikot erreak jogurt edo kefir kremaren gainean?

Fruta bikaina da jogurtarekin edo entsaladetan jateko. Zer deritzozu errukularekin, abrikotekin, mahatsekin, artoarekin eta sojarekin prestatutako ideia honi? Eta hegaluze marinatu, tipulin eta abrikotezko entsalada honi?

 

Paraguaioak, nutritiboak eta zaporetsuak

Mertxikaren barietate bat dira, paraguaia izenez ere ezaguna. Mami gozo, urtsu eta oparo batekin eta iledun azal bereizgarriarekin, udako jakirik zaporetsuenetako bat dira itxura apaleko fruta hauek. Mami zuria, horixka, laranja edo zain gorriduna izan dezakete… Gozamen hutsa.

 

Nektarinak, mertxiken hain antzekoak eta hain desberdinak

Mertxikaren beste barietate bat da nektarina, antzeko kolore eta tamainakoa, baina azal suabe eta leunagoa duena, ilerik gabe. Mami oso urtsua dauka eta mertxikak baino zapore eta usain biziagoa.

Kontsumitzeko iradokizunak

Eman ukitu berezi bat zure entsaladei nektarinazko ozpin-olio batekin, adibidez, kuiatxo eta dilistazko entsalada bat ontzeko.

Eta udan freskatzeko klasiko bat: frutazko poloak. Proba itzazu sasoiko frutekin egindakoak; adibidez, aranekin, nektarinekin eta abrikotekin. Zure seme-alaben dietan fruta sartzeko modu oso erraz bat.

 

Aranak, kolore eta gozotasun-maila orotakoak 

Gorriak, beltzak, berdeak, horiak… Aranen sorta zabala dago tamainaren, testura irmoago edo samurragoaren, zapore gozo edo azidoaren eta kolorearen arabera. Adibidez, berdeen artean, Claudia barietatea dugu preziatuena, bere zaporea eta fintasuna direla-eta. Gure dendetan, Errioxako Jatorriko Eroski Natur Claudia aranak aurkituko dituzu. Hori-kolorekoak garratzagoak dira; gorriak, horiak baino urtsuagoak eta gozoagoak; eta beltzak edo more-urdinxkak, mamitsuenak eta sukaldean erretzeko, egosteko edo lehortzeko moldakorrenak.

Ez da ezer gertatzen pixka bat berde erosten badituzu. Utzi itzazu hainbat egunez giroko tenperaturan heltzen. Hori bai, heltze-puntu egokian daudenean berehala jan beharko dituzu.

Kontsumitzeko iradokizunak

Aranen konpota ricotta-kremarekin. Zer deritzozu? Gosarian, postre gisa edo ordu artean har dezakezu.

Eta oilasko eta ziapezko sandwich bati arana batzuk eransten badizkiozu? Ahuntz-gazta eta irasagarra ere gehitu ahal dizkiozu. Gozamen hutsa!

 

Gereziak, edo hobeto esanda, pikotak? 

Udako sasoi honetan, dagoeneko, gereziak desagertzen hasten dira eta pikoten garaia heltzen da, gerezi berantiarren barietatea. Pikotak erraz antzematen dira, ez dutelako txortenik. Eta gereziak baino handiagoak, biribilak eta oso gozoak dira. Gainera, kalitate handia dute, Jerteko Gerezien Jatorrizko Deitura Babestuaren bidez egiaztatutakoa, eta gure frutategietan eta online supermerkatuan aurkituko dituzu.

Kontsumitzeko iradokizunak

Gereziak jateko modu desberdin bat bilatzen baduzu, ozpinarekin, eztiarekin, oliba-olioarekin eta zure gustuko espezieriarekin marinatu ditzakezu. Emaitza? Gerezi gazi-gozo zaporetsuak, zure gosariko ogi txigortuekin, gaztarekin edo jogurtarekin uztartzeko ezin hobeak. #EroskiTrikimailua: azken gereziak edo pikotak aprobetxatzeko aukera ona da, luzeago iraun dezaten. 

 

Udako Eroski Natur frutak, kalitatearen eta jasangarritasunaren bermea

Eroskin, aipatutako udako fruta guzti horiek EROSKI Natur marka propioaren pean dituzu eskuragarri eta gainera, % 100 jatorri nazionalekoak: Errioxakoak, Kataluniakoak, Aragoikoak, Extremadurakoak… Heltze-puntu ezin hobean bildutako frutak dira, ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena sortuz eta uzta osteko tratamendurik gabe hazi direla egiaztatzen duten ziurtagiriarekin.

Eta jasangarriagoak izateko lanean jarraitzen dugu. Azken hiru urteetan, 45 tona plastiko ezabatu ditugu eta 2021ean, dagoeneko, beste 4 tona. Plastikozko ontziak murriztu ditugu eta fruta gehiena soltean edo plastiko gutxiago duten bilgarrietan saltzen dugu.

Eguzki gehiago. Kolore gehiago. Zapore gehiago eta prezio berbera. Gozatu gure dendetan eta online supermerkatuan aurkituko dituzun hezurdun fruten barietatetik onenez.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
357675