Gosari osasungarriak

Osasuna

Gosari osasungarria: mitoak eta zergatik ez da ezer pasatzen txitxirioak hartzeagatik edo etxetik gosaldu gabe ateratzeagatik

Gosaldu ala ez gosaldu, hor dago koska. Urteetan zehar gosariaren inguruko mito handi bat zabaldu zen: eguneko otordurik garrantzitsuena zela eta etxetik urdailean zerbait geneukala atera behar ginela bestela goizari ez baikenion etekinik aterako. Baita gizenduko ginela ere.  

Nutrizionistek behin eta berri errepikatzen dute: gosaria beste otordu bat baino ez da. Ez garrantzitsuena ezta ezinbestekoena ere. Are gehiago: elikagai batzuk edo beste batzuk gosaltzea herentzia kulturalaren edo elikagai-industria zehatz baten marketinaren eraginaren araberakoa da, oinarri zientifikoa duten nutrizio arauen araberakoa baino gehiago.  

Gosaltzeko baso bat esne, bihi osoko ogia tomate eta oliba-olioarekin edo arrautzak babarrunekin har daitezke. Denak izan daitezke gosari osasungarriak. Aurreko eguneko soberakinak ere gosaldu ditzakezu eta alferrik galtzea ekidin. Bazkarirako edo afarirako aukera osasungarriak badira, gosarirako ere ez al dira izango? 

 

 

Hemen, baso bat esne; Japonian miso-zopa

Espainian uste da esnea bai ala bai izan behar dela gosari osasungarri baten parte. Uste horrek, gainera, azukredun kakaoarekin edo, zuzenean, azukrearekin hartzera eramaten gaitu. Ahal bada, jaki gozoekin batera hartzen da (zerealak, galletak, txigorkiak marmeladarekin, madalenak…). Ezinbestekoa ez izateaz gain, ez da osasungarria, eta ingurune kultural bati erantzuten dio, non esneak lehentasunezko lekua duen eta gozoa den eguneko lehen otordu horretako zapore nagusia.  

Munduko beste leku batzuetan gosaltzen denari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu Eskandinavian ogi beltzezko sandwichak hartzen dituztela xerratan moztutako arrautza egosiarekin, luzokerrarekin, gaztarekin, sardinzarrarekin edo izokin ketuarekin. Anglosaxoiek beans (babarrunak) ezagunak hartzen dituzte tomate-saltsarekin, saltxitxekin edo hirugiharrarekin; estatubatuarrek, aldiz, arrautzak eta opilak hartu ohi dituzte. Eta Japonian ezin dira falta arroz, miso-zopa tofuarekin eta baita arraina plantxan ere.  

Ikusiko zenuenez, gosaririk onena gustatzen zaizuna, zure beharrei erantzuten diena eta elikagai osasungarriak dituena da.


Ez da ezer gertatzen ez gosaltzeagatik
 

Gure gizartean oso barneratuta dugun beste mito bat: etxetik ezin gara urdail hutsarekin atera, bereziki haurrak.  

Jendeak uste du hobe dela zerbait azkarra eta erraza gosaltzea eskolara ezer hartu gabe joatea baino. Adibidez, baso bat esne kako azukredunarekin eta lau galleta edo madalena bat. Arazoa da haurrak ahalik eta lasterrena amaitzea nahi izaten dugula eta ez diogula gosariari behar adina tarte eskaintzen, gainerako otorduekin egin dugun moduan. Edo txikiak egunaren lehen orduetan goserik ez duela edo beste elikagai batzuk nahiago dituela. 

On ustean egiten den arren, akats handia da nutrizio-ikuspegitik begiratuta; izan ere, azukre erantsi gehiegi ditu, artifizialki gozoak diren elikagaietara ohitzen du ahosabaia eta osasungarriagoak diren beste elikagai batzuk alde batera uzten ditu, hala nola jogurt naturala, bihi osoko ogia, fruta, arrautzak, barazkiak, fruitu lehorrak… 


Laburbilduz, elikadura ohitura desegokiak erakusten dizkiegu txikitatik eta haurrek gehiegizko pisua eta
obesitatea izatea errazten dugu; epidemia bat da gaixotasun hori, 6 eta 9 urte arteko Espainiako haurren ia % 40k baitu.  

Txikien zein helduen jateko gogoa errespetatu behar da. Pertsona batzuek ez dute goserik lehen orduetan eta nahiago dute goizaren erdian mokadu bat jan.  

Edo eguerdira, edo pixka bat lehenago, arte itxoin eta brunch bat egin; asteburuetarako plan bikaina izan daiteke. Brunch on batek izan dezake etxeko granola sagar konpotarekin edo jogurta basafruituekin, izokin ketua, ziazerba quichea, arrautzak edo urdaiazpikoa…

Garrantzitsuena da otordu hori, besteak bezalaxe, orekatua eta osasungarria dela ziurtatzea. Asteko egunaren arabera elikagai desberdinak har daitezke, “beti gauza bera gosaltzearen” monotoniarekin amaitzeko.  

 

Brunch gosari osasungarria


Se pueden desayunar garbanzos
o pescado
 

Hace algunos años el tweet con una foto de un niño de corta edad desayunando garbanzos causó cierto revuelo en redes sociales. Sus detractores argumentaban que ‘eso no era un desayuno’. En realidad, el desayuno no es más que una más de las comidas que haremos al cabo del día 

Tampoco es obligatorio desayunar fruta. Las recomendaciones nutricionales señalan que debemos tomar como mínimo 5 raciones de fruta y verdura al día, pero no que tengan que estar necesariamente en la primera comida del día 

Cabe recordar que los zumos no son una opción recomendable, ni sustituyen a la fruta, aunque sean naturales. En ellos, los azúcares intrínsecos de la fruta se convierten en azúcares libres y se pierden los componentes beneficiosos.  

 

 


Txitxirioak
edo arraina gosaldu daitezke?
 

Duela zenbait urte, txitxirioak gosaltzen ari zen haur baten argazkia zuen txio batek sare sozialak aztoratu zituen. Horren kontra zeudenek zioten “hori ez zela gosari bat”. Egia esan, gosaria egunean zehar egingo dugun beste otordu bat baino ez da.  

Fruta gosaltzea ere ez da derrigorrezkoa. Nutrizio-aholkuen arabera, egunean fruta eta barazkien 5 anoa kontsumitu behar ditugu gutxienez, baina ez ditugu zertan eguneko lehen otorduan hartu 

Ez dugu ahaztu behar zukuak ez direla gomendagarriak eta ez dutela fruta ordezkatzen, naturalak badira ere. Zukuetan, frutak berez dituen azukreak azukre aske bihurtzen dira eta osagarri onuragarriak galtzen dituzte. 

 

 

Zer eduki behar du gosari osasungarri batek? 

Ikusi dugu ez dagoela ezinbestean hartu beharreko elikagairik. Hala ere, gosaldu behar badugu, hobe da nutrienteak ematen dituzten elikagaiak hartzea eta gantz edo azukre kantitate handiak dituztenak noizean behin baino ez hartzea.  

  • Kalitatezko proteina. Haragi gihartsuak, arrainak, arrautzak edo esnekiak hestebeteak edo saltxitxak baino aukera osasungarriagoak dira beti. Arrain-kontserbak ere bihi osoko sandwichari edo arrautzopilari eransteko bikainak dira. Landare-proteina ahaztu gabe: lekaleak, tofua, soja… Ausartuko zara Txitxirio-blondie begano honekin edo hummus batekin?
  • Zerealak. Askoz hobe da bihi osokoak eta azukrerik gabeak badira (muesli, gosarirako azukrerik gabeko zerealak, bihi osoko ogia…). Frutarekin ere nahas daitezke: Banana eta intxaur ogia. Baita barazkiekin ere: Kuia pancakeak.  
  • Kalitatezko gantzak. Batez ere oliba-olio birjina, gure herrialdean arrakastarik handiena duen gosarian: tomate eta olio txigorkia. Hirugiharra, gurin txigorkiak, saltxitxak… noizean behin hartzeko bakarrik.  


Gosaria begietatik ere sartzen da
 

Etxean zergatik ez duzu gosaltzeko gogorik baina hoteleko bufetean bai? Hein batean, jada egina dagoelako da. Fruta zatituta dago, kafea bero eta arrautza-nahaskia-jateko prest. 

Etxean modu egokian gosaldu nahi baduzu (azkenean bulego ondoko tabernan opil bat jaten ez amaitzeko), saia zaitez “xarmarekin” egiten. Bilatu gustatzen zaizu baxera bat, gehitu osagai ezberdinak astero (liho-haziak, intxaurrak, cherry tomateak…) eta, batez ere, presta ezazu mimo handiz.  

15-20 minutuz eserita gosaltzeak ez dizu denbora handirik kenduko eta osasuna irabaziko duzu elikagaiak modu egokian aukeratzen badituzu. 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
404212