Platano eta intxaur-ogi osasungarria
- Gosariak eta askariak
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean
- Prezio baxua
- Prezio baxua
- Nutrizio-sailkapena

- kcal
- 263 13%
- Azukreak
- 20,1 22%
- Koipeak
- 8,40 12%
- Koipeak saturatuak
- 1,25 6%
- Gatza
- 0,16 3%
Prestaketa
1- Aurrez, berotu labea 180ºC-tan goitik eta behetik eta estali moldea laberako paperarekin.
sartu xafletan ebakitako sagarra azalarekin mikrouhin labean 3 minutuz gehienezko potentzian. Kendu azala, birrindu tenedorearekin eta geroko gorde purea.
2- Bota irina, gasifikatzailea, bikarbonatoa, gatza eta intxaurrak katilu handi batera. Ongi nahastu eta geroko gorde.
3- Datilak nahastu eta txikitu olo-edariarekin, banilla-estraktuarekin eta ozpinarekin, nahasketa homogeneo bat lortu arte. Gehitu sagar-purea.
4- Platanoak zuritu eta birrindu krema bat lortu arte eta ondoren, nahastu datil eta sagar kremarekin.
5- Arrautzak irabiatu eta bota datil, sagar eta platano nahasketara.
6- Nahastu osagai umel horien nahasketa irunarekin. Nahastu mugimendu bilgarriekin ore homogeneo bat lortu arte.
7- Bota orea labeko papera duen moldera. Gainean kokatu erditik ebakitako platano bat.
8- Sartu labera 55-60 minutu bitartean edo erdigunean orratz bat sartzean hura siku ateratzen denera arte.
9- Behin prestatuta, atera labetik eta utzi hozten sareta baten gainean kontsumitu ahal izateko.
Nutrizio aldetik kalitatezko errezeta da azukrea platanoaz gain, datilagatik, kanelagatik eta banillagatik ordezkatzen duelako gozotzeko, eta gainera irin-integralez egina dagoelako. Ordezkapen hauek zuntza, proteinak, bitaminak eta mineralak bezalako propietate osasungarriak ematen dituzte gainera. Frutetatik datozen azukreak, osorik daudenez ez dute gehitutako azukreen eraginik. Koipeen neurrizko edukia intxaurretatik dator gehien bat. Koipe ez ase kardioosasungarriak dira. Egokia da. Arrautza-begetarianoentzat. Arrautza-esne begetarianoentzat esnea erabiltzen bada edari begetalaren ordez.
Osagaiak (10 personas)
- -t350 gr. platano heldu (3-4 platano) n
- -t150 gr. datil hezurrik gaben
- -t125 ml Olo-edari (edo beste edozein)
- -tBanilla-estraktu 2 koilaratxokada
- -tSagar-ozpin koilakatxokada 1n
- -t75 ml sagar-pure (erre-sagar handi 1)nn
- -t2 arrautza “M”n
- -t200 gr. olo-irin integraln
- -tgasifikatzaile koilaratxokada 1n
- -t Bicarbonato Sodiko koilaratxokada 1n
- -tGatz koilaratxokada ½ n
- -t90 gr. intxar lodu txikitutan
- -tplatano bat erditik zatituta luzetara, apaintzekon
- -tOlo-malutak apaintzeko
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
