Osasuna

Festetarako errezeta osasungarriak. Ez ahaztu lekaleak eta barazkiak!

Lekaleak, barazkiak eta Gabonak. Arraroa da, ezta? Esan dezagun ezohikoa dela, baina etengabe aldatzen ari diren garai hauetan Gabonetako menua birpentsatzea ez da ideia txarra. Ahal dela, osasungarriagoa eta prestatzeko errazagoa izan daiteke hauek erabilita, adibidez: kontserbako lekaleak espeziekin, hala nola kurkuma, kardamomoa eta martorria.  

Gabonetako menua pentsatzeak eta hori denen gustukoa izateak buruhauste ugari ekar ditzake. Dena zailagoa izan daiteke mahaikideetakoren bat zeliakoa edo beganoa bada edo gure iloba “fit” bada eta plater osasungarriak nahi baditu beti. Eta hori gutxi balitz, kontuak egin behar dira. Statistaren arabera, 2019an espainiar bakoitzak 173 euro gastatu zituen batez beste Gabonetako otorduetan. Lekaleekinegindako errezetakarrazoizko prezioa duten aukera izan daitezke, eta, gainera, oso osasungarriak dira eta sukaldean era askotara presta daitezke.

 

Gabonak lekaleekin: originalak eta osasungarriak 

Lekaleak dituzten errezetak ez daude normalean Espainiako Gabonetako menuetan, baina, Italian Gabon zaharrean jaten dituzte, izan ere, tradizioak dio, Erromatarren garaietatik, urte berrirako zortea ekartzen dutela. Errezeta osasungarri eta berritzaile asko daude lekaleekin egin daitezkeenak, eta, horien bidez, betiko platerak berrasmatu ditzakegu, mahaikide begetarianoei, zeliakoei edo osasunagatik gantz gehiegi dituzten otorduak izan ezin dituztenei lekua egin diezaiekegu. 

Festa hauetan mahaikideak aho bete hortz uzteko lekaleekin egindako errezetak bilatzeko garaiz gabiltza oraindik. Azken bi urte hauetan gure osasuna gehiago zaintzen eta denbora gehiago probesten ikasi badugu, zergatik ez egin gauza bera Gabonetako menuarekin? 

 

Landare-proteinak lehenetsi

Nutrizionistak eta osasun arloko agintariak bat datoz: gure dietan animalia-jatorriko proteinak murriztu (ez kendu) eta landare-proteina ehunekoa handitu behar dugu, izan ere, gantz ase gutxiago eta azido uriko gutxiago dituzte, besteak beste. Baina, garrantzitsuena: beste mantenugai eta substantzia onuragarriak dituzte, hala nola zuntza, gantz osasungarriak, bitaminak, fitokimikoak, mineralak… Oso-osoak! 

Zuntz gehiago, mesedez

Askotan Gabonetako ospakizunetan betekada handiak izaten ditugu eta ordutegiak aldatzen dira. Erraza da heste-igarotzea mintzea. Lekaleen zuntzak hori hobetzen lagunduko digu. Bazenekien 100 gramo txitxiriok 18-20 gramo zuntz ematen dituztela, eta babarrunek 23-32 gramo artean, barietatearen arabera? Ia egunean gomendatzen den zuntz kantitatearen erdia (25-30 gramo artean)! Gainera, zuntzak asetasuna ematen du; beraz, otorduak hain oparoak ez izaten lagunduko digu.  

 

Ezin hobeak begetarianoentzat

Lekaleek berebiziko garrantzia dute dietan, batez ere begetarianoan eta beganoan. Oso elikagai-talde handia da (20.000 lekale espezie baino gehiago ezagutzen dira) eta, hala, gure menuan aspertzera heldu gabe sar ditzakegu: babarrunak, txitxirioak, dilistak, soja eta deribatuak (edamamea edo tofua), babak, indabak, azuki babarrunak, eskuhoriak, ilarrak… 

Gainera, egun batetik bestera gorde daitezke, baina izoztu ere; horregatik, ezin hobeak dira batch cooking egiteko. Laburbilduz, bizi luzea dute bai gordinik baita kontserban eta izoztuta ere. Aliatu onak dira beti despentsa-hondokoan izateko eta potaje bat egiteko erabiltzeko, entsaladan botatzeko edo ilar izoztuekin egindako salteatu gozo eta azkar bat prestatzeko, adibidez. 

 

Intsulinaren kontrola

Bazenekien lekaleek gluzemia-indize baxua dutela (babarrun zuriak GI: 32; txitxirioak: 39; dilistak: 42)? Horrek esan nahi du odoleko glukosa (azukrea) poliki eta pixkanaka igotzen dela, gorabehera handirik gabe. Horregatik dira karbohidrato egokiak diabetikoek eta intsulina arazoak dituzten pertsonek hartzeko. 

 

Abantailak sukaldean

Lekaleekin egindako errezeten abantailetako bat da menua ordu batzuk lehenago presta daitekeela (baita izoztu ere). Gonbidatuak iristen direnean, nahikoa da proposamen harrigarri bat egitea: babarrunak orburu eta muskuiluekin edo babak bakailaoarekin. Horrek bi abantaila ditu. Lehen abantaila da osagaien bila izaten ditugun azken orduko presak saihesten ditugula, eta elikagai batzuen igoerari aurrea har diezaiokegula. Horrela familiartean egon gaitezke, elkarrekin egotea garrantzitsuena den egunean. Bigarren abantaila da, nutrizio-profil osoa duen elikagaia denez, plater bakar bihur dezakegula (aperitiboak eta postrea alde batera utzita).   

 

Originaltasuna

Beti menu berdina prestatzeaz nazkatuta? Aurten aukera bat eman diezaiekegu beste plater batzuei: babarrun zuriak txirla eta perretxikoekin, adibidez. Edo, zergatik ez plantxan egindako endibiekin ondutako dilistak? Biak lehen plater bero gisa zerbitzatzeko aukera ona dira. Beste lekale bat probatu nahi baduzu eta ukitu exotikoa eman, zerba eta txitxirio currya aukerarik onena izan daiteke.

Eta hasierako mokadu gisa hummusak ez du inoiz hutsik egiten. Are gutxiago azenario gordinekin edo tipula karamelutua duten gure tostadatxoekin laguntzen baduzu. Mahaiari kolore-ukitua eman nahi diozu? Prestatu hummus mix bat: morea, erremolatxa gehituta; gorria, piperra gehituta; berdea, ahuakatea gehituta…  

Hummus de pimiento rojo y jalapeño
Hummus con aceite de oliva

Lekaleak dituzten platerak festarik ez dagoen egunetarako 

Enpresa-afarietatik eta unibertsitateko ikaskideekin eta lagunekin ditugun otorduetatik hasi eta familia-bilera handietara arte. Ezin da beti dieta orekatua egin egun horietan, eta, beraz, menu osasungarria ziurtatu dezakegu elkarretaratzerik ez dagoen egunetan eta lekaleak eta barazkiak dituzten platerak bazkaldu edo afaldu. 

Janaria prestatzeko gogorik ez dagoenerako. Une egokia da kontserbako lekaleak erabili eta plater azkar eta osasungarri bat prestatzeko. Entsaladan, curry, arroz eta barazkiekin, edo mokadu gisa: babarrun-hummusa edo txitxirio espeziatuak. 

Entsalada gozo eta errazak. Txitxirio eta kinoa tabule faltsua, dilista entsalada epela edo labean egindako barazki eta dilista entsalada.  

Begetarianismoan hasteko lehen urratsak 

Betiko lekaleak landare-proteina ugariko elikagaiak dira, beraz, egokiak beganoentzat. Ez dira tofua edo tenpea bezain exotikoak (egia esan, sojarekin egiten diren lekaleak dira). Batzuen eta besteen artean hamaika errezeta daude, aspertu gabe egin ditzakezunak menu beganoak egin nahi izatekotan. Gehiago jakin nahi baduzu, hemen hasiberrientzako aholku errazak emango dizkizugu. 

Lekale osasungarriak dituzten eta % 100 begetarianoak eta beganoak diren hainbat plater proposatzen dizkizugu:

 

Lekaleak errezeta gozoetan? Noski! 

Espainiako sukaldaritza-tradizioan lekaleak gozogintzan erabiltzea ohikoa ez den arren, txitxirio-irinak nahiz pure egindako dilista egosiek intentsitatea eta mamitasuna eman diezaiekete gure elaborazio gozoenei. 

Arrautzari alergia dion edo beganoren bat al dago etxean? Egositako lekaleen Aquafaba (barazki egosiekin batera dagoen likido likatsu hori) arrautzaren ordez erabil daitezke zure bizkotxoetarako eta beste errezeta batzuetarako. 

Hona hemen gure aukera gozoenak: 

  • Brownie-a. Liho-haziak nahastuko ditugu babarrun gorri egosiekin, kakao-hautsarekin, olo-gurinarekin eta brownie gozoa laberatu ahal izango dugu. Zer deritzozu babarrun beltzez egindakobrowniebegano honi?
  • Gabonetako mooncake-a. Ekialdeko Asiako sukaldean ohikoa den pasteltxo bat da, babarrun gozoen orez egina. 
  • Txokolate beltzean bustitako txitxirioak. Txitxirio egosiak, % 70 txokolate beltza eta kanela edo espezia ukitu bat nahierara. Txitxirioak labean txigortuko ditugu, eta prest daudenean txokolatean bustiko ditugu.  

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
371669