Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Itzali gastua, piztu aurrezpena

Oso erabilgarriak diren gomendio batzuk

Energia aurreztean, dirua aurrezteaz gain, mundu jasangarriago bat lortzen dugu. Energia-eraginkortasunari esker, beti bezain eroso gaude, gutxiago Kontsumituz.

Izan ere, familiok herrialdearen energiaren % 30 kontsumitzen dugu guztira (% 18a etxeko erabileretan eta beste % 12a autoa erabiltzearen ondorioz).

Aurkeztu nahi dizugun kanpaina hau kontsumitzaileen eskaeretatik sortu da, ingurumenari buruz azkenekoz egin ziren Kontsumitzaileen Fokuetan beraien eguneroko erabileran energia aurrezten laguntzeko informazioa eskatzen baitziguten.

Etxean energia aurrezteko gida honetan, IHOBEk, EEEk (Energiaren Euskal Erakundeak) eta IDAEk, Industria Ministerioaren mendeko erakundeak, abalatutako gomendioen berri emango dizugu.

Etiketari ondo begiratu

Etxetresna elektriko beri bat erostean , a, a+ edo A++ motako tresnak aukeratzea gomendatzen da BETI.

Gama zuriko etxetresna elektrikoak, labe elektrikoak, aire girotua eta argi-iturriak oso normal erabiltzen ditugu etxeetan; denek etiketa energetikoa delakoa erakusteko obligazioa dute. Etiketa, izan ere, balio handiko informazio-tresna da kontsumitzailearentzat.

Etiketek zati komun bat dute, markari, tresnaren izenari eta eraginkortasun energetikoaren motari erreferentzia eginez, eta beste zati bat, etxetresna elektrikoaren ezaugarriei buruzkoa.

7 eraginkortasun mota daude, eta kolore eta letra bidez identifikatzen dira. Eraginkorrenak berdeak eta A letrakoak dira, eta eraginkortasun txikienekoak, berriz, gorriak eta G letrakoak. Modelo berria aukeratzean, A, A+ edo A++ motako tresnak erostea gomendatzen da, antzeko prestazioekin energiaren kontsumoa ia hiru aldiz handiagoa izan baitaiteke G motako etxetresna elektrikoetan A motakoetan baino. Adibidez: A+ motako hozkailu batekin ia 400 euro aurreztuko ditugu urteko energiafakturan, eta 2,2 tona CO2 gutxiago isuriko ditugu atmosferara horren erabilera-bizitzan.

Sukaldea

Energia gehien kontsumitzen den etxeko lekua da. Hozkailuak bakarrik elektrizitatearen ia % 18 kontsumitzen du.

Gaur egun, ia etxe guztietan daude hozkailua eta arropa-garbigailua. Garbigailuak kontsumitzen du energia gehiena, hozkailuaren eta telebistaren ondoren. Batez beste, 3-5 aldiz erabiltzen da astean zehar.

Gainera, lau etxetatik batean ontzi-garbigailua dago. Etxetresna elektriko horren mitoak dioenez, energia asko kontsumitzen omen du. Bonn-eko Unibertsitateak 2003an egindako azterketa batek dioenez, ordea, ontzi-garbigailuak azterketan parte hartutako pertsona guztien ontzi kopuru bera garbitzen du, baina % 40 ur eta energia gutxiagorekin.

Erabilitako energiaren arabera, sukaldea gas edo elektrizitate bidezkoa izan ohi da (ohiko erresistentziak dituena, bitrozeramikazkoa nahiz indukziozkoa). Indukziozkoak dira denetan bizkorrenak eta eraginkorrenak.

Egongela

Telebista edo berogailuaren termostatoa bertan egoten dira. Biek kontsumitzen dute energia asko.

Espainiako etxe guztiek telebista bat daukate gutxienez, eta normalean egongelan egoten da.

Berogailua eta aire girotua ere egongelatik kontrolatu ohi dira. Familiek gastatutako energiaren % 41 inguru etxea berotzeko erabiltzen da, hain zuzen ere.

Aire girotuarekin % 30 baino gehiago aurrez daiteke energian, eguzkiak gehien jotzen duen leihoetan eguzki-oihalak jarriz gero, etxean aire beroa sartzea eragotziz gero eta paretak nahiz sabaiak egoki isolatuz gero.

Logela

Ordenagailuan lanean, irakurtzen, ikasten ari garela, energia asko kontsumitzen dugu etxeko logeletan denbora igarotzen dugunean.

Argia nahitaezkoa da gure bizitzan, eta bera da etxearen energia-behar garrantzitsuenetako bat: izan ere, elektrizitate-fakturaren ia % 18 argiak eragindakoa da. Gastua ez da argiarena bakarrik; ordenagailua edo bestelako tresna batzuk ere badaude, gaur egun, etxeen erdian baino gehiagotan.

Keinu sinple batzuekin, ordea, aurrez dezakegu. Esate baterako: betiko bonbillak kontsumo txikikoekin ordeztuz gero, 15 euro arte aurrez dezakegu urtean, eta tona erdi CO2 gutxiago isuriko dugu haien erabilerabizitzan zehar.

Komuna

Espainiako etxetan, % 26ra iristen da ur beroaren kontsumoa. Berogailuaren ondoren, gure bigaren kontsumo-fokua da.

Bi sistema nagusi daude: istantekoak, hau da, ura eskatzen den unean berotzen dutenak (gas-berogailuak, ur beroaren eta berogailuaren galdara mistoak…), eta metatze bidezkoak (bero-galdarak edo beroponpak). Azkenak dira zentralizatu gisa gehien erabiltzen direnak.

Istantean berotzen dutenak mugatuak dira, eta ur beroa eskatzen den bakoitzean galdara piztu egiten da. Etengabe pizten eta itzaltzen egon behar horrek dezente handitzen du kontsumoa.

Metatze bidezko sistemak dira eraginkorrenak, eta izan daitezke kanpokoak (ura berotu eta tanga batean gordetzen da) nahiz barrukoak (ura metagailuaren barruan berotzen da).

Garajea

Espainian kontsumitzen den energia guztiaren % 12 ibilgailu pribatuak hartzen du.

Esate baterako, familia guztietan dago auto bat, eta horrek erabiltzaileari kostu energetiko sortzen dio; baina baditu bestelako kanpoko kostuak ere: zaratak, auto-ilarak, kutsadura. Horrelako ondoriorik ez izateko bi aukera dauzkagu:

  1. Autoa gutxiago erabiltzea eta eraginkorragoak diren garraioak erabiltzea, esaterako, trena eta autobusa. Lanera joateko erabiltzen ditugun autoen kopurua % 1 jaitsiko balitz, erregaietan 20 milioi litro baino gehiago aurreztuko genituzke.
  2. Modu eraginkorrean gidatzea. Horrela, erosotasuna hobetzen da, bide-segurtasuna areagotzen da, bidaia lehenago egiten da eta gainera, erregaiaren eta horrekin zerikusia duten isuri kutsatzaileen kontsumoa gutxitzen da, baita mantentzearen kostua ere. Zehazkiago esanda, erregaia eta CO2- ren isuriak % 15 aurrezten dira batez beste.