Aurreztu fakturan

hilero

% 4

Euskaltel edo Virgin telco-rekin, behar duzuna bakarrik ordainduko duzu:

Fibra

Alta eta instalazioa
barnean hartzen dira, doan

Movil

Dei
mugagabeekin

TV

90 kanaleraino eta
4K deskodegailua Android TV-rekin

Nola lor dezakezu?

Erraz-erraza da. Euskaltel* edo Virgin telco-ren** promozio honetan izena emateko, sakatu "Nahi dut", konfiguratu gehien gustatzen zaizun eskaintza, eta osatu kontratazioa telefonoz.

Hala, hil bakoitzaren hasieran, telefono-fakturaren % 4 jasoko duzu EROSKI club-en.*

Bazara Euskaltel edo Virgin telco-ren bezeroa?

% 4a lor dezakezu, hala ere. Sakatu "Nahi dut" informazio gehiago lortzeko.

Aukeratu eskaintza hauetako bat:

Aurreztu % 4 hemen:

Euskaltel

Aurreztu % 4 hemen:

Virgin

Euskaltel edo Virgin telco-ren tarifetako bat kontratatzen duten EROSKI club-eko bazkideentzat eta Euskaltel edo Virgin telco-ren bezeroentzat izango da baliozkoa eskaintza. EROSKI-rekiko duzun loturari buruzko informazio hori (bai eta, Euskaltel edo Virgin telco-ren zerbitzuetako bat kontratatzen baduzu, eskuratzen duzun Euskaltel edo Virgin telco-ren zerbitzuaren erreferentzia ere) EROSKI club-eko bazkide-profilean gordeko da, eta EROSKI club-en izena ematean onartu zenituen Pribatutasun-gidalerroen arabera tratatuko. Euskaltel edo Virgin telco-ren eskaintza osoa erakutsi ahal izateko, "Nahi dut" sakatzen duzunean, Euskaltel edo Virgin telco-ren webgunera birbideratuko zaitugu; horrela, zurekin harremanetan jartzeko telefono-zenbaki bat ematen badiezu, informazio gehiago lortu ahalko duzu telefono bidez. Promozioaz baliatzeko, EROSKI club-eko txartelaren zenbakia jakinarazi behar zaio Euskaltel edo Virgin telco-ri, eta hala egingo dugu haien webgunera birbideratzen zaitugunean; ez baduzu osatzen promozioarekin erlazionatutako kontratazioa, Euskaltel edo Virgin telco-k ezabatu egingo ditu zure datuak bere datu-basetik.

Hil bakoitzaren hasieran, eskuratutako aurrezpena EROSKI club-eko txartelean sartuko dizu EROSKI-k. Zenbateko hori EROSKI-n egindako hurrengo erosketetan trukatu ahalko duzu. % 4a kalkulatzeko, EROSKI club-eko bazkidearen Virgin telco edo Euskaltel-eko hileko fakturan ageri den guztizkoa hartzen da kontuan; zenbateko horretatik, kendu egiten dira zergak, terminalak eta balio erantsiko zerbitzuak (hala nola Netflix), eta promoziotik kanpo geratuko dira indarreko hilean markari zenbatekoren bat ordaindu ez dioten bezeroak. Promozio hau ezin da metatu Euskaltel edo Virgin telco-k eskainitako bestelako fidelizazio-deskontuekin; zein promozio aplikatu nahi duen aukeratu ahalko du beti bezeroak.