Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Bere webguneak ahalik eta pertsona gehienen topagune bihurtzeko konpromiso sendoa hartu du EROSKIk, inor baztertuta gera ez dadin. Eta horrek esan nahi du gure webguneek bereziki prestatuta egon behar dutela elbarritasunen bat nozitzen duten pertsonek errazago nabigatu ahal izan dezaten.

Estandarrekin bateragarria

Gure webgunea beti ari da bilakatzen: orain, adibidez, WAI (Web Accessibility Initiative www.w3.org/WAI/) ekimenaren gidalerroek agindu bezala ari gara lanean; ekimen horrek dioenaren arabera, ororentzat eskuragarri izango diren web edukiak sortzean nazioarte mailako estandar jakin batzuk bete behar dira.

* XHTML 1.1 (garatzen ari gara)

* CSS (garatzen ari gara)

* WAI-AAA (garatzen ari gara)

Etengabeko bilakaera hori dela eta, gure web guzti-guztiek oraino ez dute aipatu estandar guztiak betetzen, bai ordea horietako gehientsuenek.

Diseinu malgua

Webaren maketazioa aldarazi dugu, erabiltzaileak testua ez ezik web osoa ere nahi duen neurrira ekarri ahal izan dezan. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu nahi baduzu, baduzu egiteko aukera:

* gurpiltxoa daukan sagua baliatuz: "ctrl" tekla sakatu eta gurpiltxoa aurrera eta atzera eraginez.

* teklatuaren bidez:

o "ctrl" + "+" teklak sakatuz, handitzeko

o "ctrl" + "-" teklak sakatuz, txikitzeko

* nabigatzaileko menuaren bitartez: "ikusi" > "testuaren tamaina".

Estekak

Esteka batzuen testuak ez du destinoa osotoro deskribatzen: horietako gehientsuek title atributuak dauzkate, argibidea bertan ematen delarik.

Posible denean, estekak testuingurutik kanpo ere adiera izateko moduan idatzi dira. Nabigatzaile batzuek (JAWS, Home Page Reader, Lynx eta Opera, adibidez) oraingo orritik esteka zerrenda atera dezakete, erabiltzaileari zerrenda horretatik nabigatzeko aukera emanez. Hori gogoan izaki, estekak ez daude bikoizturik eta, hala badaude ere, eduki berera eroango gaituztelako daude bikoiztuta.

Ez dago javascript pseudo-estekarik: esteka guztiak baliagarriak dira zeinahi nabigatzailetan, are javascript desgaituta dagoenean ere.


EROSKI.es gunean ere

Eroski NATUR
Eroski basic
Supermercados e Hipercercados EROSKI