Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Pertsonen arteko aukeren berdintasuna eta erabateko prestakuntza iraunkorra sustatzen dugu, potentzialtasun profesionalak eta norberaren garapen pertsonala uztartzen dituen proiektuan sinesten dugu eta.
Kooperatiba baten eta bestelako enpresa baten arteko alde nagusietako bat langileari parte hartzeko ematen zaion aukera da. EROSKI-n, parte hartze hori enpresaren ardatz nagusietan antolatzen dugu:
Negozioaren eraginkortasuna eta garapen iraunkorra elkargarri bihurtzen ditugu, gure produktu, zerbitzu edota jarduerak dagozkien alderdi guztiekiko —hau da, bai enpresa osatzen dugun pertsonon kolektiboa, baita dihardugun ingurunea ere— interakzioak aintzat hartuta.
Gure iritziz, gure jardueraren zeinahi alorretan berrikuntza beharrezkoa da enpresak aurrera egin dezan eta gure jarduerak gizartean eta kontsumitzaileengan sortarazten dituen itxaropenetara egoki gaitezen.
Ohiko kudeaketan kontsumitzailearen osasunaren eta segurantziaren defentsa integratzen dugu, produktu osasungarri eta seguruak eskainiz eta informazio gardena, osatua eta baliagarria emanez.