Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI Ekarpenak EROSKIk eskaintzen duen produktu finantzario bat dira eta Balio Merkatuaren arauen menpe daude. AIAF errenta finkoko merkatuan kotizatzen dute eta hasieratik kotizazio egonkorra izan dute eta balio nominaletik gertu, eta horrek erakusten du nola produktu honen eskaria eskaintza baino handiagoa izan den.
EROSKI Ekarpenen errentagarritasuna ez dago EROSKIren emaitzen menpe. Merkatuaren baldintzak edozein izanda ere, EROSKI Ekarpenek beti errentagarritasuneko diferentzial positiboa eskaintzen dute (gure kasuan euriborrarekin lotua, merkatuan gehien erabili ohi den adierazleetako bat eta diruak une jakin batean duen prezioa islatzen duena)
Produktuak ez dauka epemuga jakinik; beraz, betiko jaulkitzen da. Halere, EROSKIk jaulkipena aurretiaz amortizatu lezake, osorik zein partzialki, ordainketa egin eta bosgarren urtetik aurrera.
Hona hemen jaulki ditugun EROSKI Ekarpenen gaineko foiletoak:
2002. urtea
EROSKIren Menpeko Finantza Ekarpenak harpidetzeko Eskaintza Publikoa
(PDF artxiboa 936 KB)
[deskargatu]
2003. urtea
EROSKIren Menpeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
(PDF artxiboa 972 KB)
[deskargatu]
2004. urtea
EROSKIren Menpeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
(PDF artxiboa 120 KB)
[deskargatu]
2007. urtea
EROSKIren Menpeko Finantza Ekarpenen jaulkipena
(PDF artxiboa 896 KB)
[deskargatu]
Eroski Ekarpenak erosteko kantitaterik txikiena 1000 eurokoa da. Horretarako, zure ohiko finantza erakundera edo balio elkartera jo dezakezu eta titulu horiek eros ditzatela eskatu. Erakunde horiek ikusiko dute ea ekarpenik dagoen erabilgarri eta, hala bada, erosi egingo dituzte.
Jar zaitez gurekin harremanetan
Emaila: aportacioneseroski@eroski.es
Telefonoa: 902 540 340
Aurreko urteetan EROSKI Ekarpenek errentagarri direla erakutsi dute.
Beti errentagarritasuneko diferentzial positiboa eskaintzen dute, emaitzak edozein izanda ere.