Saltar navegación e ir al contenido

EROSKI contigo

Selección de idioma:

Estás aquí, dentro de la estructura EROSKI.es

Herramientas de la página


Aurkezpena

EROSKIn frankizia komertziala 70eko hamarkadan sortu zen. Laurogeita hamarreko urteetatik aurrera, frankiziaren formula hazteko aukera gisa agertu zen espiritu ekintzailea zuten enpresarientzat.

Hasieran, frankizia Aliprox ikurrarekin sortu zen, baina gaur egun bi frankizi sistema edo entseina ditugu:

  • ALIPROX frankiziaduna kontratu baten bidez lotutako bi aldeen arteko lankidetza formula da. ALIPROX izenekoak hurbileko establezimenduak dira, 250-700 metro koadro ingurukoak, gutxienez 2.000-2.5000 biztanle dituzten hiriguneetan daudenak. EROSKIk definitutako politika komertzialen pean dihardute, eta bezeroei elikadurako zerbitzu osoa eskaintzen diete (fabrikatzailearen markekin eta EROSKI marka propioarekin, eta freskoetan liderrak dira.
  • EROSKI/city frankizia integrala ere kontratu bidez lotutako bi aldeen arteko lankidetza sistema da, eta aukerarik onena da negozioan ikasi eta profesionalizatu nahi duen kudeatzailearentzat/inbertitzailearentzat. Frankizi horren bidez, inbertitzaileak EROSKI/city entseinaren konpromisoak barneratzen ditu, horren eredu fiskal eta komertziala, fidelizatzeko tresnak, etab. Elikadurako zerbitzu integrala eskaintzen dugu, negozioa garatzeko errentagarritasun eta irudi komertzial egokiarekin, informazio sistema aurreratuetan oinarrituta. Gure hornidura zerbitzua uneoro zure beharretara egokitzen da, eta prestakuntza eta babes komertzialeko zerbitzua etengabea eta oso zaindua da. Gardenak eta serioak gara harreman komertzialetan, eta inplikatu egiten gara negozioak arrakasta izan dezan. Amaierako bezeroak EROSKI/city establezimendu hurbiltzat hartzen du, beste batzuetatik desberdina, produktu freskoengatik, oinarrizko produktuen presio onengatik eta erosketak egiteko eskaintzen duen erosotasun eta azkartasunagatik. Establezimendu frankiziadunak kudeatzen dituzten taldeak harreman pertsonal hurbila eta adeitsua eskaintzen dute, eta bezeroei konfiantza transmititzen diete; halaber, bezeroek etxeko eguneroko erosketak egiteko beharrak asetzeko behar besteko aukera aurkitzen dute. EROSKI/city frankiziadunak 250-450 metro koadro inguruko dendak dira. Gaur egun, 285 zentro frankiziatu baino gehiago ditugu, Espainia osoan banatuta, eta gutxi gorabehera 12 urteko iraupeneko antzinatasuna dute, gure bezeroen gogobetetzearen erakusle gisa.

Abantailak

  • Segurtasuna, bermea eta etorkizuna:EROSKI/cityk eta Aliproxek merkatuan posizio ona eskaintzen dizute, EROSKI TALDEAren esperientzia eta babesari onura aterako baitiezu.
  • Ekimena:zeu zara zeure negozioaren jabea
  • Lehiakortasun handia: produktu aukera handia izango duzu preziorik onenean, bai fabrikatzaileen marketan, bai EROSKI marka propioan. Gainera, kalitaterik oneneko produktu freskoak segurtatzen dizkizugu.
  • Markaren irudia: publizitate eta sustapen plan etengabe bat izango duzu (foiletoak eta kartelak), salmentak eta irudia bultzatzeko.
  • Bezeroak leial bihurtzeko sistemak: EROSKI Red Visa txartela jartzen dugu bezeroaren esku, eroso ordaindu ahal izateko, baita Travel Club txartela ere, erosketak puntuekin saritzen dituena, opariekin trukatu ahal izateko.

Martxan jartzea

Hasieratik egongo gara zure ondoan:

  • Baliabideen eta finantzaketa beharren analisia: eskaintzen dizugu merkatu azterketa, bideragarritasun plana, diruzaintzaren azterketa eta ustiapen kontua.
  • Lokala bilatzea: gune interesgarriei buruz orientatzen zaitugu, behar dituzun metroei buruz, etab.
  • Aholkularitza:
    1. Espazioa ongi aprobetxatzea ezinbestekoa da gure bezeroek behar duten gama osoa eskaini ahal izateko. Zentroa diseinatuko dizugu, espazio erabilgarria optimizatu ahal izateko. Gainera, zure denda saltzeko prest jartzeko, behar dituzun hornitzaileei/ofizioei buruz dakigun guztia zure esku jartzen dugu. Prozesu osoan zehar gure aholkularitza izango duzu.
    2. Prestakuntza: negozioaren alderdi guztiak hartzen dituen prestakuntza zabala ziurtatuko dizugu. Hasierako prestakuntzaz gain, negozioa ireki eta gero ere, prestakuntza, aholkularitza eta babes komertziala etengabea izango duzu.
  • Tresnak: tresna teknologiko moderno eta aurreratu guztiak emango dizkizugu, denda eraginkortasunez kudeatzeko.
  • Logistika zerbitzua: eskaintzen dizugu zerbitzu logistikoa bezero bakoitzaren beharretara egokituta dago, plataforma propioak baitauzkagu bai produktu freskoetarako, bai elikagaietarako.
  • Merchandising ekipamenduak: : Muntaketa eta ezarpen lanetan laguntza ematen dugu, denda irekitzea bermatzeko.
  • Publizitate eta sustapen plana: denda irekitzeko plan zehatz bat izango duzu, zure negozioari egokituta, baita plan jarraitu bat ere, zure negozioa hazten jarraitzeko.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Zeure negozioa zuzendu nahi baduzu, kudeatzeko gaitasuna, izaera ekintzailea eta jendetasuna baduzu, eta negozio arrakastatsu batean inbertitzeko interesa baduzu, aprobetxatu aukera hau, eta jar zaitez gurekin harremanetan:

Posta elektronikoko mezu bat bidaltzeko, egin klik hemen.

Tel.: +34 902 540 340


EROSKI.es gunean ere

Memoria EROSKI 2009
Campaa Osasuna eta Ongizatea

Ayuda en el sitio de EROSKI: