Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Honelako establezimenduen azalera 4.500 eta 12.000 metro karraturen artekoa da eta bertan 50.000 produktutik gora daude salgai. Merkataritza gune, hiri handi eta eskualde buruetan daudela, produktu freskoen kalitate, aniztasun eta prezioa dituzte ezaugarri bereizgarriak. Horrekin batera, bazar, ehun eta etxetresna elektrikoetako gama ere berariaz azpimarratzekoa da. Ikus hipermerkatua bilagailuan
700 eta 2.000 metro karraturen arteko salmenta aretoak dituztela, produktu gama zabala eskaintzen dute. Produktu freskoetan aukera handia dute eta elikagaietan, berriz, hobetu ezinezko eskaintza, oinarrizko produktuetan batik bat. Doako parkinga daukate. Ikus EROSKI/center bilagailuan
Hiriguneetan dauden denda hauek 450 metro karratu inguruko azalera dute eta bertara doan bezeroak eguneroko erosketa eroso eta azkar egin ahal izango du. Alderdi sendoenak: produktu freskoen aukera zabal-zabala eta oso prezio lehiakorrak oinarrizko produktuetan; horiekin batera, bezeroarenganako zerbitzu gertuko eta adeitsua. IkusEROSKI/city bilagailuan
Gastuaren kudeaketa zorrotz eta zehatzari esker, EROSKI-ren gasolindegiek kalitate bereko erregaia eskualdeko preziorik hoberenean eskaintzen dute, zerbitzu azkar eta erosoa emateaz gainera. IkusEROSKI/gasolineras bilagailuan
Etxerako zazpi mila artikulu eta marka dituelarik, gure online supermerkatua erostea erraz-erraza da. Gure denda tradizionalen sarean bezala, hemen ere prezio lehiakorrak ez ezik,. kalitate eta zerbitzuaren berme berbera ematen ditugu. Bezeroak, gainera, ez du erosketa ordainduko berau etxean entregatu eta bere adostasuna eman aurretik. Elikagaiak | Teknologia | Electro Hogar
Funtzio anitzeko stand hauetan aseguru, mailegu eta antzeko produktuak komertzializatu, atzerrira bidalketak egin edo, areago, oporretarako etxebizitza eros daiteke (berme birekin: sustatzailearena eta Eroski-rena). Hori dena sukurtsalean bertan, gure adituen aholkularitzaz eta modu-moduko prezioetan.
Aholkularitza eta tratamendu profesionalaz gainera, berariazko oporraldiak moldatzea ere bereizgarri du gure eskaintzak. "Q de Calidad Turística Española" izendapena (bitan) eta lan prozesu denetan ISO 9001:2000 Egiaztapena eskuratu dituen bidai agentzia espainiar bakarra gara Web: EROSKI/viajes | IkusEROSKI/viajes bilagailuan
Eroski Bidaiak-eko enpresa bidaietarako linea, neurrirako paketeetan espezializatuta, enpresen kongresu, konbentzio eta pizgarri bidaiak antolatzen ditu. Honek ere erdietsi du "Q de Calidad Turística Española" izendapena eta ISO 9001:2000 Egiaztapena lanpostu denetan.
EROSKI hipermerkatuen ondoan daudela, optika hauen bereizgarriak dira merkatuko marka nagusien aukera eskaintzea eta hainbat artikulutan —eustoin, kristal, kontaktu lente, likido, etab.— prezio ezin hobeak izatea. Beste alderdi indartsuetako bat, gure optikari diplomatuen aholkularitza espezializatua da. Ver EROSKI/ópticas en el lozalizador
Profesionalen artapen eta aholkularitzan oinarrituriko edertasun artikuluetan espezializatutako denda hauek lurrindegi, kosmetika eta tratamendu alorretan marka behinenetako produktuak eskaintzen dituzte. Higiene pertsonal eta drogeriako produktuek osatzen dute eskaintza.
Kirola praktikatzeko eta horri dagozkion zerbitzuak (konponketak, etab.) emateko artikulu berrienetan espezializaturik Forum Sport dendetan era guztietako kirol jarduerak egiteko lehen markak eskaintzen dituzte prezio egoki-egokian. Aholkularitza espezializatua eta saldu osteko zerbitzua dira gaika antolaturik dauden establezimendu hauetako alderdi sendoenetako bi.
Denda eredu berri bat da hau, 16 urte arteko seme-alabarik duten famili giroei zuzendutako kultura, hezkuntza, jolas eta aisialdirako produktuetan espezializatuak baitaude dendok. Bertan azpimarratzekoak, jarduera tailerrak eta jarrera ez sexista eta ez belikoa, Abac-en ez baitaude salgai produktu sexistak, ezta belikoak ere.
Guztiz prezio lehiakorrak eta erabateko gardentasunez aritzeko konpromisoa dira telefonia mugikorreko operadore birtual honen bereizgarriak EROSKI/móvil