Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Kooperatiba gara. Gure eredu sozio-enpresariala beste askorena ez bezalakoa da eta gure xedea kalitatezko enplegu iraunkorra sortzea da.
EROSKIn sartzen diren pertsonei eskain diezaiekegun kalitatearen berme hoberena jabetzat sartzea da. Enpresa zurekin egin nahi dugu eta.
Lana ez ezik, beste zerbait ere eskaintzen dugu: munduan berdingabea den enpresa proiektu batean parte hartzeko aukera ere ematen dugu. Gure ereduko beste enpresarik ez da inon. Dagoeneko 50.000 langile baino gehiago gara eta aurrera goaz 50.000 jabetik gora izateko bidean.
Pertsonak prestatzea erronka hartu duen erakundea aurkituko duzu hemen. Izan ere, horixe da formazioaren gure definizioa:
"Grupo Eroski osatzen duten pertsonen ezagutza eta gaitasunak beren ibilbide profesionalean zehar bermatzea, haien erabateko garapena bideratuz eta haien motibazioa eta gogobetetzea sustatuz, Grupo Eoskiri beraiek era iraunkorrean beren ahalmen pertsonal eta profesional osoa eman diezaioten; hori dena, erakundearen politika eta estrategien arabera eta Balio Korporatiboei jarraituz."
Erakunde honek bere arrakasta, hitz batez, bera osatzen duten pertsonen arrakastan oinarritzen du.
Gure enpresa lan bazkideek eta kontsumitzaileek berdintasunez gobernatzen dutela?
Eredu horren araberako enpresarik handiena garela munduan?
Hainbat areatan, hala nola Informatikan, Pertsonalean, Erosketetan, Logistikan, Ekonomiko Finantzarian edota Kontsumoan 1.000 pertsona baino gehiago ari garela lanean?
Gure azken emaitzen %10etik gora gizarteari itzultzeko konpromisoa hartua dugula?
Beren lan alorrean lidergoa hartzeko prest dauden pertsonak bilatzen ditugu, lanerako gaitasuna dutenak, solidarioak, ilusiodunak, ekintzaileak, beren eskubide eta obligazioekin zorrotz direnak. Enpresa proiektu batean lanean jarduteko eta beren buruaren garapenaren protagonista bihurtzeko prest dauden pertsonak.