Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Solo en EROSKI, cambia GRATIS tus bolsas reutilizables

Poltsekin dugun historia

EROSKIn denbora luze daramagu poltsa berrerabilgarriak apustu egiten erabilera bakarreko poltsak ordezkatzeko. Poltsa mota hauek oso harrera ona izan dute beti gure dendetan.

2007an plastikozko ia 2.700.000 poltsa gutxiago erabili genituen gure bezeroen laguntzari esker. Gainera, kamiseta itxurako poltsei (ohiko poltsak) koloragarrien zati handi bat kendu diegu; horrekin, urtean 63.000 kilo polietileno eta 75.600 kilo koloragarri aurreztu ahal izan ditugu.

Ondoren, 2008an, poltsa berrerabilgarrien erabilera zabaltzeko asmoz, WWWF/Adenarekin elkarlanean aritu gara, eta beste urrats bat egin dugu aurrera. Proiektu bat abian jarri genuen berrerabilgarri diren hiru poltsa mota denda gutxi batzuetan probatzeko. Erabili ez ziren plastikozko poltsekin aurreztutako dirua ingurumen alorreko proiektuetara bideratu genuen.

2009ko ekainetik aurrera, EROSKIko hipermerkatu guztietan ditugu eskuragai poltsa berrerabilgarriak. Eta 2009ko irailetik aurrera EROSKI/Center et EROSKI/City supermerkatuetan ere baditugu poltsa horiek.

2010eko martxoan gure dendetatik erabilera bakarreko poltsak eliminazioa hasi genuen.

Ezagut itzazu CO2ren igorpenak gutxitzeko EROSKIren beste ekimen batzuk