Saltar navegación e ir al contenido

bideojokoak, jostailuak, telefonia mugikorra eta teknologia modu arduratsuan erosteko aholkularitza eskaintzen dizugu
Deitu eta pedagogia pertsonalizatuaren bidez aholku emango dizugu 902 540 846
80ko hamarkadan bideojokoek merkatuan lur hartu zutenetik, ez zen atzera bueltarik izan. Geratzeko etorri ziren. Bideojokoak etengabe ari dira bilakatzen, behin eta berriz eraldatzen, eta gaur egun gero eta hobeak diren aukera erakargarriak jartzen dizkigute eskura, gazteen... eta ez hain gazteen eskaeren artean indar handia hartuz.
Gazteenak bakarrik ez, kontsola inguruan jolasean ari diren familiak ikusteak ez gaitu jadanik harritzen.
Izan ere, bideojokoek halako kezka sozial bat eragin zuteneko garaitik, azterketa ugari plazaratu da bideojokoek bai hezkuntzan bai jolaserako eskaintzen dizkiguten ekarpenen onurez.
Gainera, PEGI kodea indarrean jarri izanak laguntza handia eman die aita, ama eta hezitzaileei, izan ere, kode horrek bideojoko bakoitzak dituen edukiei eta transmititu ditzakeen balio eta kontrabalioei buruzko informazioa ematen du. Hala, pertsona helduok gaztetxoenen esku jartzen ari garena kontrola dezakegu.
Bideojokoa ez da interesgarria gaztetxoenen artean trebetasunak lantzeko soilik. Horretaz gain, zure seme-alabekin denbora partekatzeko aitzakia ezin hobea ere izan daiteke.
Europako PEGI sistema informatiboak adinaren eta eduki-deskribapenaren arabera sailkatzen ditu bideo-jokoak. 2003an jarri zen indarrean, eta ordutik martxan dagoen informazio-koderik zorrotzena da. PEGI sistemaren helburua bideo-jokoak aukeratzen erraztea da eta, horretarako, karatula bakoitzean PEGI kodearen zigiluak ikusiko dituzu, jokoaren edukiaren berri izan dezazun eta, azken finean, txikienek haientzat egokiak ez diren edukiak ikus ez ditzaten...
Informazio horretan, bideo-jokoen edukiak adinen arabera (3, 7, 12, 16 eta 18 urtetik gora.) sailkatzen dituzten adierazleak ikusiko ditugu.
Bestalde, bideo-jokoen edukia deskribatzen duten zigiluak hauek dira:
Hizkera gordina
Diskriminazioa
Beldurra
Drogak
On Line
Indarkeria
Jokoa
SexuaBideojokoen ondorio positiboak, hein handi batean, gurasoen inplikazioaren, hautaketa egitean jartzen den arretaren eta erabiltzeko arauak modu egokian adostearen mende dago. Eta arauak diogunean, kontu hauek aipatzen ari gara: denbora, lekua, joko mota, jarrerak, distantzia etab.
Saia zaitez askotariko bideojokoak oparitzen (estrategia, abenturak, kirolak, simulazioa…). Merkatuak bideojokoen gama zabala eskaintzen du eta bideojoko horiek hainbat trebetasun eta abilezia garatzea eskatzen dute.
Haurrak jolastuko duen lekua ondo argituta egotea eta espazio komuna izatea: saia zaitez hala izan dadin, zeren horrela, zein eduki erabiltzen ari den eta zenbat denbora ematen duen jakingo baituzu eta balizko ikusmen arazoak ekidingo baitituzu.
Merkatuan dauden bideojoko asko helduei zuzenduta dago. Azter itzazu azalean azaltzen diren ikonoak (PEGI kodea). Hala, haurrak nolako edukiekin jolastuko duen jakingo duzu eta haurrak eduki horiek erabiltzea nahi duzun ala ez erabaki ahal izango duzu.
Astean 3 edo 4 jolas ordu aski dira, bestelako jarduera batzuekin konbinatuz gero. Gomendatutako denbora baino luzaroago jolasteak, berriz, haurra interesgarriak diren bestelako jarduera batzuetatik aldentzea ekar dezake.
Identifika ezazu garbi eskuratu nahi duzun bideojokoa. Oso izen antzekoak dituzten bideojokoak aurkituko dituzu. Gainera, horietako askok hainbat adini zuzendutako bigarren atalak dituzte atxikirik.
Gure seme-alabak ondo ezagutu eta orientatzeko, funtsezkoa da jakitea zertan jolasten diren, zein eduki erabiltzen duten, zein trebetasun lantzen ari diren edo nolako erronkak planteatzen zaizkien jokoetan. Saia zaitez eurekin jolasten.
Jokalari batetik gorako jokoak gomendagarriak dira haurra sozializatzeko, eta hori funtsezko aspektua da heldutasun emozionalera behar bezala iristeko. Gainera, haurrarekin denbora partekatu ahal izango duzu modu natural eta dibertigarrian.
Bideojokoak erosteko aholkularitza pedagogikoa
(Pdf. fitxategia 4,5 Mb)
Jostailu Tradizionalak erosteko aholkularitza pedagogikoa
(Pdf. fitxategia. 2,7 Mb)