Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Dihardugun ingurunearen aldeko konpromiso sendoari eutsiz, tokiko eta eskualdeko hornitzaileen alde egiten dugu, horiexek baititugu elkarren garapena sustatzeko aliatuak. Hona gure jarduera behinenak:
Elikadura-nekazaritza eta abeltzaintza alorretako tokiko eta eskualdeko hornitzaileei -ehunetik gora- iraupen mugagabeko hitzarmenak eskaintzen dizkiegu, Eroski NATUR markarako. Kolaborazio horien bitartez abeltzain eta nekazariari proiektu iraunkorrean aritzeko aukera ematen diegu.
Maila handiko erakundeekin hitzarmenak sinatuak ditugu autonomi erkidego askotan, dihardugun tokien garapenean laguntzeko helburuari eutsiz.
Gure dendetan eskualdean eskualdeko produktuak sustatzeaz gainera, saltzea errazten dugu. Kanpaina horietan tokian tokiko elikagaiek “Sabores de Nuestra Tierra” eslogana duten kartela daukate. Gure kontsumitzaileak biziki preziatzen dituenez, guk sustatzen ditugun lekuan lekuko produktu horien berezitasunak tradizioa, kalitatea eta zaporea dira.