Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Adituen iritzia

CECILIA FORONDA ECODESeko Cero CO2ko arduraduna

"Klima aldaketaren aurkako borrokan milaka keinu batu behar ditugu txikiak nahiz handiak, enpresenak, herrienak eta herritar xeheenak."

Klima aldaketaren eraginak dagoeneko agerikoak diren arren, ikerketa zientifikoek egiaztatu dute berehala eta elkarrekin ekiten badiogu itxaropenerako lekurik geratzen dela oraindik. Klima aldaketaren aurkako borrokan milaka keinu batu behar ditugu, txikiak nahiz handiak, enpresenak, herrienak eta herritar xeheenak. Horrela soilik lortuko dugu geldiaraztea eta naturan, gizakion osasunean eta ekonomian dituen eraginak txikitzea.

MARTA AREIZAGA EROSKIko Gizarte Erantzunkizuneko zuzendaria

“EROSKIn, kontsumitzaileen babesarekin, isuriak murriztera bideratutako egitasmoak sustatu ditugu eta sustatzen jarraituko dugu."

Guztion artean joera irauli eta klima-aldaketaren eraginak murritz ditzakegu. EROSKIn, kontsumitzaileen babesarekin, isuriak murriztera bideratutako egitasmoak sustatu ditugu eta bultzatuz jarraituko dugu. Poltsa Berrerabilgarriei kontsumitzaileek egin dieten harrera ona, energia kontsumoa murrizteko berrikuntza indartsuak dituen “ekodenda” eredu berria, produktuen banaketaren eraginkortasuna eta ingurumenaren aldeko egitasmoei etengabe emandako babesa dira, besteak beste, EROSKIn azken urtean CO2 isuriaren egiazko murrizketa ahalbidetu duten egitasmoetako batzuk.