Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI leungarriaren botilak merkaturatzen den 1.000 litroko 15 tona CO2 saihestea lortzen du.
Emaitza hauek “ekodiseinuaren” ondorio dira, bere bizi-zikloan zehar ingurumenarekiko eragina murrizteko produktu berri eta berritzaileen garapenean barneratu dugun ikuspegia hain zuzen ere. Lehengaietik hasi eta ontziaren birziklaketaraino
EROSKI Poltsa Berrerabilgarriaren ingurumenarekiko eragina, ohiko erabilpen bakarreko poltsena baino 5 aldiz txikiagoa da.
EROSKI Poltsa Berrerabilgarria geure kontsumoaren ingurumenarekiko eragina murriztu eta klima-aldaketa moteltzeko hautabide eraginkorra da. Urtero 7 milioi plastikozko poltsa baino gehiago erabiltzea ekidin dugu, kontsumitzaileari aurrezpena eskainiz, erabiltzen ez duzun poltsa bakoitzeko zentimo bateko deskontua egiten baitizugu.
EROSKIren ontziteriak ibilbidea hobetzeko sistema bat darabil, geure kamioien ingurumenarekiko eragina eta karbono isuria murrizteko. Tresna honek garraio prozesu guztien plangintza, jarraipena eta hoberentzea kudeatzen ditu (irteerak, ibilbideak, ordutegia, kilometroak…). Tresna berritzaile honen erabilpenaren bidez, EROSKIren logistikan “ekokudeaketa” osagaiak barneratu ahal izan dira, eta egindako kilometroak %5 inguru murriztu dira, 5 milioi litro erregai aurreztuz eta urtean 14.400 tona CO2 isurtzea saihetsiz.
EROSKIren denda ekoeragingarri berriek energia kontsumoaren laurden bat baino gehiago aurreztea lortzen dute, hozkailuak ixtea, lurzoru erradiatzailea ezartzea edo elektrizitateinstalazioen kontrol zentralizatua abian jartzea bezalako neurriekin.
Ezarritako neurriok denda bakoitzak urtero 203 tona CO2 murriztea ahalbidetu dute. Adibidez, hozkailuak ixteari esker, denda bakoitzean 70 tona CO2 saihestea lortu dugu.
INGURUMENAren alde egiten dugun lanaren errekonozimenduak