Klima-aldaketaren historia
Klima-aldaketa historia duen
gertakari bat da. XIX. mendean hasi
zen sortzen zen fenomeno hau, hain
zuzen ere. Ordutik, hainbat mugarri izan dira
bere garapenean:
- 1865 John Tyndall zientzialari
britainiarra izan zen atmosferako
zenbait gasek, hala nola ur-lurrinak
eta CO2ak, beroa mantentzen zutela
deskubritu zuen lehena.
- 1896 beste zientzialari batek,
Svante Arrheniusek, CO2 mailaren
areagotzeak berotze-globala eragin
zezakeela aurrikusi zuen.
- 1988 Nazio Batuek Klima
Aldaketaren inguruko Gobernu
Arteko Taldea sortu zuten, klimaaldaketaren
zientzia ikertzeko.
- 1992 Lurraren Gailurraren bilkura
Rio de Janeiron. Gobernuek klimaaldaketaren
eraginak geldiarazteko
neurriak ezarri zituzten.
- 1997 Kiotoko Protokoloa adostu
zen, 2008-2012 urteen artean
isurien murrizketaren lehenengo
helburuak finkatu zituen akordioa.
- 1998 90. hamarkada da XX.
mendeko berotsuena. Bitarte
horretan, 1998. urtea izan zen, hain
zuzen ere, epelena.
- 2003 Bero-bolada Europan barrena.
Zientzialariek planetaren heren bat
lehorteek eraginda zegoela ohartarazi
zuten, 70. hamarkadan baino bi aldiz
gehiago.
- 2005 Lehorte gogor baten
ondorioz, Amazonia berotegiefektuzko
gasen emisioen iturri
bilakatu zen.
- 2007 Udaldiko izotz galera izan
zen Artikoan. Balin egin zen klimaren
bilkuran Kiotoko Protokoloari
jarraipena emango zion hitzarmena
zehazteko egutegia ezarri zen.
- 2009 Kopenhagueko Gailurra
ospatu zen, aurrerakuntza
nabarmenik gabe. Helburua ahalik
eta herrialde gehien batzea zen, C02
isuriak murrizteko xedearekin.
- 2010 Klimaren Gailur berria
Cancunen, garapen bidean dauden
herrien eta herrialde garatuen arteko
topagune izateko helburuarekin, CO2
emisioen murrizketan aurrerakuntzak
lortzeko.