Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Klima-aldaketaren ondorioak

Klima-aldaketak hiru alderdiri eragiten die: natura, pertsonen osasuna eta ekonomia.

Natura:

  • Itsas maila igotzen ari da. XX. Mendean Espainiako kostalde atlantikoko itsas mailak urteko 2 milimetroko igoera jasan zuen (iragan urteetakoa baino 10 bider gehiago).
  • Itsas azaleko tenperaturak handitzen ari dira. Azkeneko 15 urteetan Mediterraneo Itsasoko tenperatura 0,5 ºC igo da.
  • Muturreko kanpo fenomeno klimatikoen intentsitatearen handitzea: Euri-jasek uholdeak eragiten dituzte herrialde askotan, eta beste batzuetan uraren urritasuna. Penintsulako hegoaldean euriak %23 murriztu dira joan den mendean.
  • Desdoikuntza biologikoak. Haritzen hosto berriak aurreratu egin dira azken 15 urteotan eta horrek zuzenean eragiten dio intsektuen bizi-zikloari.
  • Altuera handiagoan hazten diren landareak eta espezie inbaditzaileak. Baso mediterraneoa altuera handiagoetara desplazatu dela egiaztatu da, 1950. urteko mailarekin alderatuz gero. Bestalde, espezie inbaditzaile berrien eraginak bertako espezieen biziraupena zailtzen du.

Osasuna:

  • Lekuz aldatutako pertsona kopuruaren handitzea. Ikerketa ezberdinen arabera, klimak eragindako migrazioak 200 eta 1000 milioi pertsonari eragin diezaioke 2050. urterako.

Ekonomia:

  • Klima-aldaketaren egokitze neurriek 40.000 eta 170.000 milioi euro arteko kostua izango dute.