Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKIk, zazpigarren urtez jarraian, SA 8000 ziurtagiria berritu du, bai bere Egoitza Sozialean bai Erosketen Zentralean. 2003an Espainiako lehenengo banaketa enpresa eta Europako bigarrena izan ginen errekonozimendu hori lortzen, Taldearen barruan funtsezkoak diren bi azpiegituretan. Berritu dugun ziurtagiriak jauzi kualitatiboa ekarri du EROSKI garapen iraunkorra lortzeko egiten ari den ahaleginean.

SA 8000 ziurtagiria Social Accountability International etxeak sortu zuen, guztiz borondatezkoa da, eta kanpo ikuskaritza zehatza gainditu ondoren lortzen da; EROSKIri dagokionez, ikuskaritza Bureau Veritas enpresak egiaztatzen du. SA 8000 ziurtagiriarekin aitortzen da enpresa batek errespetatu egiten dituela Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, Haurraren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa eta lan eskubideei buruz Lanaren Nazioarteko Erakundeak aldarrikatzen dituen erabaki nagusiak.
Gainera, ziurtagiriak bermatzen du errekonozimendua lortzen duten enpresek konpromisoa hartzen dutela hornitzaileei, langileei, kontsumitzaileei eta gizarteari oro har hainbat erantzukizun eta balio helarazteko eta exijitzeko, eta, gainera, konpromisoa hartzen dutela hornitzaileek betetzen dituztela egiaztatzeko, ikuskaritzen bitartez. Sei hilean behin EROSKI ikuskatu egiten dute, SA 8000 araua betetzen duela bermatzeko. Ikuskaritzak egin eta gero, txosten osatu bat egiten da, enpresei, kasu honetan EROSKIri, araua betetzeko etengabe hobetzea ahalbidetzen diena. Hiru urtean behin, gainera, ikuskaritza sakonagoa egiten da, ziurtagiria berriro emateko.
SA 8000 ziurtagiria lortzeko bete beharreko baldintzak estandar internazionaletan oinarrituta daude: Hauek nabarmentzen dira:
SA 8000 araua betetzen dela zaintzeko, EROSKIn Batzorde Etikoan lanean jarraitzen dugu, EROSKIko Lehendakaritzaren gidaritzapean; Batzordea enpresaren hainbat arlotako profesionalek osatzen dute, hiru hilean behin elkartzen dira, eta arauak jasotzen dituen alderdiak zuzen betetzen direla zaintzen dute. Batzorde Etikoak hainbat adierazle zehaztu ditu arauaren kontrola egiteko, eta horien artean nabarmentzen dira aginte postuetan dauden emakumeen portzentajea, ordutegi malgua duten langileen portzentajea, SA 8000ko klausulak betetzen dituzten hornitzaileen kopurua, urtero kontrolatua, edota sozialki erantzuleak direlako egiaztatu diren produktuen kopurua.

Batzordearen zereginetakoa izan da EROSKIren Kode Etikoa lantzea, zeinean EROSKI arautzen duten balioak eta printzipioak jasotzen diren; Kode Etikoa hornitzaileei ere jakinarazten zaie. EROSKIren Kode Etikoak beste batzuekin alderatuta duen berezitasuna da dokumentua bera ere, urtean behin, ikuskatu egiten dela.