
- Nutrizio informazioa ontziaren aurrealdean dago, kontsumitzaileak azkar ikus dezan.
- Etiketak kolore sistema erraza erabiltzen du, berdea, horia eta laranja, begi kolpe batez kontsumitzaileak jakin ahal izan dezan kaloria, azukre, koipe, koipe saturatu eta gatz eduki handia (laranja), ertaina (horia) edo txikia (berdea) duen.
- Informazioa elikagaiaren anoa edo etxeko unitaterik ohikoenaren arabera ematen du (katilu bat, bi koilarakada, hiru galleta, etab.), 100 gramokoaren arabera eman beharrean.
- Kaloriez gain, azukre, koipe, koipe saturatu, gatz eta zuntzari buruzko informazioa ematen du, izan ere, osasun publikoaren ikuspegitik horiek jotzen dira bost elikagai nagusitzat. Nutrientearen azpian ematen diren balioek elikagai anoa batek ematen dituen kaloria eta nutriente kantitatea adierazten dute (azukrea, koipea, koipe saturatua, gatza eta zuntza).
- Nutriente bakoitzaren azpian ematen diren zifren bitartez, pertsona batek egunero hartu behar duen Eguneko Gutxi gorabeherako Kantitatea buruzko portzentajea adierazten da (EGK). Datu hori garrantzitsua da, nutrienteei dagokienez gehienez hartu beharreko kantitate bat gomendatzen baita (hau da, kontsumoa zaindu egin behar da), zuntzerako izan ezik, horretarako gutxieneko kantitate bat hartzea gomendatzen baita (kontsumoak handiagoa izan behar du).
EROSKI Nutrizio Semaforoari buruz gehiago jakin nahi duzu?