Saltar navegación e ir al contenido
Haur obesitatea gaixotasun larria da eta haurrengan trastorno fisiko, metaboliko, emozional eta sozial latzak eragiten ditu.
Gehiegizko pisuarekin loturiko arazoak dituzten Europar Batasuneko haurren zerrendan Espainia laugarren tokian ipini da: 6 - 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoen artean obesitatea dutenak %16,1 dira; Espainiaren aurretik Italia, Malta eta Grezia bakarrik daude.
Alarmak pizteko moduko gertakaria munduko elikabide hoberenetako bat daukan gizarte batean: Espainiakoa da dieta mediterraneoa eta duela bost urte haur obesoen portzentajea %5 baizik ez zen.
Azken inkestek diotenez eta Idea Sana EROSKI Behategiak 2006 urtean eginiko azterlanaren arabera, espainiar haurrek egunean batez beste bi ordu eta erdi ematen dituzte telebistara begira eta beste ordu erdi bat bideojokoetan edo Internetera konektaturik.


Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia bilakatu dira munduan.
Zifrak ikaragarriak dira: mila milioi pertsona helduk gehiegizko pisua dute eta horietatik 300 milioi, gutxienez, obesoak dira. Madrilen (Espainia) Obesitate eta Arrisku Kardiobaskularreko Faktoreei buruzko egin den azken Jardunaldi Nazionalean, haur obesitatea gaixotasun gainerakortzat diagnostikatu zen.
Bai Europan, bai Amerikako Estatu Batuetan, laurogeigarrenetatik egundaino, haur obesitatearen intzidentzia bikoiztu egin da.

EROSKIren ikuspegitik interesgarri diren publiko denentzat zuzeneko komunikazio egintzat burutuko ditugu.
Estatuko eta autonomia erkidegoetako erakundeak:
Kanpaina ezagutarazi eta sostengu instituzionala eskatzea, kanpaina maila lokalean garatzeko.
Sektorearekin atxikitako banakuntza, hornikuntza elkarte eta eragileak:
2008ko martxoan Bartzelonan Elikaduraren Feria egingo da. Horixe izan daiteke, gure aburuz, alor honetan EROSKIk garatuko dituen egintzak ezagutarazteko eta bere konpromisoak (batez ere, marka propioko produktuetatik trans gantzak suntsitzea) ez ezik, gerora begira martxan ipin daitezkeen egintzak (gatza murrizteko edota haurrentzako elikagaietan azukre gutxiago baliatzeko politikak) gorpuzteko sostengua eskatzeko marko egokia
Elkarte mundua:
Kanpaina hori gorpuzteko, elikadura eta osasun alorretan espezialista izateaz aparte, gurekin kolaboratu ohi duten elkarteen sostengua izango dugu. Gure asmoa, kanpaina globala eta biltzailea izateaz gainera, bertan elkarte horiekin eskuz esku jardutea da, horien ikuspegiak integratuz eta garatuko ditugun jarduera eta edukietan horien aholkularitza jasoz.
EROSKI bezeroak:
Urritik aurrera martxan jarriko ditugun jardueren bitartez:

Egun haurrek, teknologiaren aurrerapenak direla eta, denbora gehientsuena gastu fisiko gutxiko jardueretan ematen dute.
Txiki-txikitatik, haurraren bizitzako ohiko jarduerak izan behar dute ariketek, jolas eta jokoek: haurrari ariketa fisikoak makina bat mesede egiten dizkio, garapen fisiko eta mentaletik hasita, alderdi sozial eta ingurumenarekiko erlazioraino.
Ikerketek erakusten dutenez, zuzen elikatu eta ariketa fisikoa egiten duten haurrek osasun arazo gutxiago dituzte haurtzaroan eta eskolan ere etekin hobeak ateratzen dituzte
Kanpaina honen bitartez gurasoei informazioa eta laguntza helarazi nahi dizkiegu, seme-alabak zuzen elika ditzaten eta ariketa fisikoa eginaraz diezaieten, konponbide aktiboak eskaini eta aholku baliagarriak eman diezazkieten, familia osoa osasun oneko bidetik abia dadin. Jarduera fisikoaren gehitze hori zuzendu behar da eguneroko bizitzako jardueretan aldaketak eginaraztera, egoneko egintzetan (telebista, ordenagailua) emaniko denbora laburtzera, aire zabaleko jolas jarduerak sustatzera eta, gaztetxoen kasuan, beraien zaletasun eta premien araberako kirol jardueretan parte har dezaten bultzatzera, lehia indibiduala baino areago, lantaldeko partaidetza goresten duten jarduerak bereziki nabarmenduz.
Haur obesitatea elikabide motarekin edo faktore genetikoekin baino lotuago dago egoneko bizimoduarekin, ariketa fisikorik ezarekin eta okerreko bizi azturekin, 2006ko abenduan plazaratutako ikerlan baten arabera.
Gure konpromiso eta inplikazioa...
Haur obesitatea gaixotasun latza da eta haurrengan trastorno fisiko, metaboliko, emozional eta sozial latzak eragiten ditu. Azken urteotan kezkatzen hasi gara haurren elikatzeko ohitura txarrekin, obesitatearen gehikuntzarekin eta egoneko aisialdiaren areagotzearekin. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia bilakatu dira munduan.