Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Egindako kalkuluen arabera, Espainian 450.000 lagunek dute eritasun zeliakoa. Gaitz hori edozein adinetan ager daiteke eta glutenarekiko betiko jasanezintasuna eragiten du.
Gariak, garagarrak, zekaleak eta, agian, oloak duten proteina bat da glutena. Hortaz, zereal horiekin egindako irinek ere badute proteina hori.
Zeliakoek oso bizimodu normala egin dezakete, euren dietatik glutena baztertzen badute. Normalean, elikagai landuetan egoten da glutena.
Haien ahalegin bateratuari esker, EROSKI markako glutenik gabeko produktuen eskaintzak elikagai multzo nagusiak barne hartzen ditu dagoeneko.
EROSKI buru-belarri ari da Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin (FACE) elkarlanean “Glutenik gabeko dietaren alde” izeneko programan, EROSKI dendetan eskainitako glutenik gabeko produktu sorta zabaltzeko xedez.
Programaren zutabe nagusiak honako hauek dira: produkzioaren kontrola eta berariazko etiketatzea.
Marta Teruel
Espainiako Zeliakoen
Elkarteen Federazioko
kudeatzailea.
EZEFaren elikagaizerrenda
EZEF federazioak Elikagai Zerrenda prestatzeko eta glutenik gabeko produktuen Berme Marka kudeatzeko lan egiten du, ahalik eta produktuen kontsumo seguruena bermatzeko. Zerrendari esker jakin daitezke zein diren zeliakoarentzat gluten- maila seguruagoak dituzten produktuak. Urtez urte osatzen da, eta ekoizleek jakinarazten dituzten aldaketak jasotzen dira zerrenda horretan. Zerrendan glutenik gabeko ohiko elikagaiak (hestebeteak, esnekiak, gozokiak) sartzen dira, batetik, eta zeliakoentzat bereziki ekoiztuak (ogia, pasta, opilak, irinak...) bestetik. Azken horiek “EZEFek kontrolatua” izeneko Berme Markaren barruan egon behar dute.
Zeliakoek lasai-lasai kontsumi ditzakete “Glutenik gabe” zigilua daramaten EROSKI markako produktuak.
Gure laborategian egindako kalitatekontrol zorrotzek berme guztia ematen diete zeliakoei “Glutenik gabe” zigilua daramaten EROSKI markako produktuak lasai kontsumitzeko.
Produktu horien fabrikazio-prozesu bereziaz eta urteko kontrolez gain, kalitatea ere bermatzen duen programa ezarri du EROSKIk.
Nola? Dendan erositako produktuen lagin errealen gainean aldian behin egindako kontrolen bidez, glutenik gabeko produktuen kalitaterik handiena bermatzeko helburuz.
“Glutenik gabeko dietaren alde” programaren arabera erabilitako fabrikazio- eta etiketatze-irizpideak EROSKI markako produktuen hornitzaileekin sinatutako hitzarmenean jasota daude.
Hitzarmen horren bidez, EROSKI markako produktuetan zeharkako gluten- kutsadura eragozteko beharrezko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartu dute hornitzaileek
Emaiozu zapore- eta kolore-ukitu bat zeure menuari, etxeko eran egindako glutenik gabeko EROSKI tomate frijituaz.
EROSKI markako “Glutenik gabeko” produktuek zigilu gorria eta galburu zuria dituzte bereizgarri.
EROSKI markako “Glutenik gabeko” produktuek
zigilu bereizgarria eraman ohi
dute ontzikian, kontsumitzaileek produktu
espezifikoa dela jakin dezaten.
Zigilua gorria da eta galburu zuri baten ingerada du marraztua. Horrela, produktuaren eta glutenik ezaren arteko erlazioa lehenengo begiradan ikus dezake kontsumitzaileak.
Bestalde, kontsumitzaile guztiek EROSKI markako “Glutenik gabeko” produktuen zerrenda eskura dezaten, zerrenda hori www.eroski.es.web gunean dago eskuragarri.
FACEren zerrenda horian ere sartuta gaude EROSKI markako “Glutenik gabeko” produktuak.
Zeliakoentzat egindako EROSKI markako produktuak beste marka batzuetako pareko produktuak baino % 20 merkeagoak dira eta 3 x 2 eskaintzetan barne hartuta daude.
Kontsumitzaile zeliakoen kexa nagusietako bat euren elikagaien prezio garestia izaten da. Izan ere, haien erosketa-saskia hilean 100 euro garestiagoa izan liteke jasanezintasun hori nozitzen ez dutenena baino.
EROSKI markako “Glutenik gabeko” produktu sorta, berriz, eguneroko oinarrizko saskiko produktuetan oinarrituta dago, nahiz eta `gourmet´ motako produktuak ere egon. Sorta hori are zabalagoa izango de zenbat eta handiagoa izan denda.
Nolanahi ere, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio ezin hobea dute produktu horiek. Horri esker, fabrikatzailemarkako pareko produktuen aldean, % 20ko aurrezkia eragiten diote erosleari. Horrez gain, sarritan sustapenetan sartu ohi dira produktu horiek, hala nola 3 x 2 eskaintzetan.
EROSKIn lanean ari gara aldi berean hainbat produktu motatan, haien sorta kantitatean eta aniztasunean handitzeko xedez. Hala, EROSKI markako “Glutenik gabeko” elikagaien zerrendak ia 100 elikagai fresko, urdaitegiko 80 produktu, 75 elikagai gazi (fruitu lehorrak eta ozpinetako batzuk), 37 esneki eta 10 plater prestatu baino gehiago barne hartzen ditu jadanik.
Eritasun zeliakoaren sintomak 12 eta 18 hilabete bitarteko adinean azaldu ohi dira normalean. Beherakoak, pisua hartzeko atzerapena, pisu-galera eta sabel puztua izaten dira sintoma nagusiak.
Sintoma horiekin batera, jangurarik ez, gorakoak, izaera-aldaketak, sabeleko minak eta anemia ere ager daitezke.
Eritasun zeliakoaren sintomatologiak zerikusi zuzena du gaixotasuna azaltzeko adinarekin. Hala, gazteenen artean ohiko sintoma digestiboak izaten dira.
Hala ere, adinak aurrera egin ahala, adierazpen digestiboak bigarren mailara pasatzen edo desagertzen dira. Hortaz, zailagoa da gaitza antzematea.
Glutenak heste-mukosan eragiten duen kaltearen ondorioa da eritasun zeliakoa. Hesteetako biloen atrofia eragiten du eta, ondorioz, mantenugaiak (bitaminak, mineralak, proteinak, karbono-hidratoak eta lipidoak) xurgatzeko azala murriztu egiten da.
Glutenik gabeko elikadura egiteko berariazko 1.000 errezeta baino gehiago dituzu eskura www.consumer.es web gunean.
Laranja-zuku naturala. Edalontzi bat esne. Magdalenak edo glutenik gabeko 2 croissant.
Fruta ale fresko bat. Jogurt naturala koilarakada bat eztiarekin.
Fruta ale fresko bat. Glutenik gabeko bizkotxoa.
Bazkaria: Zopa tapiokarekin. Legatza plantxan. Glutenik gabeko ogia. Sagar errea.Afaria: Pizza (glutenik gabeko oinarriduna) gaztarekin, tomatearekin, tipularekin, urdaiazpiko egosiarekin eta ananarekin. Jogurta eztiarekin.
Bazkaria: Arroz integrala Kubako eran. Fruta alea.Afaria: Indioilar-bularkia plantxan barazki-pistoarekin. Marrubiak esnegainarekin.
Bazkaria: Txokoa plantxan barazkimenestrarekin. Anana.Afaria: Juliana zopa. Espageti (glutenik gabe) pestoan. Jogurt naturala.
Bazkaria: Entsalada. Platerkada bat dilista. Fruta-mazedonia.Afaria: Kukuluak atunarekin eta tomatearekin. Sagar errea.
Bazkaria: BAZKARIA:Balerianela-entsalada. Makarroiak (glutenik gabe) haragi txikituarekin eta tomate-saltsarekin. Marrubiak laranjazukuarekin.Afaria: Juliana zopa. Patataeta atun-entsalada. Anana.
Bazkaria: Txitxirio-eltzekoa. Izokina plantxan eta cherry tomateak. Irasagargozokia. Afaria: Glutenik gabeko ogia, tomateaz eta oliba-olioz bustia eta bi xerra urdaiazpiko iberikoarekin.
Bazkaria: Uraza-entsalada. Babarrunak txorizoarekin. Fruta alea.Afaria: Tortilla francesa. Queso fresco. Jamón york. Tortilla soila. Gazta freskoa. Urdaiazpiko egosia. Jogurta. Marmelada edo gazta freskoa
Zeliakoen erosketa-zerrendak 250 elikagai baino gehiago barne har ditzake, hain zuzen EROSKIren “Glutenik gabeko dietaren alde” programako elikagai sorta osatzen duten elikagaiak. Horrez gain, badira beste elikagai fresko eta natural batzuk, berez glutenik ez dutenak. Ondoren, dieta orekatua egiteko gure ranking partikularra emango dizugu.
Zuk ere dasta dezakezu glutenik gabeko ogia, atmosferan aurre-labekatua. Prezioari, zaporeari eta testura kurruskariari uko egin gabe eta segurtasun guztiarekin
Atera iezaiozu etekinik handiena Dieta Mediterraneoko produktu nagusietako bati. Dasta ezazu EROSKI markako glutenik gabeko urdaiazpiko su txikian egosia
Gosaria eguneko otordu nagusia da. Zain ezazu, beraz. Goza ezazu EROSKI markako glutenik gabeko hainbat zaporetako marmeladaz. Gustu guztientzat egokiak.
Glutenik gabeko postreeskaintza oso zabala da. Txikienek gehien gustatzen zaienaz goza dezaten, ohiko errezetekin
CONSUMER Tan Fácil markako entsalada errusiarrak denbora aurreztuko dizu sukaldean, batez ere orain, eguraldi ona hasi eta elikadura freskoagoa gogoko duzunean
EROSKI markako glutenik gabeko txokolatezko arrautza, txikienek gehien gustatzen zaienari uko egin gabe goza dezaten.
Indioilarra osagai ezin hobea da, arratsaldeko ogitartekoan edo gaueko afarian, gazta freskoarekin batera. Jan ezazu erosoeroso xerratan
Goza ezazu barazkien zaporeaz eta aprobetxa itzazu haren mantenugai guztiak EROSKI markako gazpatxo leuna janda
EROSKIk oso ezti sorta zabala du. Mila loretakoa, eukaliptokoa eta baita glutenik gabea ere. Oso egokiak dira gosarian, egunari indarrez ekin diezaiozun
EROSKIko fruitu lehorren eskaintza oso handia da eta glutenik gabeko produktuak barne hartzen ditu, adibidez pistatxo erreak.