Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Bizitzako lehen hilabeteetako haurraren
elikadurak amaren esnea eta haurraren
dietan pixkanaka sartzen diren bestelako
janariak ditu oinarritzat.
Haurrak, jaiotzen denetik 3 urte egin arte, menu bat behar izaten du hazkunde- aldi bakoitzerako, haurraren elikadura orekatua eta askotarikoa izan dadin. Amaren elikadura ere funtsezkoa da eta haurdunaldian, batik bat, garrantzi berezia izaten du.
Lehen hilabeteetan, amaren esnea haurraren janaririk onena da. Jakin itzazu horrek dituen onurak.
Jaioberriek oso kaloria-premia handia izaten dute. Haurrarentzat amaren esnea da elikagairik onena. Haurrak bularra hartzeak haurrari eta amari, biei, mesede egiten die, eta amaren eta haurraren arteko harreman estuari ere bai.
Amaren esneak zehatz-mehatz haurraren premiei erantzuten die eta aldian-aldian haurraren premiak aldatu ahala horietara egokitzen da. Kontuan izan behar da, bestalde, amaren esnea tenperatura egokian egoten dela beti eta aukerarik merkeena dela.
Haurrari bularra emateko modurik ez dagoenean, formula-esneetan oinarritutako edoskitzea aukera daiteke. Bi motatako formula-esneak daude: hasierakoak (haurra jaiotzen denetik 4-6 hilabete arte) eta jarraipenekoak (4-6 hilabetetik aurrera).
Xurgatzaileak, leunak eta erosoak. Horrelakoak dira zure bularra higiene handienaz beti lehor mantentzen duten EROSKI Edoskitze Diskoak. 2 unitateko poltsatxoetan datoz, jarri ahal izateko zerrenda itsasgarriak dituztela.
Zer eta zenbat jan behar duen, horiek dira amaren hasierako bi kezka. Funtsezkoena denetik jatea da.
Ama izan berriak bularra ematen hasten denean, zer eta zenbat jan behar ote duen jakiteak kezkatuko du, amaren ohiturek haurraren osasunean eragina izango dutelako.
Garrantzitsua da, elikatzerakoan, elikagai freskoetan oinarritutako dieta orekatu eta askotarikoa izatea. Kontua ez da gehiago jatea, organismoari oinarri-oinarrizko elikagaiak emateko elikadura-ohiturak aldatzea baizik.
Edoskitze garaian, amaren dieta orekatuak honako hauek izan beharko lituzke:
Amaren bularreko kaltzioa oinarri-oinarrizkoa da haurraren hezur eta hortzen garapenerako, omega 3 azidoak (arrain urdina) garunaren eta nerbio sistemaren garapenerako, eta burdina (haragia, egoskariak) globulu gorrien eraketarako.
www.consumer.es web orrian haurdunaldiko aste bakoitzerako eta edoskitze hilabeteetarako menuak dituzu, guztira 4.000 errezeta berezi baino gehiago haurdunaldirako eta edoskitzarorako.
Haurrak urte erdia betetzen duenean, beste janari batzuk gehitu behar zaizkio, horrela zapore berriekiko jakin-mina sortzeko.
Haurra jaio eta urte erdira, bularra emanda bakarrik ezin dira erabat ase zure haurraren elikadura-eskakizunak.
Haurrak zapore eta testura berriak ezagutzeko garaia da. Ahi eta pureetako barazkiak, fruta, zerealak, haragia eta arraina nahitaezkoak dira haurraren premia berriak asetzeko.
Zure haurrak janari solidoekin hasteko unea noiz iritsi den erakutsiko dizu. Halako batean, janariaz interesatu eta dastatu egingo du.
Zure haurrak aseturik noiz dagoen erakusten badu, eta eserita egoteko eta burua laguntzarik gabe tente edukitzeko gauza bada, janari solidoekin hasteko prest dago.
Elikadurari buruzko piramidearen bitartez, jakin ezazu noiz eta nola sartu behar diren janari berriak.
Lehen urtearen inguruan, haurrak elikagai ugari ezagutzen ditu, eta gauza da familiako otorduetan jateko eta guri janariak prestatzen edo erosketak egiten laguntzeko. Haurra tartean sartzea funtsezkoa da etorkizunean elikadura osasungarria izateko.
Kontuan izan...
Haurrek elikagaiak ukatzen badituzte, beharrezkoa da janari eta testura ezberdinekin esperimentatzea.
Haurrek elikatzeko ohitura onak hartu behar dituzte, zapore berriak ezagutzen hasten direnetik. Izan ere, elikadurak eragin zuzena du osasunean, eta ondo jateak osasun eta gogo-aldarte hobea izatea ekarriko die.
Jateari ezetz esaten badio, egizu janari erakargarriak. Plater bakoitzean hiru koloretik gora egotea estrategia ona da.
Esate baterako, cherry tomatetxoen gorria, ilarren berdea eta sagarraren horia jarri ahal diezu plater berean. Formei dagokienez, berriz, indioilarraren xerra bati olibak jarri ahal diezu, begiak balira bezala, edo gaztatxoaren irribarre jostagarria.
Gainera, jatorduen denbora asko ez luzatzen ahalegindu behar da. Era berean, beteta badago, ez da behartu behar dena jatera. Egoera hori behin eta berriro ematen bada, pediatrari kontsultatzea gomendatzen da, intolerantziarik ez dagoela ziurtatzeko (zeliakia eta abar).
www.consumer.es helbidean aste osorako haurrentzako menuak aurkituzko dituzu. 1.000 errezetatik gora 0-3 urteko haurrentzat urte osorako.
Amaren esnea edo jarraipen-esnea, glutendun (6-7 koilarakada) zerealahiarekin (225 ml).
Barazki-purea patatarekin edo arrozarekin, olio gordinarekin eta 30 gramo oilasko edo txahal-haragiarekin.
Fruta-purea (200 ml) edo konpota laranjaren zuku naturalarekin.
Gosariaren berdina.
Esnea zerealekin. Laranja-zukua.
Fideoak (fideos a la cazuela) barazki-zatitxoekin eta arrainarekin. Fruta freskoaren mazedonia jogurtarekin.
Ogia gaztarekin. Fruta.
Arrautza baten tortilla. Azenario arraspatua, oliba-olioarekin. Ogia. Esnea (aukeran).
GOSARIA Jogurta. Ogi xigortua oliba-olioarekin. Laranja-zukua.
Arroz-entsalada. Legatza saltsa berdean ilarrekin. Ogia eta sasoiko fruta.
ASKARIA Ogia oliba-olioarekin eta indioilar-bularkia. Fruta.
Barazki- eta patata-krema. Oilasko hanburgesa, tomate onduarekin. Esnea (aukeran).
EROSKI espezialista da elikagai freskoetan. Egunero gertu aurkituko dituzu arrandegia, fruteria eta harategia, eta horietako produktuek trazabilitate-sistema onena dute. EROSKI markako produktuek kalitate-prezio erlazio ezin hobea dute, eta beste marka batzuetako pareko produktuen aldean % 20ko beherapena dute. Gainera, aprobetxa itzazu horien promozioak, esaterako 3x2 eskaintzak.
Zure haurrarentzat prestatzen dituzun pureen oinarrietarako ezin hobeak. Zaporetsuak, jakina gozoak eta bitamina eta mineral ugarikoak. Horrelakoak dira EROSKI Natur azenarioak.
Blanquilla udarea ezin hobea da ahiak eta konpota egiteko, baita zatitxoetan jateko ere. Ezin hobea beste zapore eta testura batzuk ezagutzeko.
Aurreneko oinarrizko elikagaietariko bat arroza da: DO Valentzia, integrala edo egosketa azkarrekoa. EROSKI markako arrozaukera handia duzu.
Dietari karbohidratoak emateaz gain, platanoa gehien gustatzen zaien frutetariko bat da, duen testura leunagatik eta zaporeagatik
Esnekia oso onuragarria da hazteko. Naturala da eta zaporeetakoak, frutadunak, zerealdunak... ere badituzu.
Izartxo dibertigarriekin eta formadun pastarekin koilara-plateretara ohitu.
Gosaria eguneko jatordurik garrantzitsuena da. Afaritarako ere eskaini zereal zaporetsu eta dibertigarri horiek. Eztidunak, fruitu gorridunak... aurkituko dituzu.
Prestatu olibaolioarekin. Palomita naturalak janez eta gehien atsegin dituzten marrazkiak ikusiz entretenituta denbora pasa dezatela.
Eman kolorea haurraren platerei cherry tomateekin. Era osasungarrian elikatzeaz gain, dibertitu egingo da horiek jaten.
Utzi janariarekin esperimentatu eta bakarrik jaten ikas dezaten. Zikinduko diren arren, toailatxo hezeek lana erraztuko dizute.