Zainketa pertsonaleko produktuak parabenorik gabe formulatzeko konpromisoa hartu zuen lehen banaketa-marka gara. Begiratu gure ontzietan.
Gure markako produktu guztiek kontrol zorrotzak izaten dituzte. Klinikoki testatuta daude eta produktu hipoalergeniko sorta zabala dugu, alergia-arriskua txikitzeko.
Koko-esnea eta lurrin iradokitzailea ditu, zentzumen bidez Pazifikoko hondartza liluragarrietan murgiltzeko. PH neutroa.
Karité gurina eta kalendula-erauzkina ditu, propietate indarberritzaile eta hidratatzaileak izateagatik ezagunak diren osagaiak. Alantoinarekin aberastuta dago leuntzeko eta lasaitzeko.
Azalerako eta ilerako. Berehala hidratatzen, indarberritzen, elikatzen, argitzen eta leuntzen du, jatorri naturaleko 5 olioren konbinazioari esker: Argan-olioa, Mosketa arrosaren olioa, Abrikot-hezurraren olioa, Makadamia-intxaurraren olioa eta Karité-olioa.
C bitaminari, hur-erauzkinaren eta itsas elastinari esker, ekintza antioxidatzailea, indarberritzailea eta energia-emailea ditu, neke-zantzuak ezabatzen laguntzen du, tonua argitu eta bateratzen du eta, gainera, zimurrak eta azaleko argitasuna leuntzen ditu.
Garbitu, babestu eta purifikatu aurpegia eta begiak keinu bakar batean. Azaleko eta begietako tolerantzia handia duen tentsioaktibo batekin egina dago, eta ezin hobea da azal sentiberetarako. Ikusiko duzu nola erakartzen duten iman baten moduan koipea eta zikinkeria mizelek.
Ilea sustraitik puntetaraino elikatzen du, Argan eta Jojoba olioez eta keratinaz osatutako formulari esker. Ezaugarri indarberritzaileak, hidratatzaileak, egokitzaileak eta konpontzaileak ditu.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak