
1. KONTSIDERAZIO OROKORRAK
Mugikorretarako (APP) edo beste gailu batzuetarako aplikazioetara sarbidea errazteko, aurretik nahitaezkoa da erabiltzaileak gailu bakoitzarentzako aurreikusitako terminoak, baldintzak, komunikazioak, oharrak eta gainontzeko lege-abisuak irakur eta onar ditzala. APP honen kasuan jarraian datozenak dira.
Agiri honetan APP honi egiten zaion erreferentzia oro, APPa bezala identifikatzen dena halaber, aplikagarria izango da (logikoki horrela ondoriozta badaiteke) EROSKI, S. COOP. (aurrerantzean EROSKI) kooperatibaren bitartekoetara, web-orrietara, mugikorren aplikazioetara edo beste gailu batzuetara.
Erabiltzaileak APPra sartu eta erabilera ematen badio, haren eduki osoarekin espresuki ados dagoela joko da, guztiz eta erreserbarik gabe.
Erabiltzaileak adinez nagusia dela aitortzen du, eta gaitasun juridiko nahikoa daukala baldintza orokor hauetara lotzeko. Halaber, APP honen, haren zerbitzuen eta edukien atzipenaren eta erabileraren erantzule bakarra eta esklusiboa dela onartzen du, espresuki eta salbuespenik gabe, eta baita haren erabileratik eratorritako salerosketena ere.
APParen atzipena doakoa da erabiltzaileentzat, eta hura deskargatzeko/bistaratzeko ez da aurretik harpidetu edo erregistratu behar. Dena dela, zerbitzu edo produktu jakin batzuk kontratatzeko edo antolatzen diren jardueretan parte hartzeko, erabiltzaileak APP berean edo EROSKIren beste plataforma batzuetan erregistratu beharko du (erabiltzaile eta pasahitz partekatuarekin), aurrerago deskribatzen diren terminoetan, eta baldintza orokor hauek garatzen eta osatzen dituzten baldintza partikular jakinak onartu beharko ditu lehenago.
APParen zerbitzuetarako atzipena lortu nahi duten erabiltzaileek Eroski.es web-orriaren erabiltzaile izan behar dute eta nortasun digitala eduki beharko dute, baita EROSKIk sarbidea errazteko emandako erabiltzailea eta pasahitza ere.
APP deskargatu eta instalatu eta gero, erabiltzaileak hark eskatutako baimenak eta Erabilerarako Baldintza Orokor hauek onartu beharko ditu, eta, gero, erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatu beharko du; erabiltzaileak egiaztagiri horiek ez baditu, APParen eta birbideratze baten bidez Eroski.es web-orrian erregistratu eta nortasun digitala eskuratu ahal izango du.
Erabiltzailea da bere pasahitzaren eta kontuaren konfidentzialtasuna gordetzeko arduradun bakarra, eta haren pean gauzatzen dituen jarduera guztiena ere bai. Erabiltzaileak onartzen du EROSKIri berehala jakinaraziko diola kontuan baimenik gabeko erabilerak edo segurtasunezko arau-hausteak eman direla. EROSKI ez da izango hirugarren batek erabiltzailearen pasahitza edo kontua erabiltzearen ondorioz jasan ditzakeen galeren erantzule, haren jakinarazpenarekin edo gabe gertatu dela ere.
APP-ak bisitariei eta erabiltzaileei prestazio eta eduki ugari eskaintzen dizkio: sustapenak, albisteak, jakinarazpenak, edukien bidalketa, bezeroarenganako arreta, informazio pertsonalizatua, datu pertsonalak eta publizitate-espazioak, besteak beste.
Beste WEB tokiekin, bitartekoekin, ingurune digitalekin edo APPekin egindako konexioak eta erabiltzaileak haiei emandako erabilera baldintza orokor hauen mende daude, eta aipatutako WEB tokiek, bitartekoek, ingurune digitalek edo APPek beharrezko dituzten behin-behineko baldintza espezifikoen mende ere bai. Baimenik gabeko beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.
EROSKIk egoki baderitzo edozein unetan alda ditzake APP honen konfigurazioa, zerbitzuaren baldintzak eta haren edukia, eta aldi baterako edo behin betiko ezabatu, mugatu edo eten, edo haien atzipena eragotzi, erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen saiatuz, zirkunstantziek ahalbidetzen badute betiere.
2. APParen TITULARRAREN IDENTITATEA
APParen arduradunaren identifikazio-datuak dira hauek:
EROSKI, S. COOP. IFK: F-20033361, Barrio San Agustin, z/g, 48230 Elorrio, Bizkaia.
3. APParen ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO ERANTZUKIZUNA ETA BERMEAK SALBUESTEA
EROSKIk ez du APParen funtzionamenduaren eskuragarritasunik edo jarraipenik bermatzen, ezta barne hartutako informazioarena, edukiarena, softwarearena, materialena edo produktuetan ere, aplikaziozko legediak ahalbidetzen duen neurrian.
Modu horretara, APParen funtzionamenduaren eta haren zerbitzuen eskuragarritasun- edo jarraipen-faltaren eta erabiltzaileek APPari eman diezaioketen erabileraren ondoriozko kalteen gaineko erantzukizunik ez da egongo.
Edonola ere, EROSKIk ahaleginak egingo ditu APP hau etengabe eskuragarri mantentzeko.
Halaber, EROSKI ez da izango erabiltzaileak eguneratu gabeko edo segurua ez den nabigatzaile bat erabiltzearen ondorioz emandako segurtasun-akatsen edo -gabezien erantzule, eta ez ditu gain hartuko nabigatzailean erregistratutako erabiltzailearen gakoak edo kodeak mantentzeko gailuak aktibatzeagatik edo haren funtzionamendu txarretik erator daitezkeen kalteak, akatsak edo zehaztasunik ezak.
EROSKIk segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.
EROSKIk arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egokiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, APP honen edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardware) edo han gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik ez dagoenik.
EROSKIk ez dauka kalteen gaineko erantzukizunik, edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, agiri elektronikoetan, fitxategietan, etab. eragin ditzaketen aldaketengatik.
Erabiltzaileak onartzen du EROSKIk fede onez sortu eta garatu duela APPa, barne- eta kanpo-iturrietako informazioaz baliatuz, eta egungo egoeran eskaintzen diela erabiltzaileei, zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzakeelarik. Horregatik, erabiltzaileak EROSKI erantzukizun orotatik kargugabetzen du APPak nabigazioan zehar eragin diezaiokeen fidagarritasunari, erabilerari edo itxaropen faltsuari dagokienez.
4. JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
APP honen edukien gaineko eskubide guztiak EROSKIrenak dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituzten enpresenak alde batera utzita.
APPren eduki guztiak (barne hartuz, mugarik gabe, datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-artxiboak, mapak, markoak, bannerrak, eta softwarea, eta dagozkien kode iturriak, audioak eta bideoak) EROSKIrenak edo haren eduki-hornitzaileenak dira, eta azken horien kasuan lizentzia-edo lagapen-xede izan dira, eta nazioko eta nazioarteko jabetza intelektualaren eta industrialaren arauek babesten dituzte, eta, horrenbestez, erabiltzaileek edo hirugarrenek ezin dituzte aldatu, kopiatu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, edukien titularren baimen espresik gabe. APParen eduki guztiaren konpilazioa (hala nola bilduma, diseinua, antolamendua eta muntaketa) EROSKIren jabetza esklusibokoa da.
APParen erabileran eta garapenean erabilitako software guztia EROSKIren edo haren software-hornitzaileen jabetzakoa da, eta nazioko eta nazioarteko jabetza industrialeko eta intelektualeko legeek babesten dute.
APPan agertzen diren EROSKIren eta Eroski taldeko sozietateen markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logoak EROSKIren edo haren sozietateen jabetzakoak dira, eta behar bezala erregistratuta edo erregistratze-prozesuan daude. APP honetan sartzen diren beste produktu, zerbitzu eta enpresen izenak haien legezko jabeen marka erregistratuak izan daitezke.
APPan agertzen diren EROSKIren edo haren hornitzaileen jabetzako datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-, audio- eta bideo-artxiboak, eta softwarea eskuragarri jartzeak eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi erabiltzaileari haren titulartasuna lagatzen edo erabiltzeko baimena ematen dionik.
Bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik beste pertsonei edo erakundeei.
EROSKIren enpresa kolaboratzaileen titulartasunekoak diren APP honetako grafikoen edo diseinuen kasuan, baldintza hauek aplikatuko zaizkie kontrakorik hitzartu ezean.
Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak APP honetan aldaketak egin ditzala, baldin eta haren edukiari eragin badiezaioke, loturei eta antzekoei esaterako.
EROSKI arduratuko da APP honetako edukiek ez dezatela izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik eta iraingarririk eduki, eta ez dezatela indarkeriarik sustatu. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.
5. LOTURA HIPERTESTUALAK
Beste APP, bitarteko, ingurune digital edo WEB batetik ezingo da loturarik ezarri APP honetara, titularraren aurretiko baimen espresik gabe. Debekatuta dago edukiak berriz zabaltzea, jatorrizko eta helmugako puntuen arteko aurretiko akordiorik ezean. Beste web-tokietako edo APPetako erabiltzaileek edo titularrek hipertestu-lotura sortu nahi badute (aurrerantzean, lotura) APPra, EROSKIren arauak errespetatu beharko dituzte, eta betetzen direla egiaztatu.
Hona hemen arauak: (i) EROSKIren hasierako orrira ez den beste orrialde edo azpiorrialde batzuetarako loturarik ez ezartzea; (ii) loturan ez egin hanka-sartzera eraman dezaketen edo legearen, moralaren edo ohitura onen kontrakoak diren agerpen faltsurik, zehaztugaberik, edo okerrik, (iii) ez barne hartu marka komertzialik edo babesa merezi dezakeen beste zeiinurik, APPren URL helbidea ez bada behinik behin, (iv) ez ezarri loturarik orrialdeetara, baldin eta eduki, agerpen edo propaganda arrazista, xenofobo, edo pornografikoa badute, edo terrorismoari apologia egiten badiote edo giza eskubideen kontra egiten badute, edo, orokorrean, EROSKIren, EROSKI taldeko enpresen edo haren bezeroen irudiari edo izen onari kalte egin badiezaiokete.
APP honek EROSKIk kudeatzen ez dituen beste ATARI, bitarteko, ingurune digital edo APPetara loturak baldin baditu, sozietate honek adierazten du ez daukala ATARI, bitarteko, ingurune digital edo APP horien gaineko kontrolik, ezta haien edukien gaineko ardurarik ere. APP honek eduki ditzakeen loturak informazio gisa eskainiko dira soilik, eta ezingo da inolako baloraziorik egin haietan eskainitako edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz. Beste gailu eta web-toki batzuekin loturak sartzeak ez du esan nahi EROSKIk gailu mugikor, ATARI, APP, bitarteko edo ingurune digital horien edukiak sustatzen, bermatzen edo gomendatzen dituenik.
Edonola ere, EROSKIk eta EROSKI TALDEKO enpresek ez daukate inolako erantzukizunik hirugarrenek eskainitako zerbitzuei dagokienez eman daitezkeen erreklamazioen eta demanden aurrean.
6. DATU PERTSONALAK BABESTEA.
EROSKI S. COOPek Eroski.es eta Eroski Cluben Datuen Babeserako Politika bete beharko du APParen bidez datuen tratamendua aurrera eramatean.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia Datuen Babeserako Politikan xehatuta dago. Eroski.es webaren erabiltzaileak Politika hori ezagutzen eta onartzen du Nortasun Digitala eskuratzen duen unean, baita Eroski Club Txartelaren titularrak bazkide moduan alta ematerakoan sinatutakoa ere.
Horri kalterik egin gabe, eta APParen Zerbitzu batzuk atzitzeko eta/edo erabiltzeko nahitaezkoa bada erabiltzaileek EROSKI S, COOP kooperatibari datu pertsonal batzuk eman diezazkiola (aurrerantzean, “Datu pertsonalak”), EROSKI S, COOP kooperatibak datuak tratatu eta fitxategi automatizatuan sartuko ditu, dagozkion helburuetarako —nahiz eta erabiltzaileak EROSKI S, COOP kooperatibari emandako datuek funtsean APParen zerbitzuak ematea duten xede—, EROSKI S, COOP kooperatibak zirkunstantzia horien guztien berri eman beharko di erabiltzaileei, aurretiaz, legez galdagarria den kasuetan eta moduan.
Zerbitzu horietako bat tiket digitala aktibatzea edo desaktibatzea izan daiteke. Tiket digitalaren zerbitzua botoiari emanda aktibatzean, Eroski Club txartelaren titularrak EROSKIri baimena ematen dio (1) zure erosketa-tiketa formatu elektronikoan bidaltzeko, paper-formatuan bidali beharrean, eta (2) erosketa-tiketa haren titular-bazkide zenbakiari elkartzeko. Ondorioz, haren EROSKI Club txartelaren titular-kontuari elkartutako txartel osagarrien erabiltzaileek hor jasotako informazioa eskuragai edukiko dute.
EROSKI Club bazkideak EROSKI Clubi elkartutako txartelak erraztu badizkie beste pertsona batzuei (adibidez, senideak, lagunak) (aurrerantzean, “Erabiltzaile ez-bazkideak”) EROSKI Clubekin egindako erosketa-tiket guztiak aplikazioan egongo dira eskuragai eta bazkideak zein erabiltzaile ez-bazkideek kontsultatu ahal izango dituzte. Beraz, EROSKI Clubeko bazkidearen eta erabiltzaile ez-bazkideen artean datu-lagapen gurutzatuak egingo dira.
Onespen horri edozein unetan uko egin dakioke tiket digitalaren zerbitzua desaktibatuta.
Halaber, beste zerbitzuetako batek erabiltzailearen kokapen-datuak erabiltzea eska dezake, erabiltzaileen eta profilen erregistro bakarra egiteko, eta, hala, eskaintzei eta berritasunei buruzko komunikazio komertzialak modu egokiagoan bidaltzeko; izan ere, zer une den edo erabiltzailea non dagoen, horiek desberdinak izan ahal izango dira.
EROSKIk datuen tratamendu hori egin ahal izango du bakarrik baldin eta erabiltzaileak berariaz baimentzen badu bere kokapenaren berri ematea. Baimen hori edozein unetan ezeztatu ahal izango da, eta erabiltzaileak kokapen geografikoarekin lotutako bere lehentasunak aktibatu edo desaktibatu ahal izango ditu “Ezarpenak” atalean.
Baliteke aplikazio honek YouTube-ren API zerbitzuak erabiltzea. Horrela, bada, haiek erabiltzean, YouTube-ren zerbitzu-baldintzei eta pribatutasun-gidalerroei lotuta egotea onartzen du erabiltzaileak: https://www.youtube.com/t/terms, https://policies.google.com/privacy
7. COOKIE-ak.
Cookien APPak egindako erabilerari buruzko informazio osoa jasota eta zehaztuta dago Cookien Politikan.
8. KLAUSULEN BALIOGABETASUNA ETA ERAGINIK EZA
Baldintza orokor hauen klausularen bat partzialki edo osorik baliogabea edo ez eraginkorra dela aitortuko balitz, baliogabetasun edo eraginkortasunik eza horrek baliogabea edo ez eraginkorra den xedapen edo xedapenaren parte horri bakarrik eragingo dio, eta gainontzeko baldintza orokorrak indarrean mantenduko dira.
9. APLIKAZIOZKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza orokor hauek Espainiako legediaren arabera interpretatuko eta arautuko dira.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak