AZAROA · HILABETE SOLIDARIOA

Eitb Maratoia

Dohaintza egin nahi dut!

Euskadin, minbizia erikortasunaren eta hilkortasunaren eragile nagusietako bat da. 2015 eta 2019 artean 71.000 minbizi-kasu berri baino gehiago diagnostikatu ziren, eta urteko batez bestekoa 14.327 izan zen. Euskadiko Plan Onkologiko Intergralak dio 2023an minbiziak heriotza guztien % 28a eragin zuela, gizonen artean lehenengo heriotza kausa eta emakumeen artean bigarrena izanik. Testuinguru horretan, bularreko minbiziak posizio zentralari eusten dio emakumeen onkologian, maiztasun handiagatik eta sortzen duen asistentzia-bolumenagatik.

Intzidentziaren % 50 lau lokalizazio ohikoenei dagokie.

  • Emakumeen kasuan: bere intzidentziagatik bularreko minbizia nabarmentzen da, kolon-ondesteko eta biriketako minbiziak ondoren, eta laugarren postuan umetokiko minbizia.
  • Gizonen kasuan: prostatako minbizia izan da ohikoena, eta jarraian biriketakoa, kolon-ondestekoa eta maskurikoa.

Azken hamarkadetan, bularreko minbiziaren intzidentziak gora egin du Euskadin, eta hilkortasunak, berriz, behera. Eredu hori bateragarria da detekzio goiztiarragoen eta hobekuntza terapeutikoen konbinazioarekin.

Ikerketa Euskadiko Osasun Sistemaren zutabe estrategikoa da minbiziaren abordatze integralean. Ikerketa-jarduera handieneko arloa da, eta ikerketa-proiektu eta saiakuntza kliniko gehien biltzen ditu. Emaitzetara bideratutako jarduera zientifiko baten bidez, gaixotasunaren jarraipen osoa hartzen duten proiektuak garatzen dira, prebentziotik eta diagnostiko goiztiarretik tratamendu berrien garapenera eta eragindako pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzara. Ikuspegi horrek aukera ematen du esparru zientifikoan sortutako ezagutza praktika klinikora eramateko, argi eta garbi translazionala den eredu bat indartuz.

Esparru horretan, sistemak batez ere Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuan eta Terapia Aurreratuetan egiten den ikerketa bultzatzen du patologia onkologiko guztietarako, eta, horren barruan, bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoak sartzen dira bereziki, arlo horiek garrantzi handia baitute osasunean eta zientzian.

Kanpaina honekin lortu nahi den laguntzarekin, guztira 80-100 ikertzailek garatuko dituzten 10 ikerketa-proiektu inguru babestuko direla uste da.

Eitb Maratoia

 

Nola eman dezaket dirua EROSKIren elkartasun planaren kausen alde?

Keinu txikiek, hala nola kutxatik pasatzean zentimo batzuk emateak edo zure gailuan klik soil bati emateak, aldea marka dezakete gehien behar duenarentzat.

Gure EROSKI dendetan

Kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordaintzean, zentimo batzuk eman ditzakezu, datafonoan BAI sakatuz, eta gero txartela pasatuz, zure erosketa ordaintzeko prozesuarekin jarraitzeko.

Eman dirua online

Worldco plataformatik nahi duzun kantitatea online eta oso erraz eman dezakezu.

Donazioa egin nahi dut!