IRAILA · HILABETE SOLIDARIOA

Eskola materialaren bilketa

Donazioa egin nahi dut!

EROSKIn uste dugu hezkuntza dela aukeraz betetako etorkizuna eraikitzeko tresnarik garrantzitsuena. Hori dela eta, beste urte batez, Eskolarako bueltako elkartasun-kanpaina martxan jarriko dugu, Gurutze Gorriarekin lankidetzan.

Helburua sinplea eta behar-beharrezkoa da: haur guztiek, beren familien egoera ekonomikoa edozein dela ere, ikasturtea behar duten eskola-materialarekin has dezaten laguntzea.

Nola lagun dezaket?

  • Erosi zure EROSKI dendan zuk nahi duzun eskola-materiala.
  • Utzi ezazu dendan ipini dugun bilketa-puntuan.
  • Gurutze Gorria arduratuko da hori banatzeaz gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden familien artean —diru-sarrerak pobrezia erlatiboaren atalasetik behera dituztenen artean—, bai eta erakundearen beraren hezkuntza-zentroetan eta proiektuetan ere.

Gurutze Gorria arduratuko da hori banatzeaz gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden familien artean —diru-sarrerak pobrezia erlatiboaren atalasetik behera dituztenen artean—, bai eta erakundearen beraren hezkuntza-zentroetan eta proiektuetan ere.

Eskola materialaren bilketa

Nola eman dezaket dirua EROSKIren elkartasun planaren kausen alde?

Keinu txikiek, hala nola kutxatik pasatzean zentimo batzuk emateak edo zure gailuan klik soil bati emateak, aldea marka dezakete gehien behar duenarentzat.

Gure EROSKI dendetan

Kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordaintzean, zentimo batzuk eman ditzakezu, datafonoan BAI sakatuz, eta gero txartela pasatuz, zure erosketa ordaintzeko prozesuarekin jarraitzeko.

Eman dirua online

Worldco plataformatik nahi duzun kantitatea online eta oso erraz eman dezakezu.

Donazioa egin nahi dut!