EROSKI Sannia produktu sortak aukera osasungarriagoa eskaintzen du elikagai-kategoria askotan; nabarmentzeko moduko aukera da, halaber, gatz, azukre edo koipe gutxiago edo zuntz gehiago edukitzeagatik.
EROSKI Sannia produktu sortan 146 produktu daude jada eta, EROSKI gure markako produktu guztietan bezalaxe, horietan ez dago koloragarri artifizialik, ez osagai transgenikorik, ez olio partzialki hidrogenatuetatik eratorritako trans koiperik, eta ontzietan elikadura-semaforoa dute beti.
EROSKIk elikagaigintzako berrikuntzarako CCNIEC Saria jaso du elikadura-ohiturak hobetzen laguntzeagatik zein elikadura-hezkuntzari egindako ekarpenagatik. Nutrizioaren Kataluniako Zentroak eta Gai Katalanetarako Institutuak eta Kataluniako Gobernuak emandako Saria da hori.
Elikadura osasungarrirako berrikuntza hornitzaileekin eta teknologia-zentroekin elkarlanean garatzen da. Horixe egin dugu, hain zuzen, 2015ean merkaturatutako EROSKI Sannia ogi berriaren garapenean. Ogi horrek kolesterola murrizten laguntzen du olo-betaglukanoak dituen errezeta berriari esker
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak